Maiatzaren 7tik 31ra bitarte Arrotxapeko eta Sanduzelaiko bizikletendako aparkaleku berrietan plaza eskatzen ahal da
Aparkaleku berrien kokalekua
- Arrotxapea: Maiteminduen parkea (Maiteminduen parkeko aparkalekua)
- Sanduzelai: O parkea, Sanduzelai (Gridillas aparkalekua)
Eskaerak aurkeztea
Bizilagunendako modalitateko plazak izapide orokor baten bidez eskatuko dira, eskaerarekin batera behar diren datuak aurkeztuta.
Bi bide daude eskabidea aurkezteko:
- egoitza elektronikoaren bidez
- aurrez aurre, edozein Udal Erregistrotan
Epea
2026ko maiatzaren 7tik ekainaren 1era
Betekizunak
Plaza eskatu ahal izateko, eskatzaileek aparkaleku bakoitzari dagokion auzoan erroldatuta egon beharko dute.
Tarifak
- Tarifa arrunta: 49,94 € urtean.
- A tarifa murriztua: 24,97 € urtean. Errenta bermatua jasotzen ari diren pertsonei aplikatuko zaie, betiere horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu badute.
- B tarifa murriztua: 37,45 € urtean. Honako hauei aplikatuko zaie: A tarifa murriztua aplikatzeko eskubiderik eduki ez eta 16. arauari (Bizilagunek NBICI-BIZIZ zerbitzuko aparkaleku publikoan bizikletak aparkatzeko plazak erabiltzearen truke ordaindu beharreko prezio publikoa erregulatzen duen araua) atxikitako taulan adierazitako urteko diru-sarrerak gainditzen ez dituzten familia- edo bizikidetza-unitateetan bizi direnei.
Adjudikazikazioak
- Eskaera guztiak barematuko dira eta puntuazio bat emanen zaie hurbiltasunaren eta errenta-mailaren arabera.
- Eskaera guztiak barematutakoan, ohiko bideetatik argitaratuko da puntuazioen zerrenda.
- Aparkaleku bakoitzean puntuaziorik altuena duten 40 eskaerek jasoko dituzte.
- Lizentziak ematea, zerbitzuan alta eta baja ematea eta aparkaleku-plazen zein aparkalekuen erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak Nbici-BIZIZ aparkaleku publikoko zerbitzuaren gaineko Ordenantzak xedatutakoaren arabera arautuko dira.
- Plazarik eskuratzen ez duten pertsonak itxaron-zerrenda batean sartuko zara. Plaza eskuratu duen erabiltzaile batek zerbitzuan baja emateko eskatzen badu, itxaron-zerrenda erabiliko da zerrendan hurrengoa denari plaza hori eskaintzeko.