Historia
Baztan bailaratik doan Donejakue bidea Baionako portuan lehorreratu edo Landetatik oinez iristen ziren bidaiariek erabiltzen zuten Bidearen antzinako adarretako bat da. Bospasei etapa ondoren, bakoitzak egin nahi duen distantziaren arabera, Iruñera heltzen da Frantziako bidearekin elkartzeko.
Beste bide batzuk baino ezezagunagoa den arren, beren paisaien edertasuna dudagabea da: pagadiak eta gaztainondoak, larreak ardi eta metekin, baserri zuriez zipriztindutako belardiak eta jauregi barroko dotoreak. Abiapuntua Baiona da, Iruñearekin senidetuta dagoen hiria. Lapurdiko hiriburuak balio historiko eta artistiko saihestezina dauka: Erdi Aroko klaustro eta beirateak dituen katedral gotikoa, Errobi ibaira ematen duten etxeak euskal arkitektura eta Frantziakoa nahasten dituzten fatxada koloretsuekin eta Vauban ingeniari handiak diseinatutako barruti harresitua –ziudadela barne.
ERROMESENDAKO INFORMAZIOA NAFARROAN
Lehen tartea. Urdazubi - Amaiur. Kilometro gutxiko etapa da, baina Otsondoko mendatea igotzea oso zaila da.
Bigarren tartea. Amaiur - Berroeta. 18 kilometro eta erdi dira, lurrez eta asfaltoz zaharberritutako bideetan zehar.
Hirugarren tartea. Berroeta - Olague: 20,4 kilometro ditu, pagadi paregabeen artean, eta igotzeko malda garrantzitsua dago.
Laugarren tartea. Olague - Iruña: 25 kilometroko lurrezko eta asfaltozko bidexkak eta pistak, malda ertainekin. Ultzama ibaiaren ibai-pasealekura heltzean, ibilbidea Frantziako bidearekin elkartzen da.