Mugaz gaindiko lankidetzako proiektuak

COMDUR proiektua

COMDUR: ‘Merkataritza iraunkorra’ (jasangarria frantsesez)

COMDUR ekimen honen helburua da jasangarritasunaren bidez merkataritza txikiaren errentagarritasuna hobetzen lagunduko duen sistema bat sortzea, hondakinen sorrera murrizteko, energia-kontsumoa hobetzeko eta negozio-eredu berrien sorrera aztertzeko. Horretarako, lehenik eta behin, tresna digital bat diseinatzea proposatzen du, saltoki txikiek autodiagnostikoa egin dezaten haien jarduera jasangarria den ala alderdi horretan hobetu beharra duten jakiteko. Informazio horrekin, eta jardunbide egokien adibideak aztertu ondoren, proiektuak teknikariendako ekonomia zirkularreko soluzioei buruzko prestakuntza proposatzen du, eta banakako ibilbideak egiteko aukera, saltokiek iraunkortasun-helburuak lor ditzaten.

Proiektuaren bazkideak: Iruña, Zaragoza, Bartzelona eta Paueko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Aragoiko Gobernua, Zaragoza Esencial eta Toulouse, Paue eta Mendebaldeko Pirinioetako Merkataritza Ganberak.

 proyecto core

CORE proiektua

Aholkularitza digitala, irtenbideak ezartzeko teknikari espezializatuen eskutik. Esteka