Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2022

SARRERA

Kiroleko Udal Unitateak honako langile hauek ditu bere kudeaketa-lan guztiak egiteko: gradudun bat Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan, kiroldegien zerbitzuburu bat, erdi-mailako teknikari tituludun bat, administrari laguntzaile bat eta udal-kiroldegiei atxikitako 25 funtzionamendu-laguntzaile.

Aurten, Unitatea hiru alorretan egon da sartua: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko alorrean (2023ko tokiko hauteskundeak egin arte), Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko alorrean (2023-2027 legealdiko lehen hilabeteetan), eta, azkenik, Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko alorrean (urte amaieran, udal gobernua zentsura-mozio batek aldatu izanaren ondorioz).

Arantzadiko kirolgunearen, Sanduzelaiko kirol-hiriaren (Aquavox) eta Mendillorriko trinketaren funtzionamendua bi zerbitzu-kontraturen bidez egiten da: Arantzadi eta Mendillorri enpresa berari esleitu zitzaizkion, eta Sanduzelai, beste bati. San Agustingo Aquavox, azkenik, Pamplona Centro Histórico S.A-Iruña Biziberritzen udal-enpresak kudeatzen du beste enpresa baten bidez.

Labrit pilotalekuaren funtzionamendua Nafarroako Euskal Pilota Federazioaren esku dago, zerbitzuak

emateko kontratu baten bidez. Bestalde,Caparrosoren Errota eraikina Club Piragüismo Pamplona klubak kudeatzen du piraguismo-zentro gisa eta taberna-jatetxe gisa.

Gimnastika aerobikoa modernoa (lehenago, mantentze-gimnastika eta Aerobika, 2011ko urrian abiarazia), Yoga 50 urtetik gorakoendako, areto-futboleko haurren liga eta kirol- eta gizarte-errezeta kirol arloko enpresa espezializatuen bidez kudeatzen dira, zerbitzu-kontratuen bitartez.

Aranzadi kirolguneko eta Sanduzelaiko kirol-hiriko (Aquavox) taberna-jatetxeak, berriz, zerbitzuak emateko bi kontraturen bidez kudeatzen dira.

2023ko aurrekontu luzatuaren arabera (Alkatetzaren 2022ko abenduaren 30eko ebazpen bidez onetsia), Kiroleko Udal Unitateak bi azpiprograma ditu eta, guztira, 5.424.281,69 euro dituzte: 1.483.650,69 euro programetarako, hitzarmenetarako eta kirol dirulaguntzetarako; eta 3.940.631,00 euro udalaren kirol instalazioetarako –bertan sartuak daude unitateko langileen gastu guztiak–.

UDAL-PROGRAMAK

Kirolaren sustapena eta biztanleria-sektore guztien jarduera fisikoa bultzatuko duten proiektuak abian jartzea dira Udalak kirolaren arloan darabiltzan bi jarduketa-ildoak.

GIMNASTIKA AEROBIKO MODERNOA

Programan eskola zuzenduak ematen dira, bai oinarri erritmikoko ariketa aerobikoak, bai indarra lantzeko ariketak gorputz-pisuaren bidez, bai GAP eta malgutasuna lantzekoak, besteak beste. Adin ertaineko biztanleendako da, eta eragin terapeutikoa indartzeko estrategiak erabiltzen dira. 2022an ezarririk, mantendu da gehieneko ratioaren murrizpen orokorra monitore bakoitzeko, irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera. 2021-2022 denboraldian, 816 emakumek eta 117 gizonek parte hartu zuten.

YOGA, 50 URTETIK GORAKOENDAKO

Programak Yoga eskolak barne hartzen ditu, batez ere Hatha-Yoga adarrekoak, eta eragin terapeutikoa indartzeko estrategia berariazkoak erabiltzen dira. Gimnastika-programan bezala, gehieneko ratioaren murrizketa orokorrak ere egiten dira monitore bakoitzeko, 2022tik aurrera. 2022-2023 denboraldian, 582 emakumek eta 83 gizonek parte hartu zuten.

ARETO-FUTBOLEKO HAURREN UDAL LIGA

Areto-futboleko txapelketa da, funtsean jostagarria, lehiakorra ez dena, joko-arauak egokituta, hiriko 7 urtetik 11ra bitarteko ikasleei zuzendua. 2022-2023 denboraldian, 897 mutikok eta 52 neskatok parte hartu zuten.

KIROL ETA GIZARTE ERREZETA

Programak ariketa fisikoa eta beste gizarte-jarduera batzuk agintzen ditu, hiriko osasun-etxeak pazienteak bideratzeko ardatz gisa hartuta. 45 urtetik gorakoendako da, baldin eta arazo hauetakoren bat badute: nahi ez den bakardadea, hauskortasun-sindromea, sedentarismoa eta jarduera fisikorik eza. Programa 2022an hasi zen egiten, modu pilotuan, Iturrama eta Txantrea auzoetan. 2023An, beste auzo bat sartu da: II. Zabalgunea, hain zuzen. 2023ko abuztuan, 74 errezeta agindu ziren emakumeendako eta, 27, gizonendako.

MINUTUAK ZURE KONTAGAILURAKO

Programa 2021eko ekainean hasi zen eta jarraibideak nahiz baliabide aukeratuak eskaintzen ditu, ariketa fisikoa nork bere kasa egin dezan, edonoiz eta edonon. Adin guztiendako da. Barne dauka bideo-joko aktiboen ranking bat, bai eta ariketa fisikoa egiteko aplikazio mugikorrak ere. Weba: http://minutosatucontador.pamplona.es/ Edukiak urtero eguneratzen dira.

SPORTKIDS

Sanferminen barruan, aisialdiko programazio berariazko bat egin zen 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat, Komunitate Garapeneko alorrak eta Kulturako alorrak batera bultzatuta eta Nafarroako kirol-federazioek lagunduta. Helburua zen kirol-jarduera sustatzea festa-giroan, diskriminaziorik gabe, eta parte-hartzaileek, jokoaren bidez, eskaintzen ziren kirol-modalitateekin kontaktua izatea. Jarduera Media Lunako lubanarroetan garatu zen, uztailaren 7tik 14ra, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Padel, eskubaloia, xakea, taekwondo, esgrima, gimnastika erritmikoa, arku-tiroa, kirol egokituak, errugbia, beisbola, atletismoa, hipika, saskibaloia, futbola, boleibola eta golfa programatu zen, eta, halaber, paseoak Arga ibaian Caparrosoren Errotako Piraguismo Zentrotik abiatuta.

Parte-hartzeari dagokionez, 30.000 parte-hartzaile inguru izan dira aurtengo edizioan; aurreko edizioan, berriz, 13.000.

 

LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK

2023An, 2022-2023 denboraldiko kirol-erakundeen gastuak estaltzeari dagokionez, kirolerako udal-dirulaguntzetarako bost deialdi kudeatu ziren, 1.200.00,00 euroko aurreikuspenarekin; azkenean, 1.196.864, 41 euro banatu ziren. Honatx deialdiak: eliteko lehiaketa ofizial nazionalak ez-profesionaletan; kirol-jarduera iraunkorrak (gehienbat, aisialdikoak), kirol-ekitaldiak, kirol afizionatua eta kirol-eskolak.

LAGUNTZAK ELITEKO LEHIAKETA OFIZIALA NAZIONALETAN PARTE HARTZEKO(2022-2023 DENBORALDIA)

Udalak 430.000,00 euro eman dizkie estatuko elite-lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartu duten 33 kirol-talderi (lehenengo hiru kategoria absolutuetan). Taldeak 21 erakunderen mende daude eta 176 kirol-modalitatetan ari dira.

JARDUERA IRAUNKORRAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK (2022-2023 DENBORALDIA)

Horrelako jarduerak garatzeko, 2022/2023 denboraldian 246.864,41 euro banatu dira (250.000,00 euroko kreditu erabilgarriaren gainean) hiriko 7 kirol-erakunderen artean, guztira 6 jarduera iraunkor garatzeko.

UNEAN UNEKO KIROL-EKITALDIAK (2022KO ABENDUTIK 2023KO AZARORA)

Kirol eta jarduera fisikoaren arloko hogeita zazpi erakundek jaso dute udal-laguntza, 2022ko abendutik 2023ko azarora 39 kirol-ekitaldi antolatzeko. Guztira, 160.000 euro aurreikusi eta banatu ziren. 

KIROL-ESKOLAK (2022-2023 DENBORALDIA)

Nafarroako Kirol Federazioek –edo, halakorik ezean, kirol-erakunde jakin batzuek– kirol-eskolak antolatzen dituzte 6 urtetik 14ra bitarteko (edo 15 urtera bitarteko) ikasleendako. Eskolek udal-dirulaguntza jasotzen dute, eta 2022-2023 denboraldian, 210.000,00 eurokoa izan zen, diru-kopuru bereko kreditu aurreikusiaren gainean. Deialdiaren bidez, hamabi kiroletan ari diren hamalau erakundek jaso zituzten laguntzak.

KIROL AFIZIONATUA (2022-2023 DENBORALDIA)

Kirol federatu afizionaturako laguntza-deialdiaren bidez, 150.000,00 euro banatu dira 2022-2023 denboraldian. 30 erakundek jaso dituzte laguntzak kirol-instalazioak erabiltzeko gastuetarako, Espainiako Txapelketa/Kopa ofizialetan parte hartzeko eta, oro har, kirol-talde federatuen kudeaketan ohikoa izaten den beste edozein gastutarako.

KIROL INSTALAZIOAK

UDAL KIROLDEGIAK

Udalak bederatzi udal-kiroldegi ditu, eta 2022-2023 denboraldian zehar % 73ko okupazioa izan dute, batez beste. Udal-kiroldegiek astean irekita ematen dituzten 761 orduetatik 670 erreserbatuta egoten dira klub, ikastetxe edo kirol-programentzat, erabil ditzaten. Honatx Udal-instalazioak: Arantzadiko kirol anitzeko pista estalia, Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, Jose Maria Iribarren, Arrotxapea, Mendillorri eta Sanduzelai.

Klub, ikastetxe edo kirol-programen erreserbei dagokienez, okupazio handiena duten kiroldegiak Ermitagañakoa (bere 88 orduen % 90 erreserbatuak), Azpilagañakoa (bere ordutegiaren % 89 erreserbatua) eta Mendillorrikoa (79 ordu ditu okupatuak, hau da, erabilgarri dituen 88 orduen % 90) dira, hain zuzen. Sanduzelaiko kiroldegian eskura dauden orduen % 80 daude okupatuak; Ezkabakoan, % 65; Arrotxapekoan, % 60; Arrosadikoan, % 80 eta José María Iribarrenen, % 60. Arantzadiko kiroldegi estaliko okupazioa ez da % 45era iristen; zehazki, % 41 da. Zortzi kiroldegiak astelehenetik ostiralera daude zabalik, 08:30etik 22:30era, eta larunbatetan, 08:30etik 21:30era. Hala ere, Arantzadiko kiroldegia da ordutegi desberdina duen pista bakarra, egokiagoa kirolguneko instalazioetarako. Astelehenetik larunbatera dago zabalik, 09:00etatik 21:00etara. Igandean Arrosadia, Ezkaba, Arrotxapea, Sanduzelai eta Mendillorri baino ez daude zabalik, 08:30etik 14:00etara.

Erreserben esleipendunak honako hauek dira: ikastetxeak, gorputz-hezkuntzako irakasgaiaren curriculuma garatzeko eta eskolaz kanpoko kirol-jarduerak egiteko; kirol-taldeak, beren entrenamendu eta partidu ofizialetarako; eta elkarteak, kirol-jarduerak egiteko. Normala denez, erabileraren ehuneko handiena duten kiroldegiek hartzen dituzte, goizez, ikastetxeetako gorputz-hezkuntzako eskolak.

Urteko bigarren seihilekoan, Mendillorriko Trinket Kiroldegia berritzeko lanak egin dira, nazioarteko txapelketak jokatze aldera, CSDk Next Generation jarduketen barnean xede horretarako emaniko dirulaguntzarekin bat. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, hainbat mekanismo ezarri dira hainbat geletako klimatizazioaren hobekuntza energetikorako, eta, era berean, sistemaren aireztatze-osagaiak eraginkortasunez hobetu dira. Aldi berean, ia instalazio osoan, led moldeko argiak paratu dira.

ARANTZADIKO ETA SANDUZELAIKO KIROLGUNEAK

Arantzadiko kirolguneak eta Sanduzelaiko kirol-hiriak 70.833 sarrera eman zituzten urte osoan, 2023an. Urteko abonamenduei dagokienez, herritarrek 1.155 eskuratu zituzten. Hamabi hilabeteetarako dira, udaldirako barne Bestalde, udako abonamenduek hiru hilabete inguruko iraupena dute eta 2.622 izan dira. Neguko abonamendu bat ere saldu zen; horien iraupena urtarrilaren 1etik ekainaren 15era eta irailaren 16tik abenduaren 31ra bitartekoa da. Azkenik, seihileko 1.142 abonamendu, hiruhileko 477 eta hileko 919 eta 10 erabilera-saioko 1.868 eman ziren.

Aranzadi

Sanduzelai

Sarrerak:

42.769

28.064

Abonamenduak:

Aranzadi

Sanduzelai

Urtekoak

530

625

Negukoak

1

0

Udakoak

1.754

868

180 egunekoak

476

666

90 egunekoak

175

302

30 egunekoak

438

481

10 txartel

1.012

856

LABRIT pilotalekua

2023an, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak udal-jabetzako Labrit pilotalekua kontratu baten bidez kudeatu eta ustiatu zuen; kontratu horren barnean ondasunak, makinak eta instalazioak garbitu, mantendu, kontserbatu eta zaintzeko lanak ere badaude jasota. Kontratuak 181.354,80 euroko kostua izan zuen.

Eskuzko eta erremintako modalitateak sustatzeko kirol-eskolak, pilota-selekzioen entrenamenduak eta afizionatuen lehiaketa ofizialak programatu zituen federazioak. Nafarroako, Espainiako eta Herriarteko Txapelketako finalak ere jokatu ziren bertan, bai eta pilota profesionaleko jaialdiak ere. Noiz edo noiz, jarduera sozial edo kulturalak ospatzeko ere erabili zen pilotalekua.

Urteko bigarren seihilekoan, pilotalekua berritzeko lanak egin dira, nazioarteko txapelketak jokatze aldera, CSDk Next Generation jarduketen barnean xede horretarako emaniko dirulaguntzarekin bat. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, prentsa-aretoa berritu eta instalazioa digitalizatu zen bideo-markagailu bat jarriz; halaber, soinua indartu eta datu-sarea handitzeaz landara, lanak ere hasi ziren bai bulegoetako klimatizazioaren hobekuntza energetikorako, bai aireztatze naturaleko sistema bat paratzeko. Lanak 2024an bukatuko dira.

beste gune batzuk

CAPARROSOREN ERROTA. Club Piragüismo Pamplona-k Caparrosoren Errota izeneko udal-lokala kudeatu eta ustiatu zuen piraguismorako gune eta jatetxe-taberna gisa. Udalak 63.373,75 euro ordaintzen ditu zerbitzu horrengatik, eta askotariko jarduerak egiten dira, hala aisialdikoak nola entrenamendukoak eta kirol-errendimendukoak. 60-70 lagunek erabiltzen dute eskuarki pilotalekua, eta 4.044k, berriz, jardueraren edo alokairuen bidez erabili dute.

BELAR ARTIFIZIALEKO UDAL FUTBOL-ZELAIAK. Halaber, Sanduzelai, Lezkairu eta Arrotxapea auzoetako belar sintetikoko futbol-zelaiak ere kudeatu ziren. Oinarri-kiroleko futbol-taldeen entrenamenduak eta partidak egiteko erabili ziren batez ere; ordutegi hauetan okupatu ziren: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:30era bitartean; larunbatetan, 09:30etik 14:30era eta 14:00etatik 21:30era bitartean, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:00etara. Denboraldi honetan, 150 taldek eta 2.500 jokalari inguru erabiltzen ari dira aldizka hiru futbol-zelaiak, astelehenetik ostiralera (partidak eta lehiaketak kontuan hartu gabe).

SOFTBOL-ZELAIA. Sarrera libreko kirol-lekua da aisia-erabilerarako, softbolean aritzeko; ez, ordea, lehiarako. Arrotxapea auzoan dago, Artika eta Ximenez de Rada kaleen artean. Argiak ditu eta 5.000 m2 inguruko joko-zelaia. Hiru erakundek izan dute joko-zelaia erabiltzeko erreserba beren jarduerak garatzeko.

UDALAREN PUBLIZITATE- BABESLETZA DUTEN KIROL- EKITALDIAK

Unean uneko kirol-ekitaldi hauek jaso dute publizitate-babesletza, Iruñeko Udalaren logoaren/irudiaren publizitatea egiteko eta, oro har, hiriko kultura-, arte- eta turismo-baliabideak indartzeko.

PUBLIZITATE-BABESLETZARAKO KONTRATUAK KIROL-EKITALDIETAN 2023

(Zenbakietan BEZa dago sarturik)

Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte Txapelketa

7.260,00 €

San Fermin Erremonte Profesionaleko II. Txapelketa

2.000,00 €

“ADOS PILOTA” Binakako Pilota Txapelketako finalerdia

2.420,00 €

Club Atlético Osasuna (*)

100.000,00 €

Emakumezkoen futboleko II. Sentimendu Kopa

4.840,00 €

Espainiako Judo Txapelketa, eskolakoa, beteranoak, kata eta Gala RFEJDA

20.000,00 €

Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren 15. Etaparen irteera (Iruña-Lekunberri)

40.000,00 €

Munduko FIM X-Trial Txapelketa

18.150,00 €

La Media San Fermín

40.000,00 €

Zubiri-Iruña 2023

4.840,00 €

San Fermin emakumezkoen eskupilotako txapelketa. Emakume Master Cup zirkuitua

4.840,00 €

GR Iberdrola Taldeen Oinarri Txapelketa Nazionala

13.000,00 €

Navarra Indoor Athletics

25.000,00 €

(*): 2022ko uztailaren 1etik aurrera, publizitate-babesletzarako kontratu bat sinatu zen Club Atlético Osasunarekin, hiriaren irudia sustatzeko eta, horrekin batera, kirol-jarduera eta haren balioak gure hiriko herritar guztien gainean sustatzeko. Kontratuak 300.000,00 euroko balioa du (BEZa barne) 2022/2023, 2023/2024 eta 2024/2025 kirol-denboraldietarako.

IGERILEKU PRIBATUETAKO ABONAMENDUEN ZOZKETA

Iruñeko Udalak udako abonamenduak zozketatuko ditu urtero Txantrea KKEko, Oberena Elkarteko, Arrotxapea KKEko, Amaya Kirol Hiriko eta SDC Echavacoiz-ko igerilekuak erabiltzeko. Guztira, 753 abonamendu banatu dira: 480 abonamendu urtean (otsailaren 1etik abenduaren 31ra) eta udako 273 abonamendu (ekainaren 15etik irailaren 15era) izena ematen duten pertsonen artean. Zehazki, urteko 175 eta udako 75 abonamendu zozkatuko dira Oberena elkartearentzat; urteko 75 eta udako 100, Txantrea KKErentzat; urteko 125 eta udako 68, Arrotxapea KKErentzat; urteko 75 eta udako 30, Amaya Kirol Hiriarentzat, eta urteko 30, SDC Echavacoiz elkartearentzat. Instalazio bakoitzerako ezarritako abonamenduen % 10 erreserbatuta egonen dira % 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat. Eskabidea igerileku baterako bakarrik aurkezten ahalko da.