3121 erakusten - 3135@guztira
Bertsoaroak hogeita hamargarren urteurrena ospatuko du azaroan bertsoen inguruko hitzaldiak, saioak, lantegiak, musika eta dantza biltzen dituen programa baten bidez
Hogeita hamar urte igaro dira eta Iruñeko Udalak zein Nafarroako Bertsozale Elkarteak segitzen dute bertsolaritzaren kultura hedatu eta sustatzearen alde jarduten. Bertsoaroa programak hiru hamarkada egin ditu eta azaroan zehar ospatuko du, 5etik 26ra, bertsolaritzaren aniztasuna islatzen duten zazpi hitzorduren bidez. Hitzaldiak, musika eta dantzarekiko fusioa, lantegiak... sarrera libreko emanaldietan,...‘Afrotopia’ erakusketa Ziudadelan egonen da ikusgai, Afrika behar-beharrezkoa zikloaren barruan, aurten Senegal, Niger eta Maliko 35 gazteren 58 argazkirekin
afrotopia exposición Afrika behar-beharrezkoa zikloaren eskutik urtero Ziudadelan egin ohi den erakusketa, edizio honetan, ‘Afrotopia’ da. Senegal, Niger eta Maliko 35 gazteren 58 argazkik osatzen dute erakusketa, eta horietan gogoeta egiten dute ingurumenaz, jasangarritasunaz, globalizazioaz, emakumeek gizartean duten zereginaz, gazteen amets eta nahiez, tradizioaz, eta abar. Mistoen eraikineko lehen solairuan...PamplonUp bonuen kanpaina berrian saltoki gehiago sartzen ahalko dira eta bakoitzak bonu gehiago erosten ahalko ditu
pamplonup Tokiko merkataritza sustatzeko ‘PamplonUp. Gora Iruñeko negozioak!’ kanpainaren edizio berrian saltoki berriak sartzen ahalko dira, bai lehen kanpainian onartuta zeuden JEZeko epigrafeetakoak bai orain gehitutako jarduera-sektore berrietakoak, eta bakoitzak erosten ahal duen bonu kopurua handituko da, lehen bostekoa baitzen. Deialdi berria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin bat, parte hartu nahi...XXI. mendeko nutrizio gaixotasunei buruzko hitzaldia, bihar, euskaraz, Zabalguneko Civivoxean, 20:00etan
Bihar, apirilaren 11n, asteazkenarekin, XXI. mendeko nutrizio gaixotasunak izeneko hitzaldia entzungai, Lleidako Unibertsitatean Giza Nutrizioan eta Dietetikan gradudun Nerea Gamboaren eskutik. Zabalguneko Civivoxean izango da, 19:00etan, eta sarrera librea da. Bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko, 18:00etatik aitzina. Hitzaldia entzumen urriko pertsonentzat egokiturik egongo da. Gabeziek eta gehiegikeriek eragindako nutrizio...Hogei bat ikasle-taldek parte hartu du dagoeneko ‘Natura sentitzea’ programan, non ingurumen-hezkuntza Iruñeko parke eta lorategietara eramaten baita
‘Natura sentitzea’, Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako lantaldearen proposamena, dagoeneko Haur eta Lehen Hezkuntzako hogei bat ikasle-taldera heldu da. Ekimen honen asmoa da pandemiak eragindako murrizketei eta edukiera mugatuei aurre egitea, irakaskuntza eskolatik gertu dagoen gune natural batera eramanez. Lehen asteetan, ekimen hau dagoeneko hiriburuko parke eta lorategi publikoetan eg...Zinemaren sorreraren 125. urteurrena eta berdintasuna eta genero-topikoak landuko dira Civivox sareko haurrendako eta familiendako antzerki lanetan, azaroan
Haur eta familiendako bi antzezlan, magia, ipuin-kontalariak eta sormen- zein arte-lantegiak biltzen ditu Civivox sareko programazioak azarorako . Larunbatean bertan hasiko dira jarduerak “Futbolariak eta printzesak” antzezlanarekin eta “Diseinatu zure pertsonaiak” lantegiarekin, biak euskaraz. Hilabeteko programazioa azaroaren 28an, larunbatarekin, amaituko da ‘¡Va de cine! / Zinemaz blai!’-rekin. Sanduzelaiko...Iruña, hiri hezitzailea
2020an Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Egunaren eta Kartaren 30. urteurrena betetzen da, eta 25 urte Iruña Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sarean sartu zenetik. Pamplona Ciudad Educadora Karta Jada eskuragarri dago Hiri Hezitzaileen Kartaren bertsio berria. Bertsio berri honek kartak hasieratik bultzatzen dituen funtsa eta balioak mantentzen ditu, besteak beste, hezkuntza zaintzea...37 ikastetxetako 74 gazte Iruñeko Udalaren berriemaile izanen dira COVID-19ak baldintzatutako ikasturte honetan
Urtero bezala, Gaztediaren Etxeak Korrespontsal Berriemaileen programa abiatu du. Ikastetxeetan beka, laguntza, bidaia, truke eta abarrei buruzko informazioa hedatzeko puntu bat da, Iruñeko Udala eta beste instituzio batzuk ikasleekin lotzeko balio duena, ikasle horiek ikastetxe publiko zein itunduetakoak izan, ikastetxe nagusietakoak zein ikasle-egoitzetakoak, baita gazte-aisialdiko lokaletan parte hartzen dutenekin...Jesús eta María aterpetxeak etxerik gabeko 20 laguni eman die ostatu batez beste aste honetan
Jesús eta María aterpetxeak batez beste etxerik gabeko 20 laguni eman die ostatu gauero astean zehar Iruñeko Udalak Compañia kalean dagoen udal-baliabide hori gaitu du berriz ere, etxerik gabeko lagunei gauetan aterpea emateko, martxoan, COVID-19 pandemiaren lehen olatuan, egin zuen moduan. Ekimen honen xedea da, osasun-krisiaren egungo egoeran, herritar...Maiatzaren 14ra bitarte familiek Iruñeko Udalaren diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dute, eskola-jantokia urtarriletik ekainera ordaintze aldera
NAOn argitaratu ostean ireki da Iruñeko Udalari eskabideak aurkezteko epea, diru-laguntzak eskatzeko hiriko ikastetxe publiko zein itunduetako 3 eta 12 urte bitarteko adingabeen eskola-jantokiko gastuen zati bat ordaintzeari begira. Gizarte Ekintzako Alorreko deialdi honek 300.000 euroko aurrekontua du, eta ikasturte honetako (2017-2018) urtarriletik ekainera doan aldia estaltzen du, hartara osatuz...Iruñeko Udalak segurtasuna eta mugikortasuna hobetu ditu hiriburuko bost ikastetxeren inguruetan
Iruñeko Udala lanean ari da hiriburuko bost ikastetxeren inguruetan, ‘eskola-ingurune seguruak’ bihurtzeko. Zenbait neurri xume hartuta, hala nola hurbileko espaloiak handitzea, aparkaleku-plazak gutxitzea edo inguruko oinezko-pasabideak murriztea, espazio handiagoa gordetzen da oinezkoentzat, eta horrek segurtasun handiagoa zein mugikortasun hobea dakarzkie ikasleei eta haiek laguntzen dituztenei. Neurri horiek Larraona, Amaiur,...Manuel de Falla eta Urrobi Errekaren kaleen inguruko esku-hartzea oinezkoendako espazioa irabazteko eginen dira, eta urtarril bukaerarako amaituko dira
Iruñeko Udala Manuel de Falla eta Urrobi Errekaren kaleen esku-hartze taktikoaren lehenengo fasea egiten ari da eta, hilabete bukaeran, bigarren faseari ekinen dio sortutako espazio berriak Zaragozako etorbidea eta Blas de la Sernarekin lotzeko. COVID-19aren krisiak mugikortasun jasangarriaren aldeko apustu handiagoa sustatu du eta, horren ondorioz, Milagrosako berrurbanizatze horren kasua...Iruña bere Eguzki Mapa garatzen ari da, hiriak energia berriztagarria sortzeko duen potentziala identifikatzeko
Iruñeko Udala Eguzki Maparen garapenean ari da lanean, hiriak energia sortzeko duen potentziala identifikatu ahal izateko aukera ematen duen ekimenena. Hori 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategiaren barruan egonen da (ETEyCC2030), eta balioko du hiriko estalki bakoitzak energia berriztagarria (fotovoltaikoa eta termikoa) sortzeko duen potentziala ebaluatzeko. ETEyCC2030aren garapenaren...Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitateak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute campusaren eta hiriaren arteko oinezko- eta txirrindulari-lotura bultzatzeko
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Unibertsitateak indarrak batu dituzte Félix Huarte plaza eta unibertsitate-campusa lotzeko, hala oinezkoentzat nola txirrindularientzat. Iruñeko alkate Enrique Mayak eta Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez-Tabernerok lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute elkarlanean aritzeko lotura hori gauzatzeko, horrela mugikortasun jasangarria sustatze aldera hala unibertsitateko ikasleengan nola herritarrengan, oro har. Udalak...Udalak Udaltzaingoaren Ekintzen Koordinazio Zentroa (EKZ) zaharberritu du laneko espazioa hobetu eta ekipamenduak eta sistemak eguneratzeko
Videowall Iruñeko Udalak Udaltzaingoaren Ekintzen Koordinazio Zentroan (EKZ) zenbait berrikuntza-lan hasi ditu ekipamenduak eta 20 agentek bere funtzioak betetzeko erabiltzen duten espazioa hobetu eta eguneratzeko. Behar berrietara egokitutako mahaiak, hobeki bisualizatzeko monitore kurboak eta etenik gabeko elikadura sistema berria, horra hor egiten ari diren hobekuntzetako batzuk. Aurreikusitakoaren arabera, lanak urte...