Iruñeko Emisio Gutxiko Eremua Arautuko duen Ordenantza jendaurrean paratzea

Iruñeko Emisio Gutxiko Eremua Arautuko duen Ordenantza jendaurrean paratzea
Egoera
Publicado


PARTE HARTZEKO EPEA
2025eko abuztuaren 27tik 2025eko irailaren 10era bitarte (biak barne)

EKARPENAK BIDALTZEKO 
movilidad@pamplona.es

 

 


ALDEZ AURREKO KONTSULTA, ZEINAREN BIDEZ JAKIN NAHI BAITA ZER IRITZI DUTEN IRUÑEKO EMISIO GUTXIKO EREMUA ARAUTUKO DUEN ORDENANTZAK ERAGITEN AHAL DIEN HERRITARREK ETA ORDEZKARITZA-ERAKUNDEEK.
 


Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak xedatzen duenez, Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da Administrazio eskudunaren webgunearen bidez, zeinean jasoko baita zer iritzi duten etorkizuneko arauak ukitzen ahal dituen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek honako hauei buruz.

a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b) Ordenantza onestea beharrezko eta egoki den.
c) Proiektuaren helburuak.
d) Egoten ahal diren konponbide alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.
 

Behin kontsulta eginda, Ordenantza jendaurrean paratzen da proposamenak eta alegazioak egiteko.
 

Zer da? 

Aurreko apartatuan deskribatutako testuinguruan, emisio gutxiko eremuak hirietako zirkulazioa murrizteko mugikortasun jasangarriko neurriak dira. Errege Dekretuan honela definitzen da emisio gutxiko eremua (EGEa edo LEZa, ingelesezko sigletan: Low Emission Zone): ibilgailuen ingurumen-sailkapena oinarri hartuta horien sarbidea murrizten edo mugatzen duen hiriko eremu mugatua. Eremu horiek “espazio publikoa bizikidetza osasungarri, jasangarri, seguru eta inklusiboko espazio gisa berreskuratzeko aukera bat dira”.

Helburu nagusia da zirkulazioa eta ibilgailu motordunen presentzia murriztea espazio publikoan, “beharrezko zirkulazio motorduna” kontzeptua oinarri hartuta; hau da, honako hauen joan-etorriak soilik baimentzea: zerbitzu publikoenak, larrialdietakoenak, mezularienak, salgaien banatzaileenak, etxez etxeko banaketan aritzen direnenak, garaje edo aparkalekuetara joaten direnenak, hoteletara doazenenak, mugikortasun urriko pertsonenak edo salgaiak garraiatu behar dituzten egoiliar eta profesionalenak, batez ere. Horrela, emisio gutxiko eremua beste aukera bat da hiri eredu jasangarriago eta osasungarriago batean aurrera egiten jarraitzeko, mugikortasun aktiboa eta ibilgailu pribatuak espazio publikoan duen presentzia murriztea sustatuta, espazio hori berreskuratzeko, bizikidetza jasangarriko, osasungarriko, seguruko eta inklusiboko espazio gisa.

 

Helburuak 

Emisio gutxiko eremua ezartzearen ondorioz lortu nahi diren helburuak hauek dira: 
•    Airearen kalitatea hobetzea
•    Klima-aldaketa arintzea 
•    Soinu-kalitatearen helburuak betetzea
•    Garraiatzeko modu jasangarriagoen aldeko aldaketa modala bultzatzea
•    Garraiobideen erabiltzean energia-eraginkortasuna sustatzea 
 

 

 

Documentos adjuntos