3136 erakusten - 3150@guztira
Abuztuaren eta azaroaren artean, Iruñeko Udalak Ziudadelako 6.000 m2 hormataletan esku hartu du eta Armada etorbideko sarrera-atea zaharberritu du
Iruindarrak ohituta daude urtean zehar aldamio eta plataforma jasotzaile handiak ikustera Ziudadelan eta harresietan; izan ere, 5 kilometroko luzera duten hiriko gotorlekuek etengabeko mantentze-lanak eskatzen dituzte, eta 2014tik enpresa espezializatuek egiten dituzte, Iruñeko Udalaren zuzendaritzapean. Hiriko perimetro gotortua, Monumentu Nazional izendatua, ondare- eta erakarpen-elementua izan dadin, etengabe garbitu behar...Lezkairuko Auzo Unitatea eta Haurtzaroa babesteko Zerbitzua, berrikuntza nagusiak Udalaren 2021eko Plantilla Organikoan
Ayuntamiento de Pamplona Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du Iruñeko Udalaren Plantilla Organikoaren proiektua 2021erako. Aldaketa nagusiak Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorrean eginen dira, Lezkairuko auzo-unitatea sortu eta Udalak bere gain hartu dituelako Haurtzaroa babesteko zerbitzuak. Nolanahi ere, proiektuak jasotzen dituen aldaketek ez dute apenas gastu...Iruñeko Udalaren 2020ko LEPak 119 lanpostu jasotzen ditu: horietako 40 berritzekoak dira, erretiroak direla-eta, eta 79, egonkortzekoak, behin-behinekotasuna murrizteko
Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du 2020ko Lan Eskaintza Publikoa, zeinak udal-administrazioan 119 lanpostu betetzeko deialdia egiten baitu. Horietatik, aurreikusten da berritze-tasaren bidez 40 lanpostu betetzea, funtzionarioen erretiroen ondorioz libre geratu baitira, eta beste 79 lanpostu betetzea egonkortzeen bitartez, orain bitarteko langileek betetzen...Aurrekontuen akordioari buruzko prentsaurrekoa
press_conferenceIzen-ematea zabalik helduei zuzenduta dagoen urteko lehenengo hiruhilekoko igeriketa-kanpainarako
Piscina Izen-ematea zabalik dago helduei zuzenduta dagoen urteko lehenengo hiruhilekoko igeriketa-kanpainarako. Kanpaina hori Iruñeko Udalak diruz lagundu du, haren hedapena errazteko eta Iruñeko herritar guztiengana irits dadin. Eskolak urtarrilaren 11tik martxoaren 16ra emanen dira, Iruñeko 5 igerilekutan, goizez eta arratsaldez. Lekuak izena eman den hurrenkerarekin bat esleituko dira. Goizeko...Udalak doako lantegiak antolatu ditu energiaren arrazoizko erabilera bultzatzeko, kontsumoak hobetzeko, fakturak ulertzen ikasteko eta gastuan aurrezteko
Iruñeko Udalak doako 12 lantegi antolatu ditu energia-hezkuntzari buruz, non halako gaiei helduko baitzaie: energiaren arrazoizko erabilera, kontsumoen hobekuntza, fakturetan agertzen diren kontzeptuak eta gastua aurreztea. Iaz ere 6 saioko lehenengo ziklo bat egin zuen Udalak, energiaren arrazoizko erabileraren gainean sentsibilizatu eta prestakuntza emateko, eta, baita ere, herritarrak ahalduntzeko kontsumoen...26 artisauk beren produktuak eramanen dituzte Gazteluko plazako Eguberriko Azokara, zeinak argiztapen berezia baitu, hiriko gainerako lekuek bezala
26 artisauk eraman ahal izan dituzte azkenik beren produktu-erakusketak eta -salmentak Gazteluko plazako Eguberriko Azokara; Iruñeko Udalak antolatu du, osasun krisiak eragindako murrizketek markatutako urtean. Horiekin batera, bidezko merkataritzako gune bat izanen da. Horrela, hiriko erdigunean, jarraituko du Iruñeko Eguberrietan erreferentzia-puntu bilakatu den eta zonaldeari bizitza ematen dion...Iruñeko Udalak COworkids abiatu du, haurren eta nerabeen programa berria, haien giza-eskubideak eta erakundeetan parte har dezaten sustatzen dituena
COworkids Iruñeko Udalak haur eta nerabeendako COworkids programa berria abiatuko du urtearen hasierarekin batera. Programa berri horrek giza eskubideak jorratuko ditu eta haur nahiz nerabeek erakundeetan eta udal-erabakietan parte-hartze aktiboa izatea landuko du, gizarte, kultura, arte, kirol, aisialdi eta denbora libreko ekintzen bidez, Iruñeko 14 auzoetan. Horrela, Iruñeak Haurtzaroaren...Ofizialki ireki dira, gaur eguerdian, Iruñerriko ikasleek eta udal-zerbitzuek Naturart proiektuaren barruan Ziudadelan egin dituzten hamaika lorategia
Hamaika unibertso diferente, kosmosa ikusteko hamaika modu. Ziudadelako lubanarroetako tapiz berdearen gainean paratu dituzte hamaika lan horiek beste hainbeste ikastetxek (DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketakoak), udal hauetako berdegune eta lorezaintza zerbitzuen laguntzarekin: Burlata, Noain-Elortzibar, Aranguren, Egues, Berriozar, Orkoien Antsoain eta Iruña. Guztira 1.500 m2 estaltzen dituzte, eta Hiriartearen arte iraungikor...Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Trinitarioseko Zentroak 31 pertsona artatu ditu egunean batez beste, 2020. urtean
Etxerik Gabekoak Artatzeko Iruñeko Udalaren Zentroak egokitu behar izan du 2020an COVID-19aren kutsadura ekiditeko neurrietara; hori horrela, jarduketa- zein garbiketa-protokolo bat abiatu du eta edukiera murriztu du erabiltzaileen arteko distantzia gordetze aldera. Batez beste, 31 erabiltzaile artatu dituzte egunean, baliabide hau inoiz erabili gabeak ere barne. Pertsona horiek...PamploSound Iruñeko onlineko musika akustikoko lehen jaialdiak 265.000 erabiltzaile bakarreko inpaktua izan du Instagramen, Facebooken eta Twitterren
Pamplosound Iruñeko Udalak antolatutako PamploSound onlineko musika akustikoko lehen jaialdiak 265.000 erabiltzaile bakarreko inpaktua izan du Facebooken, Twitterren eta Instagramen. Halaber, orain arte 12.300 interakzio baino gehiago izan dira Eguberrietan editatutako edukiekin, sare sozialetan jaialdia sustatze aldera. Eguberrietako bezperetan, abenduaren 23an, Iruñeko Udalak PamploSound abiatu zuen;...Ireki da Iruña eta Orkoien lotzen dituen oinezko eta bizikletentzako pasabidea, herri batetik bestera segurtasunez igarotzea bermatzen duena
Jada irekita dago Iruña eta Orkoien lotzen dituen oinezko eta bizikletentzako pasabidea. Horrela, udalerri batetik bestera ibiltzen diren pertsonen segurtasuna bermatzen da, ez baitute PA-30 errepidea gurutzatu behar. Proiektua gauzatzeko, Nafarroako Gobernuak eta bi Udalek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten. Gaur goizean bisitatu dituzte lanak Iruñeko alkate Enrique...39.400 erabiltzailek nabigatu zuten Gaztediaren Etxeko proposamenetan 2020an, eta haren bideoek 24.000 ikustaldi baino gehiago izan zituzten
Gaztediaren Etxeak 2021. urteari hasiera eman dio neguko programazioa abian dela eta zerbitzu guztiak irekita dituela. Ahalegin hori joan den ekainean hasi zen, bere jarduerak eta sarbide-sistemak, ibilbideak eta espazioak COVID-19aren aurkako osasun-segurtasuneko arauetara egokitu baitzituen. Gaur, hiriko gazteentzat erreferente izan nahi duen zentro hau astelehenetik igandera zabalik dago,...Iruñeko Udalak diagnostiko kuantitatibo bat egin du, hiriko hamabi auzoetako adinekoen egoerari buruz
Iruñeko Udalak diagnostiko kuantitatibo bat egin du, adinekoen egoerari buruz, hiriko hamabi auzoetan: Azpilagaña, Buztintxuri, Alde Zaharra, Zabalgunea, Ermitagaña-Mendebaldea, Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa-Arrosadia, Arrotxapea, Sanduzelai eta Txantrea. Impactos Aholkularitzak iaz Donibane auzoko egoerari buruz egin zuen diagnostikoa izan da lan honen abiapuntua eta oinarria Komunitate Ekintzako, Garapenaren aldeko Lankidetzako...Hasi dira Zabalguneko merkatua berritu eta leheneratzeko lanak, milioi bat euro baino gehiagoko kostuarekin
Gaur goizean hasi dira Zabalguneko merkatu berria berritu eta leheneratzeko lanak. Guztira 1.088.200 euroko kostua –gehi BEZa– izanen dute Udalarentzat, Comiruña Udalaren Sozietate Publikoaren bitartez. Jarduketa horiek ahalik eta eragin txikiena izatea da premisetako bat, bai merkatarientzat, bai merkatuko ohiko erabiltzaileentzat; izan ere, aurreikusitakoaren arabera, udazkena iritsi aurretik...