Lizarrako Udalak utzitako argazkia
INFORMAZIOA
PROBINTZIA: Nafarroa
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Nafarroako Foru Komunitatea
DISTANTZIA SANTIAGORA: 669 km
TURISMO BULEGOA
San Martin plaza 4 31200 Lizarra
Tel.: 848 420 485
E-maila: oit.estella@navarra.es
ESTEKA INTERESGARRIAK
- Aterpetxeak
- Hotelak eta ostatuak
- Mezak
- Garraioak
- Jatetxeak eta tabernak
- Kontsigna autobus-geltokian
INTERESEKO TELEFONOAK
- Babes zibila: 948 548 226
- Osasun-zentroa: 948 556 350
FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK:
- Plazara!: hilabete bakoitzeko bigarren larunbatean, Lizarraldeko produktuen merkatua.
- Erdi Aroko astea eta antzinako merkatua: uztailean.
- Antzinako Musikaren astea: irailean.
- San Andres azoka: azaroaren eta abenduaren artean.
Egaren hiriak, antzina-antzinatik populatua, garapen urbanistiko ikusgarria izan zuen Donejakue bideari esker.
Hiru burgu bereiziren eta bertako judutegien sorrerak Iruñeko harresiek banatutako egitura bera gogorarazten dute. Gaur egun, bizitzaz betetako hiria da, turistikoa, eta Urbasa-Andia parke naturalaren eta Lizarraldeko Erriberaren arteko lotura egiten du.
Zerbitzuak
Ezinbestekoak
- Hilobi Santuaren eliza: Lizarrako sarreran erromesei harrera egiten dien lehen monumentua da. Kalitate artistiko handiko portada gotikoa du, eszenak dituen tinpano batez eta horma-hobien barruan dauden apostoluez osatua, Erriberriko Andre Mariakoaren antzekoa.
- Ruako San Pedro eliza: hiriko Eliza Nagusia. Portada erromaniko lobulatua eta eskailera monumentala ditu, eta 1170 inguruko klaustroa multzoko elementurik ederrenetako bat da. Barruan, Nafarroako Mariskalen kripta dago.
- San Migel eliza: iparraldeko portada erromanikoa, non hiru eskultura-lantegik lan egin baitzuten, eta barnealdea.
- Santa Maria Jus del Castillo eliza: erromanikoaren interpretazio zentroa, lehen sinagogaren gainean eraikia.
- San Joan Bataiatzailearen eliza: erromanikoa da eta 50 irudi baino gehiago dituen erretaula errenazentista du.
- Egiatarren etxe nagusia: jauregi errenazentista. Egungo liburutegia da
- Udaletxe zaharra: eraikin barrokoa. Barruan Turismo Bulegoa eta Lizarrako Interpretazio Zentroa daude.
- Nafarroako Errege-erreginen edo Egako Granadako dukeen jauregia: Nafarroan gordetzen den erromaniko zibilaren aztarna bakarrenetakoa. Errolanen eta Ferraguten kapitel ospetsua portadan. Barruan Gustavo de Maeztu margolariaren egungo museoa dago.
- Kartzelako zubia: gerra karlistan eraitsitako Erdi Aroko zubi baten erreplika.
- Karlismoaren museoa: eraikin herreriarra. Gobernadorearen jauregi zaharra, Karlismoaren historiako egungo museoa.
- Puyko basilika: estilo neogotikoko eraikin modernoa, Víctor Eúsa arkitekto nafarrak diseinatua.
Puyko Ama Birjinaren irudi gotiko bat gordetzen du, eta hortik hiriaren ikuspegi ederrak ikusiko dituzu. - Los Llanos parkea: erromesendako atsedenlekua, soropila, itzala eta eserlekuak dituena, Ega ibaiaren ondoan.
LIZARRA-LOS ARCOS TRACKA
Oinez | Zailtasuna: ertaina - Erraza |
Bizikletaz | Egokia |
Mugikortasun murriztua duten erromesendako | Ez egokia (Villamayor de Monjardín arte) |
Aukera |
NA – 1110 errepidea. Bazterbiderik gabea. Bazter-babesarekin. |
GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK
- Montejurra: mugimendu karlistaren mendi sakratua, Iratxeko monasterioaren magalean, eta Lizarraldeko ikuspegi ikusgarriak.
- Iratxeko monasterioa (Aiegi): beneditar jatorriko monasterioa, kalitate handiko klaustroarekin eta eskulturekin. Bere inguruan, ardoaren museoa eta ardoaren iturria daude, erromesari egiten zaion eskaintza gisa. BIDEAREN KONDAIRA: Hemen sortu zen Nafarroan lehena izan zen erromesendako ospitalea. San Veremundo monasterioko abadearen irudiarekin lotuta dago, eta kontatzen da ospitalean gelditzen ziren erromesei ezkutuan janaria eramaten ziela, eta, aurkitu zutenean, elikagaiak lore bihurtzen zirela. Monasterioaren barruan Iratxeko Ama Birjina gordetzen zen, XII. mendekoa. Gaur egun irudi hori Deikazteluko elizan dago.
- Arroitz: Mendiako ermita barrokoa, Nafarroako oliorik ezagunena egiten den olio-ekoizleen kooperatibari izena ematen diona.
- Arellano: Musen villako aztarnategi arkeologiko erromatarra (Arroitz eta Allo artean)
- Villamayor de Monjardin/Deio: eliza erromanikoa eta Deioko gazteluaren aztarnak.
- Sorlata: San Gregorio Ostienseren basilika barrokoa.
- Mendaza: milaka urteko artea, Espainiako bigarren zuhaitzik zaharrena.
- Urbasa-Andiako parke naturala: Urederra eta Ubagua ibaien iturburuak.
- Irantzuko monasterioa (Abartzuza): jatorri zistertarrekoa da, klaustro gotiko ederra du eta Lizarratik 11 km-ra dago.
BIDEAREN KONDAIRAK:
- San Veremundo (Villatuerta): Villatuerta San Veremundok markatzen du; XI. mendean jaioa eta bere mirariengatik ezaguna, Bideko pertsonaia handienetako bat da. Nafarroako Donejakue bideko zaindari eta ibiltarien babesle izendatu zuen Elizak. Kontatzen denez, komentura deitzen zuten erromesendako janaria biltzen zuen. Egun batean, ordea, abadeak harrapatu zuen, abituaren hegala janariz beteta zuela. Veremundok loreak zeramatzala ziurtatu zuen, eta une horretan bere abitutik hamarnaka arrosa erori ziren. Era berean, bidea eraikitzearen eta egituratzearen arduradunetako bat da.
- Ardoaren iturria (Aiegi): Iratxeko ardoaren iturria, ardoa eta ura ematen dituen munduko iturri bakarra da. Erdi Aroko garaiak ekartzen ditu gogora, monjeek monasterioetara iristen ziren erromesei ardoa emateko ohitura zutenean.