Iruñeko Irisgarritasun Integralerako Udal Kontseiluaren araudiaren hasierako onespena

Iruñeko Irisgarritasun Integralerako Udal Kontseiluaren araudiaren hasierako onespena
Egoera
Publicado

Udaleko Osoko Bilkurak, arauzko quoruma izanik, honako hau erabaki zuen 2026ko urriaren 1ean:

1.    Hasiera batez onestea Iruñeko Udaleko Irisgarritasun Integraleko Udal Kontseiluaren araudia, zeinaren testua hala hizkuntza konbentzionalean nola irakurketa errazean eransten baita.

2.    Espedientea jendaurrean jartzea, hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaleko iragarki-taulan iragarri ondoren, bai eta Udalaren webgunearen bidez zabaltzea ere, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia Aldizkarian noiz argitaratu eta hortik aitzina.

3.    Hasiera bateko onespen-erabaki hau behin betiko bihurtuko da erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu ezean. Hala gertatzen bada, ondorio juridikoak izan ditzan, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera. Halaber, Udalaren webgunean ere argitaratuko da.
 

Documentos adjuntos