286 erakusten - 300@guztira
Lola Índigo, La Oreja de Van Gogh, La M.O.D.A. eta Camela, besteak beste, izanen dira sanferminetako gauak girotuko dituzte artistak Foruen plazan
Concierto Fueros San Fermín Hamabi musika-proposamenek– horien artean Espainiako artista eta talde ospetsuenak– osatuko dute Iruñeko Udalak sanferminetako gauetarako prestatu duen programa. Lola Índigok irekiko du uztailaren 6ko gauean eszenatoki hori berriz ere kontzerturik gabeko bi urteren ondoren, eta hurrengo urtera arte agur esanen du ‘Camela’ taldearen eskutik, uztailaren...Kaleko musikak eta haurrendako jarduerek sustatuko dute hurbileko merkataritza ostiral eta larunbatean, Alde Zaharrean, Txantrean eta Iturraman
Udalaren eta Iruñeko merkatarien elkarteen ‘Merkataritzarekin, hiria, hiriago’ ekimenak ekainean antolatzen dituen dinamizazio-jarduerak aste honetan Iturramara, Txantreara eta Alde Zaharrera helduko dira. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean eremu horietan haurrak eta kaleko musika ardatz dituzten hainbat proposamen abiatuko dira. Gainera, bizilagunei proposatuko zaie sanferminetako kartel historikoekin lotutako ekimen batean...Iruñeko Udalak eta Osasuna Klub Atletikoak hiru urterako babesletza-hitzarmen bat sinatu dute hiriaren irudia eta kirolaren balioak sustatzeko
Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Luis Sabalza Osasuna Klub Atletikoko lehendakariak gaur goizean sinatu dute Udaletxeko harrera-aretoan hiriaren irudia eta kirolaren balioak sustatzeko publizitate arloko babesletza-hitzarmena. Hitzarmena hiru denboraldiz egonen da indarrean, 2022ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitarte, denboraldi bakoitzeko 100.000 euroko zenbatekoarekin. Babesletzak gauzatuko dituen jarduketa zehatzek...Sarasate pasealekuan, hitzordu bikoitzean, goizean eta arratsaldean, familiei zuzendutako kontzertuak, jota-kantaldiak, dantza-erakustaldia, haurrendako antzerkia eta bertsolariak izanen dira
Jotas Sarasate pasealekuko agertokia jotak eta dantzak maite dituzten pertsonendako erreferentzia izanen da berriz ere uztailaren 7tik 14ra bitarte, baina aurten beste ekitaldi batzuk ere izanen dira bertan, hala nola bi kontzertu, haurrendako bertso-antzerki bat, bi bertso-saio eta Txistularien Alarde tradizionala. Hamasei proposamen kultural, goizez eta arratsaldez, 12:00etan eta 19:00etan,...Nafarroako hamar bat txapelketa, motozerralarien eta sokatirako San Fermin sariak eta hainbat erakustaldi, herri-kirolen festetarako egitarauan
deporte rural Bihar eguerdian hasiko da herri-kirolarekin urtero dagoen hitzordu tradizionala, Foruen plazan. Aurten hainbat modalitatetako Nafarroako hamar bat txapelketa eginen dira, Sokatirako San Fermin Saria eta Motozerralarien XXII. San Fermin Saria, baita zenbait kategoriatako gizon eta emakumeen erakustaldiak ere. Programa Nafarroako Trontzalarien Txapelketarekin (gizonak eta emakumeak) eta emakumeen...Abuztuaren 11n, ostegunarekin, zinema euskaraz iritsiko da Mendillorriko Aintzirako parkera Chef. Zorionaren errezeta film frantsesaren proiekzioarekin
CINE Yamaguchi parkean proiektatuko da gaur gauean, 22:00etan, ¡Va por nosotras! (Frantzia, 2019, 95´) emakumeen kirolean girotutako drama feminista; film horrekin iritsiko gara Zinema-gauak zikloaren bigarren astearen erdialdera. Abuztuaren 11n, ostegunarekin, Chef. Zorionaren errezeta (Frantzia, 2012, 85') filma proiektatuko da, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Jean Reno aktore ezaguna eta Michael Youn...Txistu eta gaita dantzaldiak izanen dira berriz ere Gazteluko plazan 16an, asteartearekin, arratsaldez
Txistuaren eta gaitaren musika itzuliko da Gazteluko plazara 16an, asteartearekin, uztaileko oporretako geldialdiaren ondoren. Udako ohiko hitzordua 19:00etatik 21:00ak arte egin ohi da. Ordutegi bera izanen da abuztuan asteartero eta ostegunero, eta ordu erdi aurreratuko da irailean –18:30etik 20:30era–, irailaren 22an programa amaitu arte. Txistu eta gaita dantzaldiak 16, 18,...Kalizaren lapurreta
Imagen juego_del_caliz.jpg KALIZAREN LAPURRETA ‘ Kalizaren lapurreta ’ jokoan Karlos III.aren kaliza nork lapurtu duen ikertu behar da. Lapurretaren egilea aurkitu behar da, pertsonaiek partidan zehar emanen dituzten pisten bidez. Karlos III.a Prestuaren garaian (1423) girotua dago, eta aukera ematen du ezagutzeko garai hartako Iruña nolakoa zen eta Donejakue bidearen...Iruñeko Udalak laster entregatuko ditu ordezko bizitokia emateko zazpi etxebizitza Descalzos kaleko 33-35 zenbakietan
Gaur goizean, Iruña Biziberritzen (PCH) udal-enpresako administrazio-kontseiluak, Enrique Maya Iruñeko alkatea buru zuelarik, Descalzos kaleko 33-35eko higiezina bisitatu du. Erakundeak zazpi etxebizitza (horietako bi, duplexak) birgaitu ditu beheko solairua, 3 solairu eta teilatupea dituen erakin horretan. Beheko solairuetan merkataritza-lokal bat dago, une honetan erabilera zehatzik ez duena. Sustapen hori datozen...Iruña Espainiako bosgarren hiria da auto elektrikoak kargatzeko leku-kopuruari dagokionez, eta Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentzia bakarrik ditu aurretik
recargo coches Iruñean badira ibilgailu elektrikoendako 46 kargagune hirian barna banatuta eta beti puntu estrategikoetan jarrita haien erabilera errazteko. Datu horren arabera, Nafarroako hiriburua kargagune gehien dituen Espainiako bosgarren hiria da, eta bakarrik biztanle askoz gehiago dituzten hiriak ditu aurretik, hala nola Madril, Bartzelona, Bilbo eta Valentzia. Halaber, erabilera...Piraguismo Eskolak apirilaren 1ean abiatuko du ikastetxeetako ikasleendako jardueren denboraldia
piraguismo Iruñeko ikastetxeetako ikasleek aukera dute piraguismoan trebatzen hasteko Kayak Arga Bizirik programari esker, Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolak Iruñeko Udalaren laguntzarekin ematen duen jarduerarekin. Jarduera apirilaren 1ean hasiko da, eta ikasturte honetan, ekainaren 18ra bitarte egiten ahalko da. Aurrekoa gorabehera, irailean eta urrian ere hitzorduak hitzartzen ahalko dira. Jarduera...GARBITZAILEEN IBARBASOA
Garbitzaileen lana ohikoenetakoa izan zen XIX. mendeko eta XX. mende hasierako emakumeen artean. Baita gogorrenetakoa ere. Arga ibaiaren ertzeetan kokaturik zeuden hainbat latsarritan, emakumeek –askotan beren alaba txikiek lagunduta– arropa garbitzen zuten, belauniko jarrita barruan zaku huts bat tolestuta zeukan sardina kutxa baten gainean, eta gero esekitokian hedatzen zuten arropa,...Uztailaren 12an jotek hiriaren erdigunea beteko dute, bai Sarasate pasealekuko agertokia, bai kaleak, 200 jotari bilduko dituen kontzentrazioan
Aurten festen programak lehenengo aldiz jasotzen du Jotaren Eguna, eta bihar, uztailaren 12an, asteartearekin ospatuko da. Jota dantza edo abesti forma duen musika-generoa da, eta izen horrekin agertzen da dagoeneko XVIII. mendetik. Nafarroako jota, musika estilo gisa eta abestutako zein dantzatutako adierazpena gisa, Kultura-intereseko Ondasun immaterial izendatu zuten 2019....Asteburuan hasita, Udalak dastatzeak eta bisita gidatuak edo antzerki erakoak antolatu ditu Donejakue bidea hainbat ikuspegitatik ezagutzeko
Donejakue bidea Iruñean izanen da Iruñeko Udalak udarako programatu dituen hainbat jardueraren ardatz. Asteburuan abiatuko dira Kalizaren lapurreta antzerki erako bisitak, modu atseginean ezagutzera emate aldera hiria ezagutzeko pista-joko bat, mugikorrerako aplikazio bat baliatuta. Era berean, Donejakue bidea 3Dan izeneko bisita gidatuak garapen teknologikoa baliatuko du turistei Donejakue bideak Iruñean...Iruñeko Udalak uda Nafarroan pasatzen duten Saharako haurrei egin die harrera pandemiaren ondoriozko bi urteko etenaren ondoren
Enrique Maya Iruñeko alkateak Udalbatzako beste kide batzuekin batera gaur eguerdian harrera egin die Nafarroan harrera-familiekin uda pasatzen duten 62 haurren ordezkariei, pandemiak ezarritako bi urteko etenaren ondoren. Harrera-ekitaldian, halaber, Lehbib Braika Sahara herriko Nafarroako ordezkariak, Carol García Oporrak Bakean proiektuaren arduradunak eta Saharako Adiskideen Nafarroako Elkartearen (ANAS) ordezkariek hartu...