Iruñeko emisio gutxiko eremuaren proiektuaren jendaurreko epea

Iruñeko emisio gutxiko eremuaren proiektuaren jendaurreko epea
Egoera
Publicado

Informazio gehiago eskuratzeko eta proposamenak bidaltzeko bidea: 
Mugikortasun Zerbitzuaren helbide elektronikoa: movilidad@pamplona.es  
Epea: 2025eko uztailaren 10etik 30era

IRUÑEKO EMISIO GUTXIKO EREMUAREN PROIEKTUAREN JENDAURREKO EPEA, XEDE DUENA EMISIO GUTXIKO EREMUAREN PROIEKTUAK ERAGITEN AHAL DIEN HERRITARREN ETA ORDEZKARITZA-ERAKUNDEEN IRITZIA BILTZEA

Emisio gutxiko eremuak arautzen dituen abenduaren 27ko 1052/2022 Errege Dekretuko 11. artikuluak xedatzen duenez, toki-erakundeek jendaurrean paratu beharko dute emisio gutxiko eremuaren proiektua, 30 egun baino gutxiagoko epean, aldez aurretik toki-erakunde horien webgune instituzionaletan iragarrita eta haiek egoki jotzen dituzten baliabideen bitartez, betiere informazio publikoa eskuratzeko, parte-hartze publikoko eta ingurumenarekin lotutako justizia eskuratzeko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legean ezarritakoarekin bat.

Zer da?
Emisio gutxiko eremuak hirietako zirkulazioa murrizteko mugikortasun jasangarriko neurriak dira. Emisio gutxiko eremuak arautzen dituen abenduaren 27ko 1052/2022 Errege Dekretuan honela definitzen da emisio gutxiko eremua (EGEa edo LEZa, ingelesezko sigletan: Low Emission Zone): ibilgailuen ingurumen-sailkapena oinarri hartuta horien sarbidea murrizten edo mugatzen duen hiriko eremu mugatua. Eremu horiek “espazio publikoa bizikidetza osasungarri, jasangarri, seguru eta inklusiborako espazio gisa berreskuratzeko aukera bat dira” [1] (Kanpoko lotura).
Azken helburua da zirkulazioa eta ibilgailu motordunen presentzia murriztea espazio publikoan, “beharrezko zirkulazio motorduna” kontzeptua oinarri hartuta, hau da, zerbitzu publikoek, larrialdiek, mezularitzak eta salgaien banaketak eragindako joan-etorriak, etxez etxeko banaketa, garaje edo aparkalekuetarako sarbidea, hoteletarako zerbitzuak, mugikortasun murriztua duten pertsonendako sarbidea eta egoiliarrek eta profesionalek salgaiak garraiatzea soilik mantenduz, batez ere. Horrela, emisio gutxiko eremua aukera gehigarri gisa ulertzen da mugikortasun aktiboa eta ibilgailu pribatuak espazio publikoan duen presentzia murriztea sustatzen duen hiri-eredu jasangarriago eta osasungarriago baterantz aurrera egiten jarraitzeko, espazio publikoa bizikidetza jasangarrirako, osasungarrirako, segururako eta inklusiborako espazio gisa berreskuratze aldera.

Helburuak:
•    Airearen kalitatea hobetzea
•    Klima-aldaketa arintzea
•    Soinu-kalitatearen helburuak betetzea
•    Garraiatzeko modu jasangarriagoen aldeko aldaketa modala bultzatzea
•    Energia-eraginkortasuna sustatzea garraiobideen erabileran


Prozesuaren faseak 
I. fasea: EGE proiektua
•    JOB onespena: 2025/06/09
•    Proiektuaren jendaurreko epea: Ekainak 10 – uztailak 30 (30 egun baliodun)
II. fasea: EGEaren Ordenantzaren onespena
•    Aldez aurretik jendaurrean jartzeko epea: 10 egun baliodun.
•    Ordenantzaren zirriborroaren onespena
•    Webgunean argitaratzea eta jendaurreko epea: 10 egun baliodun
•    Iraileko Osoko Bilkura: Ordenantzaren hasierako onespena
•    NAOn argitaratzea eta jendaurreko epea: 30 egun baliodun
•    Jendaurreko epean alegaziorik baldin badago:
o    Hirigintza Batzordean aurkeztu beharko da jendaurreko epea bukatu eta gero
o    Abenduaren 4ko Osoko Bilkura
•    Noiz sartuko den indarrean: 2026ko urtarrilaren 1ean
 

 

Documentos adjuntos