Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2022

JARDUKETA NAGUSIAK

URBANIZAZIOA

HORMA, LUBETA ETA OINEZKOENDAKO PASABIDEA EGITEKO OBRAK BUZTINTXURIKO M. MARTINEZ DE UBAGO KALEAN

Obrak lizitatzkeo aurrekontua: 121.274,72 € (BEZa kanpo).

Buztintxuriko eremua urbanizatzeko obrak hainbat fasetan egin dira. Obrak, izan ere, lursailak eskura izatera, aurretik zeuden lursailetara eta lurzatien urbanizazio-beharretara egokitu dira. Urbanizazioa ia 2011. urtean amaitu zen.

Urteak igaro ahala, agerian geratu da perimetroko ezpondetako bat urbanizaziora egokitu beharra, horrek kaltea eragiten baitio Martinez de Ubago kalean dagoen bidegorriari eta oinezkoendako bideari. Lan hori gauzatzea ez zen beharrezkotzat jo eremu horretako urbanizazio-fasea egitean, une hartan ezponda egonkorra baitzen, baina urteen poderioz, huraxe osatzen duen tuparriaren degradazioak urbanizazioaren erabilerari eragiten dion luizi bat eragin du, eta konpondu beharra dago.

Horretarako, proiektu tekniko bat idaztea kontratatu da, Pa-34ren perimetroko ezponda egokitzea proposatuta. Horretarako, lubeta bat eta hormigoi armatuzko horma bat eraikiko dira tarte batean ezpondaren oinarrian, eta oinezkoendako pasabide bat beste maila batean, inguruaren erabiltzaileendako irisgarritasuna eta bide-segurtasuna hobetzeko.

Funtsean, hona zer obra eginen diren: PA-34ren perimetroko ezponda egokitzea, ezpondaren oinarriko tarte batean lubeta bat eta hormigoi armatuzko horma bat eraikiz, eta oinezkoendako pasabide bat egitea beste maila batean, bidegorrira materialik ez erortzeko; halaber, erabiltzaile guztien irisgarritasuna eta bide-segurtasuna hobetzea, oinezkoendako pasabide berri bat eraikiz.

2023an, proiektuari zegokion atala idatzi, urbanizazio-obrak lizitatu eta Excavaciones Tolosa SL kontratistari esleitu zitzaizkion 121.274,72 euroan (BEZa kanpo). Obrak 2024ko urtarrilaren 26an hasi dira.

ERREGINAREN ALDAPA KALEA BIRRURBANIZATZEKO PROIEKTUA IDAZTEA ETA, KASUA BADA, OBRA-ZUZENDARITZA

Lizitazio-aurrekontua: 120.000,00 € (BEZa barne) 80.000,00 € proiektua idazteko eta 40.000,00 € obra-zuzendaritzarako.

Trinitarios eremua Taconera parkearekin eta Donibane auzoarekin oinez eta ibilgailuz lotzeko, aurreko atalean deskribatutako igogailu berriaz gain, antzinako Erreginaren Aldapa kalea dago.

Erreginaren Aldapa kalea Joan XXIII.aren plaza parean hasi eta Gipuzkoako etorbidearen elkarguneko biribilgunean amaitzen da, Trinitarios parkearen ondoan. Konfigurazioari dagokionez, bi zati oso desberdin ditu: batetik, Joan XXIII.aren plazaren eta San Roke kalearekiko bidegurutzearen arteko tartea, eta bidegurutze horren eta Trinitarios biribilgunearen arteko tartea. Lehenengo zatiak konfigurazio urbanizatua du, ondoko karriketara egokituta eta baditu espaloi zabal eta zuhaiztuak, bi errei noranzko bakoitzean eta erdibitzaile zuhaiztua. Bigarren zatia, ordea, ibilgailuendako errepide bat da, noranzko bakoitzean errei bat duena, zuhaitzez inguratua eta euri-urak biltzeko areka-sistema duena. Azken antolaera hori bera dago Gipuzkoako etorbidearekiko bidegurutzeko biribilgunera iritsi arte, eta biribilgunetik abiatzen den zatian soilik du oinezkoendako espaloia, Larraina aldapako etxeetara iritsi arte, Iratxeko Monasterioa kalearekiko bidegurutzearen ondoan. Oinezkoendako espaloi horrek, dena den, ez du betetzen irisgarritasunari dagokion egungo araudia. Tarte bakar batean ere ez du bizikletendako azpiegiturarik.

Kale horren erabileraren intentsitateari dagokionez (oinezkoena zein ibilgailuena), hiriaren iparraldea eta mendebaldea erdigunearekin lotzeko ardatz garrantzitsua da, eta Gipuzkoa etorbidetik hirira sartzeko bide nagusietako bat da.
Horrenbestez, Erreginaren aldapa kalea oinezkoen eta ibilgailuen egungo gurpilen beharretara egokitze aldera, indarrean dagoen araudia betetze aldera eta hiri-tratamendu homogeneoa emate aldera, beharrezkoa da ibilbide guztian osorik berrurbanizatu beharra dago.

Kontratu honen xedea da laguntza teknikoko zerbitzuak eskura izatea Erreginaren Aldapa kalea berrurbanizatzeko proiektua idazteko, eta, hala badagokio, obren zuzendaritza fakultatiboari dagozkion lanak egiteko.

2023an, dagokion zerbitzu-kontratua lizitatu da, eta aurreikusten da dokumentua idazteko lanak 2024ko lehen seihilekoan esleitzea.

 

TXANTREA-ARANTZADI LOTZEKO ZALDAINARAKO PROIEKTUA IDAZTEA (INDARREAN DEN PLANEAMENDUA ALDATZEKO AGIRIAREKIN)

Lizitazio-aurrekontua: 170.000,00 € (BEZa barne) proiektuak eta planeamendu-agiria idazteko, eta obra-zuzendaritzarako.

Iruñeko Udal Planaren aldaketa garatzeko, Arantzadi IV. Unitate Integratuaren (IV/G.Z.-2 Sistema Orokorra) hegoaldeko espazio librea eta bide-eremua proiektatu eta berrurbanizatzea dago aurreikusia kontratu honen bidez. Helburua da hego Txantreako eta Arrotxapeako fronteen arteko komunikazioa bermatzea ibilgailuendako eta oinezkoendako, ukitzen diren finken mugak erregularizatuta. Lotura hori oinezkoendako eta bizikletendako zaldain baten bidez egitea proposatu da. Era berean, zaldain berri hori egiteaz gain, beharrezkoa da Vergel kalea berrurbanizatu beharra dago, Txantrea, Arantzadi eta Arrotxapea eremuen arteko lotura hobetuta.

Beraz, kontratu honen xedea hainbat agiri idaztea da. Honako hauek, zehazki:

  • 1. Txantrea-Aranzadi lotzeko zaldainaren oinarrizko eta gauzapen proiektua idaztea, barnean harturik sartzeko eta irteerako espazioak, errotako ubidea abian jarrita, ibaian behera dagoen uhartearen tratamendua eta horrek dakartzan lanak (kontuan hartuko da inguruak ibaiaren uhaldien aurrean duen arazoa), eta Vergel kalearen oinarrizko eta gauzapen proiektua idaztea, zaldainaren bukaeratik Vergeleko zubiarekiko lotura arte.
  • Jarduketa hori egiteko, aurrez Vergel kalea berrurbanizatzeko azterlana egin eta oinarrizko proiektua idatziko da, Ponpeio biribilgunearen eta Plan Orokorrean Labriteko aldaparako aurreikusita dagoen biribilgunearen artean. Proiektua halako jarduketa-esparrua izanen da, esku-hartze osoari hiri-tratamendu homogeneoa emateko, trafikoa eta klima-aldaketa arintzeko neurriak barne harturik.
  • 2. Indarrean dagoen planeamendua aldatzea, zaldainaren, Vergel kalearen eta kale hori zaldainarekin lotzeko tartearen etorkizuneko diseinura egokitzeko.

Zerbitzu-kontratuaren barnean, kasuan kasuko obren zuzendaritza fakultatiboa ere dago sarturik. Faseka egiten ahalko da, eta hura gauzatzea Udalaren aurrekontu erabilgarriaren mendean egonen da.

2023an zehar, zerbitzu-kontratuaren lehiaketari dagokion dokumentazioa prestatu eta lan horiek lizitatu dira. Lanak 2024ko maiatzean esleitzea dago aurreikusia.

U.I.Vko ARS1en BARNEALDEKO PLAZEI DAGOZKIEN ATALAK IDAZTEA ETA, KASUA BADA, OBRA-ZUZENDARITZA

Obren idazketaren eta zuzendaritzaren lizitazio-aurrekontua: 80.000,00 € (BEZa kanpo).

Magdalenako (Hego Txantrea) ARS-1 banaketa-eremuaren urbanizazioa osatze aldera, urbanizazioaren hirugarren faseari dagozkion atalak idazteko beharra planteatzen da, eraikuntza-etxadien barnealdeak amaitzeko, bai eta aurreko faseekin lotzeko gelditzen diren lan txikiak ere. Halaber, hiru esparru libre publiko handi garatzeari emanen zaio jarraipena:

  • Plaza nagusi publiko bat, hegoaldera irekia, eta parke bat Torralba, Cascante eta Corella kaleen segidan, M-2 etxadiaren ondoan.
  • Toki-izaera handiagoko bi berdegune, biak ere egonguneak, M-3 eta M-4 etxadien ondoan.

2023an, hirugarren urbanizazio-faseko atalak idazteko zerbitzu-kontratuaren lizitaziorako deialdia onartu zen (jada deskribatua), bai eta obren zuzendaritza fakultatiboa ere. Hori guztia 2024an eta 2025ean zehar garatzea dago aurreikusia.

PLANEAMENDUA

EKIMEN PUBLIKOA

IRUÑEKO UDAL PLANAREN ETA DONAPEA PLAN PARTZIALAREN ALDAKETA EGITURATZAILEAREN IDAZKETA

2023an jarraipena eman zaio 2022an Iruñeko udal plana aldatzeko hasi zen prozesuari, behar diren hirigintza-zehaztapenak ezartze aldera, Iruñeko eta Galar Zendeako udal barrutien muga aldatuz txertatutako lurzoruan etxebizitzen antolamendua egiteko.

Era berean, Iruñeko Udal Planaren eta Donapea Plan Partzialaren aldaketa Egituratzailea idazteko kontratazio-espedienteari eman zaio segida, eta ALONSO HERNÁNDEZ & ASOCIADOS ARQUITECTURA, S.L.ri esleitzea ebatzi da. Kontratazioak, aipatutako plangintza-tresnak idazteaz gain, Ingurumen Azterketa Estrategikoa eta Herritarren Partaidetzarako Prozesua hartzen ditu barne, 7 fasetan gauzatzekoak.

2023an, behin kontratazioa ebatzita, 1. faseari ekin zaio, honako agiri hau idazteko prozesua abiarazita: informazioa, analisia eta diagnosia, eta aurrerapena antolamendu-alternatiba posibleekin. Era berean, herritarren partaidetzarako prozesua planifikatu eta idatzi da.

Z-1 UDAL PLANAREN ALDAKETA PUNTUALA. OSASUN-ESKOLA EZARTZEA (SAN JOSE ZENTRO ZAHARRA)

Udal Planaren Aldaketa aurkeztu da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak sustatua Etxabakoizko San Jose Zentro zaharraren etxadian, Iruñeko Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuaren XX. Unitate Integratuko Z-1 eremuari dagokiona. Aldaketaren helburua da eraikuntza-baldintza berriak ezartzea, bertan Osasun arloko Lanbide Heziketarako ikastetxe berri bat eraikitzeko. Iruñeko Udalaren 2023ko irailaren 7ko Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez (203. NAO, 2023ko irailaren 28koaa), Udal Planaren Aldaketa Xehatua hasiera batez onetsi eta jendaurrean jarri da.

XIII/Z-2 Hiri Jarduketarako Plan Berezia (espetxe zaharraren lurzatia)

Espedientea 2021ean hasi bazen ere, espetxe zaharraren lurzatia antolatzeko lanari eman zaio jarraipena, Justizia Jauregia berriz handitzeko eta udal dotazio bat ezartzeko asmoa zehazte aldera, hasiera batez onespena eman dakion.

Lehendik dagoen hiria berritzeko plangintza-lan gisa, 2023an, Hiri Jarduketarako Plan Bereziak (HJPB) prestatzeko lanek izan dute jarraipena, aukera egokia baitira hiriguneetan esku hartzeko legerian aurreikusita dauden tresna berriak txertatzeko.

  • Lehen zabalguneko HJPB plana Xedea da hiri-lurzoruan arautzea eraikinak birgaitzeko, zuzkitzeko eta urbanizazioa eraberritzeko edo berritzeko jarduketak, bai eta ondarea babesteko zehaztapenak ezartzea ere. 2022ko otsailaren 14an hasierako onespena eman ondoren, 2023an izapidetzen jarraitu da behin betiko onespena emate aldera, aurkeztutako alegazioak eta jasotako txosten sektorialak aztertuz eta baloratuz. Azkenean, Iruñeko Udalaren osoko bilkurak onetsi du 2023ko apirilaren 5ean (156. NAO, 2023ko uztailaren 28koa). Era berean, akatsak zuzendu eta behin betiko onespen erabakiari jarritako berraztertze-errekurtsoak ebatzi ziren (199. NAO, 2023ko irailaren 22koa).
    • Bigarren zabalguneko HJPB plana HJPBk bere gain hartu ditu I. eta II. Zabalguneko BBPB planaren helburu orokorrak, Europako lurralde-politiketan jasotako, 2019ko Espainiako Hiri Agendaren (2019AUE) helburu estrategikoetan jasotako eta Garapen Jasangarriko 2030 Agendaren helmugetan txertatutako helburuak osatuta eta haietara egokituta. 2022ko uztailaren 4an hasierako onespena emanik, 2023an jarraipena eman eta izapidetzen jarraitu da, behin betiko onespena emateko; izan ere, aurkeztutako alegazioak eta eskatutako txosten sektorialak baloratu dira.
    • Arrosadiko HJPB Xedea da hirigintza-antolamendu eta -araubide berri bat zehaztea Udal Planaren XIX. Unitate Integratuaren esparruan, Arrosadia auzoa berroneratzea ahalbidetzeko, haren hiri-ehuna berrituz eta kualifikatuz, eta gaur egun dituen hirigintza-ahuleziak eta -gabeziak ezabatzeko edo arintzeko aukera ematen duten ekintza eta tresna guztiak ezarriz. 2022ko uztailaren 4an hasiera batez onetsirik, 2023ko urtarrilaren 12anIruñeko Udalbatzak Arrosadiko Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren (HJPB) Testu Bategina behin betiko onesteko erabakia hartu zuen (36. NAO, 2023ko otsailaren 7koa).
    • Arrotxapeko Plan Partziala aldatzea, ZO-1 (San Pedro multzoa, 11 eta 12). Helburu du lehendik dauden eraikinak birgaitu eta handitzea ahalbidetzea, irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak hobetuz, apartamentu babestu gisa egokitzeko. Hasiera batez onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzordeak 2022ko urriaren 24an, eta jendaurreko epea iraganik, dokumentuari bide ematen eta izapidetzen jarraitu da.  Azkenean, Iruñeko Udaleko osoko bilkurak behin betiko onetsi zuen 2023ko martxoaren 2an (55. NAO, 2023ko martxoaren 17koa).
    • Udal Planeko Katalogoaren Aldaketa Arga ibaian diren 4 presen katalogazioa da, Santa Engraziako presa hautsi ondoren: Caparroso, Ciganda, Santa Engrazia eta Biurdanako presak, hain zuzen ere. Iruñeko Udalaren 2023ko urriaren 5eko Osoko Bilkurak onetsi zuen hasiera batez (217. NAO, 2023ko irailaren 28koa), eta hilabeterako jarri da jendaurrean.

EKIMEN PRIBATUA

2023an bururaino izapidetutako espedienteen zerrenda:

  • — Z.5 unitateko Hiri Jarduketako Plan Berezia eta U.I. – IX unitateko GZ-1 unitatearen zati bat. (Beloso).
  • Xehetasun Azterlanaren aldaketa, Iruñeko 7. poligonoaren 1.378 lurzatian (UI Xko Z-1ean - Landaben).

2023an izapidetze-fasean dauden espedienteen zerrenda:

  • — Sanduzelaiko UODko Plan Bereziko P-6.1., p6.2. eta p7 lurzatien xehetasun aztarlana.
  • Xehetasun-azterketa, Concepción Benítez zeharkaleko 15. zenbakian arkitektura-oztopoak kentzeko (igogailua).
  • Udal Planaren aldaketa egituratzailea Iruñeko A-1, A-2, A-4 eta ZNO-1 eremuetan. Amaya KH
  • Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Agur Maria zeharkaleko 2. eta 4. zenbakietan dauden eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko.
  • Alde Zaharreko katalogoa eta BBBPB planaren aldaketa puntuala Zapateria 35eko eraikinerako.

BESTE ESPEDIENTE BATZUK:

Lankidetza-hitzarmena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lurralde Kohesiorako Departamentuaren eta Barañaingo eta Iruñeko udalen artekoa, Barañain NA-30 errepidearekin Landabenen lotzeko errepide berria egiteko proiektuko obrak agauzatze aldera

126.180,86 €-ko zenbatekoa 2024ko ekitaldiaren kontura

Hitzarmenaren xedea da Lurralde Kohesioko Departamentuarekin eta Barañaingo Udalarekin lankidetzan aritzea, Barañain NA-30 errepidearekin Landabenen lotzeko errepide berri bat egiteko proiektuko obrak finantzatze aldera. Iruñeko Udalak hitzarmen hau sinatzeko interesa du. Izan ere, hitzarmenaren bidez, Barañain NA-30 errepidearekin Landabenen lotzeko errepide berria egiteko proiektua burutzeko obrak gauzatuko dira. Proiektu horretan aurreikusita daude PA-30 errepidearekin lotzeko biribilgune berriak izan beharko dituen baldintza tekniko eta neurri egokiak. Iruñeko Udal Planak Landabenen aurreikusten dituen bideekin lotzeko aukera emanen du biribilguneak.

2023ko martxoaren 21ean, Udalak hitzarmena onetsi zuen, eta Nafarroako Gobernuak, martxoaren 22ko 18/2023 Foru Aginduaren bidez, hitzarmenaren edukia onetsi zuen.

ARZ-6 BANAKETA-EREMUAREN BIRPARTZELAZIO PROIEKTUAREN BEHIN BETIKO LIKIDAZIO-KONTUA (ZN-10 U.I XIX/GZA-3, GZA-4 ETA GZA-5)

Eremu horretako urbanizazio-lanak amaitu ondoren, 2023ko martxoaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batez onetsi zuen Iruñeko Udal Planeko UI XIXko (Arrosadia) ARZ-6 ZN-10aren eta UI VII (Trinitarios) GZ-3 eta GZ-4ko kanp- lurzoruen Birpartzelazioaren Behin Betiko Likidazio Kontua. Horretarako, dokumentu bat idatzi zen Behin Betiko Likidazio Txostena eta Kontua biltzeko, eta interesdun guztiei jakinarazi zitzaien.

Erabaki hori 2023ko martxoaren 30eko 64. NAOn argitaratu zen. Ez zen alegaziorik aurkeztu erabakiaren aurka.
Aurreikuspenen arabera, 2024aren hasieran onetsiko da behin betiko.

Jarduketa Protokolo Orokorra, Iruñeko Udalak bi lurzatien jabetza lagatzeko Iruñerriko Mankomunitateari, eskualdeko hiri garraioko kotxetegiak izan daitezen

Iruñeko Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak sinatutako protokoloak ahalbideturik, gaur egun Ezkaban dauden kokalekutik Agustinosko industrialdean dagoen beste leku batera eramanen dira eskualdeko bidaiarien garraio publikoko ibilgailuetarako kotxetegiak. Horretarako, Iruñeko Udalak adierazi du Iruñerriko Mankomunitateari laga nahi diola bai dotazio-lurzatia, bai onda-lurzatia, hots, IPARRA ZN2/UI.I unitatearen eremuaren aprobetxamenduaren % 10 nahitaez lagaz lortutakoa: Iruñeko Udal Planaren barnekoa, antolamendu berriaren xede izanen dena.

2023ko maiatzaren 19an alkateak protokoloa onetsi zuen.

IRUÑEKO UDALAREN ETA IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEAREN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA, TXANTREAKO EKAITZ-URAK ATXIKITZEKO UR-BILTEGIA (DRAT) MANTENTZEKO BALDINTZAK FINKATZE ALDERA

2023ko urriaren 19ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat onetsi da Iruñerriko Mankomunitatearekin, Iruñeko Udalak Iruñerriko Mankomunitatearen ekaitz-uren ur-biltegia zaindu, mantendu eta garbitzeko baldintzak ezartzeko (Iruñeko Udalaren jabetzako lurretan dago), Txantreako SGA-2an dagoen Donejakue Bidea Parkearen erabilera eta helburuetara egokitze aldera.

IKERKETA ZIENTIFIKOETARAKO GOI KONTSEILUAREN (CSIC) ESTATUKO AGENTZIAREN ETA IRUÑEKO UDALAREN ARTEKO JARDUERA PROTOKOLO OROKORRA, LEZKAIRUKO LC2-4 LURZATIA LAGATZEKO ETA ARANTZADIKO SOTO ETXEAN JABETZAREN EMAKIDA EMATEKO BALDINTZAK EZARTZE ALDERA

2023ko azaroaren 30ean, Iruñeko Udalak eta Ikerketa Zientifikoetarako Goi Zentroak (aurrerantzean, CSIC) asmo-protokolo bat sinatu zuten, batetik, Iruñean eraikin bat eraikitzea sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean Agrobioteknologia Institutuaren egoitza berria izateko, eta, bestetik, Arantzadi Parkean biomedikuntzarekin, nekazaritzarekin, ekologiarekin eta ingurumenarekin lotutako ikerketa tekniko eta zientifikoko jarduera garatzeko zentro bat bultzatzeko, bertan garatzen diren beste jarduera batzuekin bat , espazio berriak sortzea ahalbidetze aldera, ingurunea biziberrituta.

IRUÑEKO UDALAREN JABETZAKO LURZATIAK (6 SORTA) ENKANTE PUBLIKO BIDEZ ETA PROZEDURA IREKIAN BESTERENTZEA

Espediente honen xedea Iruñeko etxebizitza-eskaerari erantzutea izan da, batez ere etxebizitza babestuari dagokiona, bai salerosketan, bai alokairuan, kalitate-parametroekin eta hiriko auzoetan banatuta.

Etxebizitza babestuaren sustapenak moteltze handia izan duenez (iaz, babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa aurreko urteko laurdenera murriztu zen), eta baliabide ekonomiko mugatuagoak dituzten familiei eta pertsonei zuzendutako etxebizitza mota horren premiazko eskariari erantzute aldera, udal ondasunak besterentzeko espediente bat diseinatu zen sorten bidez, etxebizitza babestura zein librera bideratutako lurzatiak barne. Baldintza bat jarri zen, hots, etxebizitza babestuak jartzea erabileran sorta bereko libreen aurretik.

Espedientea izapidetu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko maiatzaren 22an esleitu zituen sortak, eta salerosketako eskritura publikoak sinatzearen ondorioz, 30.705.310 euro eskuratu zituen.

LOKALA LAGATZEA, IRUÑEKO BUZTINTXURI-EUNTZETXIKI-SANTA ENGRAZIA SEKTOREKO PA POLIGONOKO U.I.II/S.O.-1eko 30.A.E. LURZATIAN DAGOEN EKIPAMENDU PUBLIKORAKO

Udal Plana al Buztintxuriko Plan Partzialaren eremuan, 30A-E lurzatian (2011/4/20ko NAO), aldatu ondoren, eraikin gehiago egiteko aukera eman zuena, Udalari 30A-E lurzatia lagatzeko beharra eragin zen, erabilera anitzeko eta kultur ekipamendu gisa. 342,92 m²-ko azalera du beheko solairuan eta 124,08 m²koa solairuartean. Haren ondorioz, Buztintxuriko birpartzelazioaren aldaketa etorri zen eta, orduan, beheko solairuko lokala Iruñeko Udalari doan lagatzeko aurreikuspena egin zen, ekipamendu publikorako.

Horrela, 2023ko maiatzaren 30ean, JOBek behe solairuan ekipamendu publikorako lokal horren lagapena onartu zuen, eta, horrenbestez, 2023ko ekainaren 6ko eskritura publiko bidez, eman egin zen.

IRUÑEKO XIX. U.I.ko ARS-4ko BANAKETA-EREMUKO S-2 SEKTOREKO M2-A2 ETA M3 LURZATIEN ENKANTEA

Espediente hori izapidetu ondoren, JOBek 2023ko abenduaren 18an M3 lurzatia esleitzea erabaki zuen ( % 72,60), eta M2-A2 partzela eman gabe gelditu zen.

Salerosketaren prezioa 1.038.750 eurokoa izan zen.

ARROSADIA- LEZKAIRU BIRPARTZELAZIOS L31-6 LURZATIAREN % 1,51 ZUZENEAN BESTERENTZEKO HITZARMENA

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko ekainaren 12ko Erabakiaren bidez, hitzarmen bat onetsi zen hasiera batez, L31-6 lurzatian udalak duen partaidetza (% 1,51) CONSTRUCCIONES ANDÍA, S.A. enpresari zuzenean besterentzeko. Organo berberak, hitzarmen hori onetsi zuen behin betiko 2023ko azaroaren 13an. Salerosketa-eskritura eta prezioaren kobrantza, 26.041,56 euro, 23/12/19an egin ziren.

Salerosketa-eragiketa horren bidez, 130/2023 lurzatia zatitugabe desegiteko prozedura amaitu zen; erosleak jarria, gertatze bidez objekturik ez izateagatik.

LEZKAIRUKO A1-2 ARS-3 LURSAILAREN % 45,03 KATASTROKO 5.POL 217. LURZATIAREKIN TRUKATZEA, ARROSADIA AUZOAN (ANTZINAKO GUELBENZU ZINETOKIA) DOTAZIO PUBLIKO BERRIA LORTZEKO

Udaleko osoko bilkurak Arrosadia auzoko Hiri Jarduketarako Plan Berezia onetsi zuen behin betiko 2023ko urtarrilaren 12an. Planaren lehentasunezko helburuetako bat da udal-dotazio publiko berri bat sortzea 5. katastro-poligonoko 217. lurzatian, Manuel de Falla eta Juan Mª Guelbenzu kaleen artean kokatua; zehazki, lehenago Guelbenzu zinetoki ezaguna egondako lokaletan eta haren ondoan dauden tamaina txikiagoko beste batzuetan.

Planeamendu onetsiak desjabetze-sistema aurreikusi du higiezin horiek lortzeko, baina bazter utzi gabe administrazioaren eta partikularren arteko trukea, lokal horiek errazago eskuratze aldera.

Jabearekin adostu ondoren, lokal horien eta Udalak Arrosadiko A1.2 lurzatian duen % 45,03ko partaidetzaren arteko truke-espedientea izapidetu zen, eta 43.831,64 €-ko konpentsazioa eman zitzaion Udalari, tasazio-balioaren aldeak zirela eta. Izapidetu ondoren, 2023ko uztailaren 21eko JOBek truke hori onartzeko erabakia hartu zuen.

Erabaki hori betetze aldera, 2023ko irailaren 27an trukerako eskritura publikoa eman zen.

HITZARMENA, IRUÑEKO UDAL PLANEKO HEGO TXANTREAKO U.I.Vren S1 SEKTOREKO 4. ETXADIKO 4B ETA 4C LURZATIETAN GARAJE-SABAIAREN GAINEKO URBANIZAZIOA EGITEKO

ISGA INMUEBLES SAUk, 4B eta 4C laurzatietako 79 etxebizitza, garaje eta trastelekuetarako eraikinaren sustatzaile gisa (azaleraren zati batean erabilera publikoa duena), Hirigintza gerentziarekiko hitzarmen bat onesteko eskatu zuen 2023ko azaroaren 14an. Hitzarmenaren bidez, 4B eta 4C lurzatietako garajearen estalkiaren gainean dagoen azaleraren erabilera publikoko eremuaren urbanizazioa esleitu zitzaion, esleipenaren izapidea arintzeko eta, horrela, garajearen sabaiko forjatuaren iragazgaiztea babesteko eta urbanizazio publikoari amaiera duina emateko. Hitzarmenarekin bat, Udalak urbanizazio-proiektuan aurreikusitako prezioetan ordainduko ditu obrak (birpartzelazioaren likidazio-kontuaren kargura), eta sustatzaile berberak eginen ditu.

Hitzarmenaren hasierako onarpena JOBek erabaki zuen, 2023ko azaroaren 27an (3/UV), eta behin betiko onarpena 2024rako gelditu da.

PROZEDURA JUDIZIALAK

2023an zehar, Hirigintza Gerentziak prozedura judizial batzuk izan ditu. Honako taula honetan daude zehaztuak:

Administrazioarekiko auziak:

Auzi Zk.

Organo judiziala

Gaia

Aurkaria

Zenbatekoa

316/2023

SALA C-AD TSJN

EPAI APELAZIOA BIRPARTZELAZIO EZETSIA ARS-4

HERMANOS OROZ

Zehaztugabea

PO 10/2023

JDO C-A Nº 1

Buztintxuri likidazioa

ADANIA Y OTROS

 

APELAC 252/2023

SALA TSJ NA

Apelazio-errekurtsoa vs Lezkairuko plaza nagusiko obra zuzendaritzagatik ordainsari handiagoak partzialki onartu dituen epaia

TYM ASOCIADOS TALLER DE ARQUITECTURA S.L.

 

PO 107/2022

JDO C-A Nº 2

TAN 709 ebazpena JOB 13/6/2022 erabakiaren gainean,   Salesianos p-4 lurzatia zuzenean besterentzearen kontra

NUNILA PROMOCIONES S.L.

440/2023

SALA C-AD TSJN

EPAI APELAZIOA

Arrotxapeko 4B eta 11C lurzatien eraikigarritasuna

GRUPO PALO ALTO EMPRESARIAL

Zehaztugabea

7719/2023

T.S. SALA 3

Kasazioa – Arrotxapeko P-11 finka desjabetzea Rochapea

GIL HERMANOS

 

216/2023

JDO C-A Nº 2

Berandutze interesak birpartzelazio kalte-ordaina ordainketa ARZ-6 Arrosadia

CONSTR. ANDÍA

 

179/2023

JDO C-A Nº 1

Lezkairu SLD saldoen itzulketa

GABRIELA PROPCO

26.748,94 €

7901/2023

T.S. SALA 3

Kasazio aldaketa Arrotxapeko A-6 xehetasun azterlana

PROMOCIONES OCEC S.A.

 

254/2023

JDO C-A Nº 1

Desjabetzea Txantrea parkea

ISABEL BUSTO CHUECA

Zibilak (desegite zatiezina):

Auzi Zk.

Organo judiziala

Gaia: Lurzatia

Udal Jabetz %

Aurkaria

PO 121/2023

JPI Nº 5

Buztintxuriko 15 AE lurzatia

42,3068 % ondarea

CONSTRUCCCIONES ANDÍA S.A

PO 130/2023

JPI Nº 6

Lezkairuko L31.6 lurzatia

1,51 % aprobetxamendu soberakina

CONSTRUCCCIONES ANDÍA S.A

PO 210/2023

JPI Nº 4

Lezkairuko L31.2 lurzatia

6,03 % (4,45 % soberakina eta % 1,58 ondarea)

CONSTRUCCCIONES ANDÍA S.A

PO 285/2023

JPI Nº 9

Buztintxuriko 15 BE lurzatia

53,06% (ondarea)

CONSTRUCCCIONES TELLECHEA

PO 974/2023

JPI Nº 6

Arrosadiako A.1.1 lurzatia

4,71 % (4,04 % soberakina eta % 0,67 ondarea)

VALENTÍN DOMEÑO S.L.