1276 erakusten - 1290@guztira
Aste beldurgarria Gaztediaren Etxean: Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XI. Jaialdia eta animazio jarduerak arratsaldero, azaroaren 8tik 12ra
Datorren asteartean, azaroak 8, Aste Beldurgarria abiatuko da Gazteriaren Etxean, Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XI. Jaialdia girotzeko eta osatzeko arratsaldeetan antolatzen diren jarduera-multzo bat, baita generoarekiko hitzordu bat ere, azaroaren 9tik 12ra, testuinguru horretan bertan. Gaztediaren Etxeak honako hauek egitea aurreikusi du: ihes-joko baten 10 saio, Kafehartzen programaren barruko...‘Bizitxokoa – Konpondu zure bizikleta’ hileroko saioa eginen da ostegunean Ingurumen Hezkuntza Museoan
Hilean ostegun batean, Ingurumen Hezkuntzako Museoak ‘Bizitxokoa – Konpondu zure bizikleta’ saio irekia antolatzen du, praktikaren bidez ikasteko bizikletaren hainbat arazo konpontzen. Garraiobide horrek gero eta erabiltzaile gehiago dituenez, beharrezkoa da topaleku bat izatea matxura eta konponketa txikiak egiteko edo bizikletaren elementuei buruz gehiago jakiteko. Saioak bi orduko iraupena izaten...Soinu sorkuntza esperimentala eta bideodantza uztartzen dira ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketan, Ghislaine Veranok Ziudadelako Labean aurkeztu duen proiektuan
‘Gorputzaren soinuak’ da Ziudadelako Labean urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen den proposamenaren izena. Ghislaine Veranoren sorkuntza da eta gorputzak sortzen dituen soinuak ardatz dituen ikus-entzunezko instalazio bat barne hartzen du, zeina proposamen performatibo baten bidez aktibatzen baita. Meditazio-behaketa egiteko gune bat sortzen da, bideodantza eta soinu sorkuntza esperimentala barne hartzen...Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak hizkuntza-aholkularitzako eta euskara sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute
Iruñeko Udalak eta Euskaltzaindiak gaur goizean sinatu dute 12.000 euroko dirulaguntza izenduna emateko hitzarmena. Hitzarmenak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egindako jarduerak hartuko ditu. Ekitaldian parte hartu dute, Iruñeko Udalaren aldetik, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Maria Garcia-Barberena Kulturako zinegotzi ordezkariak; eta, Euskaltzaindiaren aldetik, Andrés Urrutia lehendakariak, Erramun Osa...Iruñeak 2,7 milioi euro jaso ditu Next Generation EU funtsetatik birnaturalizazio ekintzetarako eta ibai-inguruneetako biodibertsitatea babesteko
parque fluvial Iruñeko Udalak zenbait birnaturalazio-jarduketa eginen ditu hiriko ibai-inguruneetan, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko. RUNA 2025 izenpean, proiektuak xede ditu uholde-arriskuaren kudeaketa hobetzea, ibai- inguruneetako eremu andeatuak berreskuratzea eta Arga, Elorz eta Sadar ibaien inguruneek onera egin dezaten babestea, bertako ekosistemak gara daitezen. RUNA 2025 proiektuak datozen...Iruñeko Udalak gazte ekintzaileei emandako diru-laguntzen aurkezpena
press_conferenceMilagrosako Manuel de Falla kale ingurua zolatzeko lanak amaitu dira, eta obrak 2023ko hasieran amaituko dira
Urtebeteko lanen ondoren amaitzen ari dira Manuel de Falla kalearen inguruetako lanak. Dagoeneko amaitu dituzte zoladura-, seinaleztapen- eta argiztapen-lanak. Une honetan ureztatze-sistemak ezartzen eta lorezaintza-lanetan ari dira. Azken urratsa hiri altzariak jartzea izanen da; urte hasierarako jartzea aurreikusten da. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia eta Batzordeko kideak obren bilakaera ikusten izan...Iruña Gaztea III. Planaren aurkezpena
press_conferenceBestelako Argiak jaialdiak Ziudadela girotuko du bideoarte-proiekzioekin, argi-instalazio interaktiboekin, familiarteko sormen-lantegiekin eta arte-erakusketekin
otras luces Bestelako Argiak jaialdia Ziudadelan izanen da berriz ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra, sarrera librea duen adin guztietarako eskaintza zabalarekin. Jaialdiak honako hauek barne hartzen ditu: bideoarte-proiekzioak, argi-instalazio interaktiboak, haurrendako eta familiarteko sormen-lantegiak eta hainbat arte-erakusketa. Proposamenak hausnarketarako, gozamenerako, jolaserako eta emozioetarako gonbita egiten du bideosorkuntzaren bidez eta argia...Catalina de Oscáriz Udal Eskolak pintura eta marrazketako bi lantegi eskainiko ditu ikasturteko azken hiruhilekorako
Catalina de Oscáriz Arte eta Lanbideetako Udal Eskolak ikasturtearen azken hiruhilekoan pintura eta marrazketako bi lantegi antolatu ditu, diziplina horiei buruzko ezagutzetan eta praktikan sakontzeko. Zehazki, ‘Tintaz marraztea’ eta ‘Erretratu pintatua’ izenburua duten lantegietan izena emateko aukera eskainiko du. Jarduera horiek marrazkiari eta pinturari buruzko oinarrizko ezagutzak dituzten 16...Udalak modernizatu egin du herritarrendako arreta-zerbitzua, bi laguntzaile birtual gehituta, bata 010erako eta bestea webgunerako
cartel Iruñeko Udalak bi zerbitzu berri aurkeztu ditu herritarrendako arreta hobetzeko. Tokiko administrazioarekin komunikatzea ahalbidetzen duten kanalak modernizatuko dira, bi laguntzaile birtual abiarazita: 010 telefonoak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeko ahots-laguntzaile bat eta Udalaren webgunean informazioa bilatzeko laguntzaile birtual bat. Gero eta handiagoa den telefono eta telematika bidezko arreta-eskaerari erantzun hobea...Iruñeak Udalaren lokal bat lagako du Milagrosan, ingeniaritza eta teknologiako hub bat garatzeko, enpresei eta proiektuei laguntzeko zentro gisa
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Graduatu eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak (CITI) elkarlanean ingeniaritza eta teknologiako hub bat abiaraziko dute. Hub hori Zolina kaleko Udalaren lokal batean kokatuko da, Milagrosa auzoan. Jabari publikoaren zuzeneko emakida bat da, 35 urterako, ingeniaritzaren eta teknologiaren arloan berrikuntza eta ekimen berriak garatzeko zentro bat...Hona Zzzz kolektiboak Ziudadelako Mistoen eraikinean egindako proposamena: mugaren kontzeptuari buruzko elkarrizketa bat zortzi profesionalen begirada fotografikoaren bitartez
cartel Hiru urteko argazkilaritza lana izan da mugaren kontzeptuaren ikerketa bisuala egiten, eta dagoeneko Mistoen Eraikineko lehen solairuan bisitatzen ahal den erakusketa batean islatuta geratu da. ‘Frontera - Muga’ Zzzz kolektiboaren proposamena, hain zuzen ere, zortzi profesionalen begirada fotografikotik mota guztietako mugei buruz hitz egitea xede duen erakusketa da....