Santo Domingo de la Calzada

Arcadas de la plaza de Santo Domingo de la Calzada

Santo Domingo de la Calzadako Turismo Bulegoak utzitako argazkia.

INFORMAZIOA

PROBINTZIA: Errioxa
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Errioxa 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 561 km

TURISMO BULEGOA

Kale Nagusia 33
26250 Santo Domingo de La Calzada 
Tel.: 941 341 238
contacto@santodomingoturismo.es 
Web

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

 

INTERESEKO TELEFONOAK

  • Osasun-zentroa: 941 297 729
  • Babes Zibila: 941 341 586

 

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • Santuaren Ogiaren prozesioa: haur bat buru, urkatutako erromesaren irudi bat daramana, ogiz egina, dontzeilak atzetik dituela.
  • Erdi Aroko azoka: Konstituzioaren zubian.

Oja ibaiaren ertzeko lautada batean San Domingok sortu zuen erromesendako ospitaletik sortu eta hazi zen hiria. Ospitaleak eta Donejakue bideak berak garrantzi handiko gune artistiko, erlijioso eta ekonomiko bihurtu zuten.

Zerbitzuak

Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo Cueva Zona de baño Estación ferrocarril Estación de autobusesTaxis BodegaPuente TorreMonasterio, iglesia Monumento  Teléfono público - locutorioServicios públicos - WCCajero automáticoCorreos Farmacia Fuente Cementerio singular Supermercado MerenderoMonte Mirador

Ezinbestekoak

  • San Domingo katedrala: erromesaldiko eliza tipikoa, arkitektura protogotikoaren eredu bat da. Erretaula nagusia eskultura errenazentistaren harribitxia da. Oilategi bat dago barruan, oilar bat eta oilo bat bizirik dituela, urkatutako erromesaren miraria gogorarazten dutenak.
  • Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa: 40 minutuko ibilbide sentsoriala, Garesetik Santiago de Compostelaraino, gehi erakusketa iraunkorra.
  • Bernardatarren eliza: Deikundeko Andre Mariaren XVII. mendeko zistertar abadian.
    Erretaula bikaina, Errioxako barrokoaren erakusle den kapera nagusian.
  • Santo Domingo de la Calzadako paradorea: XII. mendeko erromesendako ospitale zaharra, katedralaren ondoko Santuaren plazan kokatua.
  • Bernardo de Fresneda Turismo Paradore Nazionala: erromesendako ospitale zaharrean dago. Multzo berean, herreriar estiloko San Frantzisko eliza dago.
  • Harresiak: Errioxako harresi-barruti handiena, XII. eta XIV. mendeen artekoa da.

ERROMES MENUA

'El Hidalgo’ jatetxea: 12 € astean zehar, eta 15 €, asteburuetan.

track de la etapa entre Santo Domingo de la Calzada y Belorado

GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK

  • Redecilla del Camino bataiarria Burgosen: XII. mendekoa, kareharriz egina, 'zeruko Jerusalem' irudikatzen du.
  • Valdezcaray: eski estazioa.
  • Demanda mendilerroa: eskualdeko gailurrik altuena du, San Lorentzo, 2271 m-ko garaierakoa. Errioxa osoko espezieak biltzen dituen baso mistoa. Hegaztiak ikusteko gunea.
  • Erleen ermita: XVIII. mendean berreraiki zuten sute baten ondoren. Zuhaitz-eremuan eta errekatxo batekin.