Ponferrada

Imagen de Ponferrada.

INFORMAZIOA 

PROBINTZIA: León
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Gaztela eta Leon 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 205 km

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOA
Gil y Carrasco kalea 4 24401 Ponferrada
Tel.: 987 42 42 36
E-maila: turismo@ponferrada.org
Webgunea

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

 

INTERESEKO TELEFONOAK

  • Udaletxea: 987 446 600
  • Babes zibila: 987 415 565
  • Osasun-zentroa: 987 409 109

 

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK:

  • Virgen de la Encina jaiak: irailak 8; Bierzoko zaindariaren ospakizunek 10 egun irauten dute, eta herri musika, artisautza-erakusketak, gastronomia-erakusketak, kontzertuak, kale-antzerkia eta su artifizialak izaten dira hirian.
  • Gau Tenplarioa: Erdi Aroko fantasiazko gertakari baten birsortzea, udako lehen ilargiaren argipean. Frey Guido de Garda, Zaldun Tenplarioen Ordenako maisua, Burdinazko Zubiaren hirira itzultzen da, harekin betiereko adiskidetasun itun bat zigilatzeko eta Jerusalemgo lur sakratuan aurkitutako ikurren zaintza emateko: Itun-kutxa sakratua eta Grial Santua.

Bidea igarotzen den hiria eta, gaur egun, Neguko bidearen abiapuntua ere bada. 1082. urtearen amaieran sortu zen eta Sil ibaiarekin lotura estua du. Izan ere, Astorgako Osmundo apezpikuak agindu zuen, eliza baten ondoan, burdinazko pieza berriekin indartutako granitozko zubi bat eraikitzeko, horrela, hiriari Pons Ferrata izena emanez.

Zerbitzuak

Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo  Mirador    Taxis  Estación ferrocarril Monasterio, iglesia Cajero automáticoCorreos  SupermercadoTorre Merendero Farmacia Taxis  Puente Teléfono público - locutorio Estación de autobuses Servicios públicos - WCZona de baño  Bodega Vía verde  Fuente  

Ezinbestekoak

  • Tenplarioen gaztelua: jatorriz, erromatarren aurreko kastroa izan zen. XII. mendearen erdialdean, Tenplarioen Ordenak gaur egun ezagutzen dugun gotorlekua sortzea erabaki zuen. Xedea zen Ponferradan kokagune sendo bat ezartzea, aldi berean Donejakue bidea egiten zuten erromesei harrera egin eta babesa emateko. Egungo gaztelua azken sei mendeetan zehar eman diren berritze askoren emaitza da, baina, zalantzarik gabe, Ibilbideko edertasunetako bat da.
  • Encina basilika: gurutze latindarreko oinplanoa duen tenplu errenazentista. Barrualdean, erretaula nagusi bat nabarmentzen da, zur polikromatukoa, La Encinako Ama Birjina Bierzoko zaindariaren –’La Morenica’– irudia buru duela. XVII. mendean dorrea eraiki zen eta XVIII. mendean, Ama Birjinaren ganbaratxoa.
  • Errege Kartzela: gaur egun Bierzoko museoaren egoitza; garai batean, kartzela, korrejidorearen etxea eta Udalarendako bilera-gunea izan zen. 1565 aldera hasi ziren eraikitzen.

PONFERRADA - VILLAFRANCA DEL BIERZO TRACKA

Track de la etapa de Ponferrada a Villafranca del Bierzo

GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK

  • Santo Tomás de las Ollas: X. mendeko arte mozarabiarreko maisulan bikaineko eliza eta probintziako tenplurik zaharrena, arabiarren, karolingioen, lonbardiarren eta bisigodoen eraginen ondorio. XII. mendeko erdi-puntuko arkudun ate erromaniko sinple batetik sartzen da. Oinaldean, kanpai-horma dorrea altxatzen da. Alboko kapera karratuak kanpoaldeko izkinetan kontrahormak ditu, diagonalean, eta 1700. urtean eraiki zuten, petxinen gaineko kupularekin.
  • Otero: Vizbayoko Andre Maria eliza, ziurrenik estilo erromanikoko Bierzoko eliza zaharrena, XI. mende amaierakoa, arte mozarabiarraren oroitzapenak eta erromaniko argi bat nahasten dituena.