Energia-ekoizpen berriztagarria

ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIAK

Iruñean, Hiriaren Energia Diagnostikoan ikus daitekeen moduan, hainbat energia-iturri berriztagarri daude. Hedatuenetako bat eta garatzeko ahalmen handienetakoa duena eguzki-energia fotovoltaikoa da. Udalak ia 30 instalazio ditu.
 

Udalaren autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak

Autokontsumorako eguzki-energia elektrikoko ekoizpenak energia erabat berriztagarria sortzen du, isurpenik gabea eta, hortaz, kliman eta aire-kalitatean eraginik gabea; eguzki-plakak dituen eraikinak zuzenean kontsumitzen du. 

Ekoizpeneko soberakinak metatze-baterietan gorde daitezke beste kontsumitzaile batekin partekatzeko (beste eraikin batekin, adibidez), edo bestela, sare elektrikora bideratu (eta faktura elektrikoan konpentsatu). Udalak honako instalazio hauek ditu gaur egun:

Microrredes

Iruñeko Udalak Mikrosare adimendunak instalatu ditu Udaltzaingoaren eta Autobus Geltokiaren eraikinetan bere instalazio fotovoltaikoek ekoitzitako energiaren kudeaketa eraginkorragoa egiteko eta sektore elektrikoan teknologia digital berrien bideragarritasuna frogatzeko. Horrela, beste urrats bat eman du tokian banatutako sorkuntzan. 

Zer da Mikrosare adimenduna? Energia-fluxuak tokiko sorkuntza berriztagarria integratuz kudeatzeko gai den sare bat da. Gure kasuan, instalazioak honako hauek egiteko gai dira:

  1. Panel fotovoltaikoetan sortutako energia berriztagarriak sortzeko.
  2. Energia erabilgarri bihurtzeko. Inbertitzaile fotovoltaikoen bidez, sortutako energia hori elektrizitate bihurtzen da, eraikineko kontsumitzaileek erabili ahal izan dezaten.
  3. Energia gordetzeko. Kontsumitzen ez den elektrizitate eraldatua edukiera handiko baterietan gorde daiteke, ondoren kontsumitzeko eta eraikinaren hornidura optimizatzeko. Gainera, kasu horretan, automobilaren sektoretik datozen bigarren bizitzako bateriak erabiltzen dira. 
  4. Energia kudeatzeko. Sare nagusitik energia ematen edo eskuratzen da une bakoitzeko eskari elektrikoa estaltzeko, eta eraikin bakoitzeko faktura elektrikoa optimizatzeko dauden aukerak baliatzen dira. 
  5. Sortutako energia erabiltzeko. Energia elektrikoaren ohiko erabilerez gain, energiaren zati bat ibilgailu elektrikoak kargatzeko erabiltzen da, eta, ondorioz, CO2 isurketak murrizten dira.