316 erakusten - 330@guztira
Iruñean da berriz ere Mapping Jaialdia, artea haur txikienei hurbiltzeko ikuskizun, instalazio eta jaialdien bidez
Iruñean eginen da, azaroan, Familiendako eta Haur Txikiendako Nazioarteko Mapping Jaialdia, txikienen artean sormena sustatzeko tresna, ikuskizunen, lantegien eta instalazio sentsorialen bitartez. Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, Teatro Paraíso taldearekin elkarlanean, martxan jarri du azaroaren 12tik 26ra eginen den eta haur txikiak dituzten familiei bereziki zuzendutako jaialdi hori. María García-Barberena...Alfredo Sada elkarteak bere urteroko erakusketa kolektiboa hauskortasunari eskaini dio eta askotariko teknikekin egindako 40 obratik gora jarri ditu ikusgai Ziudadelan
Hauskorra. Hori da Alfredo Sada elkarteak urtero egin ohi duen erakusketa kolektiboan elkarteko kideen sormena bideratzeko hautatu duen gaia. Mistoen Eraikineko beheko solairuak 29 artistaren lanak bilduko ditu datorren martxoaren 19ra arte, kontzeptu hori, sentsazio hori, hauskortasun sentimendu hori transmititzeko 40 artelan baino gehiagoren bitartez. ‘Hauskorra’ ideia baten zerbitzura jarritako...Iruña Arena Games jokoen aurkezpena
press_conferenceHiru dokumental izanen dira protagonista Udalak Nafar Ateneoarekin elkarlanean egiten duen euskarazko kultur programazioan otsailean eta martxoan
Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin elkarlanean egiten duen kultur-proposamenak euskarazko hiru proiekzio barne hartuko ditu otsailean eta martxoan. Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoan, 19:30ean, eginen dira hiru saioak, eta sarrera doan izanen da leku guztiak bete arte. Lehenengo hitzordua otsailaren 14an, asteartea, izanen da, Marina Lameiroren ‘Dardara’ dokumentalarekin; ondoren, martxoaren 15ean Juan San...Gizarteratzearen aldeko piktogramak: COworkidseko haurrak auzoko kaletara atera dira lan egitera, hizkuntzak batzuetan dakarren oztopoa ezerezteko
COworkids haur eta nerabeendako udal-programan parte hartzen duten Milagrosako haurrak egun hauetan auzoan barna paseoan dabiltza beste begirada batekin. Gizarteratzearekin, baita desgaitasuna duten pertsonena ere, lotutako Ikaskuntza eta Zerbitzuko proiektuaren barruan, denda eta elkarteetara, baita biltzen diren zentro komunitarioko geletara ere, joan dira gune horiek piktogramekin seinaleztatzeko. Horietako 50 jarriko...IrriZiklok 4 umore-ikuskizun proposatzen ditu, euskaraz, martxoaren 3tik 29ra bitarte Nafarroako Antzerki Eskolan
cartel Iruñeko Udalak martxoan IrriZiklo euskarazko umore-zikloaren beste edizio bat antolatu du. Lau ikuskizunak martxoaren 3tik 29ra bitarte eginen dira. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak Eskolako webgunean edo txarteldegietan eskuratzen ahalko dira 5 euroko prezioan. Lau ikuskizunetarako abonamendua erosteko aukera ere badago, 16 euroan. Antton Telleriak...Udalak oinezkoen beste lau pasabide semaforodun planteatu ditu Sanduzelaiko biribilgunearen inguruan mugikortasun murriztua dutenen joan-etorriak errazte aldera
san jorge pasos de cebra Udalak oinezkoendako lau pasabide semaforodun berri egitea aurreikusten du Sanduzelaiko biribilgunearen inguruan, bai eta bi autobus-geraleku futbol-zelaiaren eremuan eta oinezkoendako beste pasabide semaforodun bat Sanduzelaiko etorbidean ere. Obrak egiteko aurreikusitako iraupena hiru hilabetekoa da, eta berehala hasiko dira. Esku-hartze hori, Udalak auzotarren eskaerei emandako...Labriteko pasabidea berriz ere ireki da oinezkoendako, hura indartzeko eta konpontzeko obrak amaitu eta karga dinamiko eta estatikoko probak gainditu ondoren
Labriteko pasabidea berriz ere ireki da oinezkoendako eta ziklistendako, Labriten bastioia eta Media Luna parkea lotzen dituen azpiegitura hori indartzeko eta konpontzeko obrak amaitu ondoren. Azpiegiturak- karga dinamiko eta estatikoko probak gainditu zituen abenduan, 300 kg/m2-ra arte, eta horrek haren segurtasuna bermatzen du. Hirigintza Gerentziako eta Batzordeko kideek, Enrique...Joaquín Maya Musika Eskolak hainbat hautapen-prozesutarako deia egin du txistu, bateria, txirula, biolontxelo eta kontrabaxuko irakasleak aldi baterako kontratatzeko
contrabajo Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak bost hautapen-prozesutarako deia egin du, txistu, bateria, txirula, biolontxelo eta kontrabaxuko irakasleak aldi baterako kontratatzeko zerrendak osatzeko. Zerrenda horien bidez Musika Eskolak plantillan gertatzen ahal diren beharrei aurre egiten ahalko die. Prozesu horietan parte hartzeko interesa dutenek izena ematen ahalko dute, telematikoki, datorren igandera...San Blaseko azoka San Nikolas plazara itzuliko da eta bertan Duguna taldeko dantzariek soka-dantza berreskuratuko dute
procesion san blas Ostiralean itzuliko dira San Nikolas plazara eta San Migel kalera opilen eta gozoen saltokiak, San Blasen ospakizunaren karietara. Azoka tradizionalaren 21 saltokiek 09:00etatik 20:30era arte eskainiko dituzte beren produktuak besteak beste, erroskak, opilak, gozoak, pastak eta gozokiak. Prozesioak jatorrizko ibilbidea berreskuratuko du, 09:45etik aurrera, eta ondoren meza...Kondestablearen jauregian ikusgai dago Amienseko San Ferminen istorioa beste ikuspegi batetik kontatzen duen argazki-erakusketa
Kondestablearen jauregian, ostegunetik aurrera eta otsail guztian zehar, ‘San Ferminen aurkikuntza’ ikusten ahalko da, Amienseko San Fermini buruzko argazki-erakusketa. Frantzian egindako argazki gehienak Esther Herrerarenak dira, eta Pompaelo peña eta Kultur-elkarteak egindako lanaren barruan kokatzen dira. Pompaelo Nafarroako historia zabaltzen duen irabazi asmorik gabeko erakunde ez alderdikoia da. Irudiak joan...Beldurraren izaera bikoitza, kontrol teknika gisa baina baita gizarte aldaketarako motore gisa, da Ziudadelako Mistoen Eraikinean ikusgai dagoen erakusketaren ardatza
foto expo Beldurra, edo hobe esanda, haren falta da joan den mendeko 40ko hamarkadan Abraham Maslowk bere giza premien ‘piramide’ ezagunean identifikatutako mailetako bat. Bere teoriaren arabera, norbanakoek beren premia oinarrizkoenak asetzen doazen heinean, premia berriak eta desira jasoagoak garatzen dituzte. Beldurra eta haren ondorioak dira 2020an, pandemiak sentimendu hori...AIREAREN KALITATEA
Nor arduratzen da airearen kalitatea ebaluatzeaz? Nafarroako Gobernuko Airearen Kalitate Zerbitzuak egiten du Nafarroako airearen kalitatea zaintzeko sarearen kontrola eta jarraipena. Herritarrek egunez egun ezagutu dezakete Iruñeko airearen kalitatea. Nafarroako airearen kalitateari buruzko esteka honetan webgunean , airearen neurketa-estazioak non dauden adierazten duen mapa bat aurkezten da. Estazioetako bat hautatuz...Udalbatzak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta La Pamplonesa musika bandak San Saturnino, hiriko patroia, ohoratuko dute bere egunean
foto Hiria dotore jantziko da asteartean San Saturnino bere patroiaren eguna ospatzeko. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa kalera aterako da eta prozesioan parte hartuko du Udalbatzarekin –hiriaren izenean– eta Katedraleko Kabildoarekin batera. Ondoren, santuaren omenezko meza emanen da. Arratsaldez, La Pamplonesa musika bandak zarzuelako ezohiko kontzertu tradizionala eskainiko du. Ekitaldiak Erraldoi...Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak babesa, elikagaiak eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie urtean 1.400 lagun ingururi
foto Aurten 1.391 lagun artatu ditu Iruñeko Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak (EELZ), egunerokoan laguntza behar duten adinekoendako edo norberaren autonomian muga dutenendako zerbitzuan. Zerbitzu horren bidez, erabiltzaileek babesa, arreta pertsonala, arreta psikosoziala eta etxeko arreta jaso dezakete, baita zerbitzu osagarri batzuk ere, hala nola elikadura eta arropa-garbiketa. Zerbitzu horiek...