Historia
Baionako bideari buruzko azken ikerlan historikoek agerian uzten dutenez, Bide hau Europako erromesak igaro ziren lehen Donejakue bideetako bat izan zen, oso ohikoa X. eta XIII. mendeen artean. Baieztapen hori erromesendako ospitaleen existentzia eta sorrera jasotzen duten dokumentuetan oinarritzen da, eta baita Leóngo errege Alfontso VI.aren ibilbide horri buruzko aginduetan ere.
San Adriango tunela zeharkatu ondoren, Gipuzkoaren eta Arabaren arteko mugan dagoen egitura natural ikaragarria, eta antzinako galtzada erromatarra erabiliz, Barnealdeko Euskal bidea Estabelun uzten du eta Burgoserantz jarraitzen du Miranda de Ebrotik, Pancorboko haitzartetik, Briviescatik eta La Burebako eskualde osotik.
ERROMESENDAKO OHARRAK
Bidea ongi seinaleztatuta dago ibilbide osoan, gezi horiekin, baina kopurua alda daiteke, tartea zein den.
Bideak ibilbidean zehar banatutako aterpetxeak eskaintzen ditu, edukiera nahikoa dutenak, kontuan hartuta oso bide jendetsua ez dela.
Hainbat tartetan, ibilbideak “bidegorriak” deitutako bideak aprobetxatzen ditu, zeinak zirkulaziotik bananduta eta txirrindulariendako eta oinezkoendako egokituta baitaude.