
2023an, Hiri Kontserbazioko zerbitzuek 5.400 abisuri baino gehiagori eta 423 eskabideri eman zieten arreta. Horrek esan nahi du harrera-, ikuskapen-, jarraipen- eta erantzun-lanak egin direla, eta, egokitzat jotzen den kasuetan, jarduketak egin behar direla edo zerbitzuaren programazioan sartu behar direla.
Gainera, Herritarren Segurtasuneko alorrak baimendutako 200etik gora jarduera eta ekitaldi kudeatu eta gainbegiratu ziren eremu publikoan, hirian.
— Urtea hasteko, ikusten da guztiz normaldu dela herritarren jarduera, eguneroko bide-garbiketak urteberria ospatzeko jai-inguruneetan bildutako hondakin kopuruari erreparatuz agerikoa den bezala.
— Hostoa biltzeko 2022ko kanpainak urtarrilaren erdialdera arte iraun du eta aurten bereziki luzea izan da (ia ohikoa dena baino hilabete gehiago); dena den, esan daiteke 2023ko kanpaina ez dela urriaren erdialdera arte hasi eta oso era geldoan. Azaro bukaeran eta abendu hasieran, euriak eta hotzak eraginda hostoa azkarrago erori da eta, ondorioz, hostoa biltzeko erritmoa handitu da.
— Ontziak eta plastikoa biltzeko paperontzi horiei dagokienez, aurten Iturrama auzoan paratu dira eta, ondoren, Mendebaldean.
— Alde Zaharrean pintaketa bertikalak ezabatzeko kanpaina egin da Descalzos kaletik Sarasate pasealekura bitarteko karriketan, gatazka eta istilu txikiren bat tartean. Ondotik, Nabarreria Burguko kaleak garbitu ziren, sanferminen aurretik.
— Iaz bezala, sanferminetan errespetu handia erakutsi diete herritarrek garbiketa-zerbitzuko langileei. Entzierroaren ibilbidea garbitzeko polizia-hesiek lan hori erraztu zuten; horren ondorioz, zerbitzu batzuk Gazteluko plazara bideratu ziren eta, horri esker, 8:00etarako, plaza ia garbia zegoen (salbu uztailaren 9an, igandean, jendetza handiaren eraginez, lana ezin izan baitziren 9:30era arte bukatu). Kalean aurreko urtean baino plastikozko edalontzi gutxiago ikusi bada ere, garagardo-botila gutxiago izan dira eremu publikoan botata. Ostalaritza-establezimendu eta janari-denda batzuen gutxieneko laguntzaren hutsunea sumatu da eremu publikoaren eguneroko garbiketan, hondakinak kalean utzi baitituzte eta terrazak garbitu gabe. Badirudi handitu dela jende kopurua edozein lekutan pixa egiten. Aurten, uztailaren 15eko garbiketa hobetu da, lantaldeen kopurua mantendu baita eta koordinazioa hobea izan baita agertokiak eta behin-behineko komunak muntatzen eta desmuntatzen dituzten enpresekin.
— Aurten, garbiketa zerbitzuak lehen aldiz Foruen plazako hondakin bilketa egin du bere osoan festetan, bai eta Ziudadela barneko piroteknia hondarren garbiketa ere.
— Urtean zehar ikusi da askoz ere poltsa gehiago utzi direla edukiontzi-gune askotan eta, gainera, tamaina handiko hondakinak eta, zenbaitetan, baita obra-hondarrak ere. Gure iritziz, edukiontzia irekitzeko sistemaren nolabaiteko deserotasunarekin batera, hori zor zaio ostalaritza-establezimendu eta terraza gehiago izateari, eta edukiontzi berrien edukiera txikiagoari; bai eta praxis txar horren inpunitateari ere. Hainbat aldiz aipatu da arazo hori Iruñerriko Mankomunitatearekin, egoerari konponbidea emateko (oraindik ez da lortu).
— 2023an, guztira, 129 bidaia egin dira material trinkotua Gongorako zabortegira eramateko, eta hartan, 1.202,54 TN isuri dira.
— Azaroaren 1etik aurrera, garbiketa mekanikoaren bidez hasi zen unean uneko laguntza ematen Berdeguneen zerbitzuaren mendeko pasealeku batzuetan. Iturriak mantendu eta garbitzeko lanak, bestalde, Berdeguneen Zerbitzuak hartu ditu bere gain.
— 010 zenbakiaren abisuen eta eskabideen kudeaketa.
Horrez gain, jaso diren abisuen eta eskabideen kudeaketa.
Aurten, Udalari ez dagozkion zangak egiteko edo zoladurak kentzeko 300 lizentzia ere kudeatu dira. Lizentzia horiek presakoak, laburtuak edo normalak izan daitezke, edo zoladurak aldatzekoak, bai ibiak egiteko lizentzia berriengatik, bai justifikatutako beste arrazoi batzuengatik. Kudeaketa horren barnean dago ez soilik lizentzia dokumentu bidez ematea, baizik eta, era berean, jarduteko lekua egiaztatu behar izatea, leku bakoitzaren berezko baldintzak ezarri ahal izateko. Ondoren, hirugarrenek egindako jardunaren jarraipena egiten da, eta lanak behar bezala amaitu direla egiaztatzeaz gain, behin berme-aldia igarota, lanak behar bezala funtzionatzen duela ere egiaztatzen da.
Era berean, hainbat txosten egin dira udal departamentuetarako, eta txosten horien xede izan daitezkeen espazioak edo dokumentuak aldez aurretik gainbegiratu behar dira. Honatx txostenak:
Proiektuarekin bat, Arantzadiko parkeko bide-argi-gune guztietan jarri da argiteria adimentsua, behin parkea berrurbanizatzeko obrak amaitutakoan. Proiektua independentea da eta, horrekin bat, egungo instalazioan LED teknologia paratu eta moldatu diren bide berrietan argi-gune gehiago ezarri dira.
Argiteria publikoa telekudeatzeko sistema bi norabideko instalazioa da, puntuz puntukoa, banda estuko PLC teknologiaren bidez.
Argi-gune bakoitzari bere argia jartzen zaio, eta bi norabideko komunikazio-nodo bat dauka, bai eta radar motako detektagailu bat ere, gaueko orduetan instalazioa erregulatzen dela bermatzeko.
Guztira, 121 argi-gunetan jardun da.
Berezko argiztapena jarri zaie Sanferminetako entzierroen historian hildako pertsonen oroimenezko 6 galtzada-harriri. Horrekin batera, obra zibila egin, 4 euskarri paratu eta 10 proiektagailu erosi dira zezen-plazako kailejoirako.
Proiekturako aukeratutako proiektagailuak PUK QUBO Mini HP 8 W 4. 3000 ºK beltza markakoak izan dira.
Honatx jarduketa lekuak:
Argiteria publikoa mantentzeko kontratura bideratutako partida ekonomikoen baitan, hona hemen jarduketa nabarmenenak:
Argiztapen-instalazioa, zaldaineko arrapalen eta eskaileren eraikuntza-ezaugarrietara egokitua. Honatx osagaiak: 190 m-ko LED zerrenda, CCTX 24V kontrolarekin, potentzia 11W/m 1475 lum/m; IP67 estankoa, 3000 ºK koloreko tenperatura, 5 metrotik behin ebaki zigilatuekin; elikadura: 38 drivers Fullwat 100 W IP67 24V.
Instalazioa 190 m-tan egin da. Aluminiozko errei-profila ECO XM 7S-2D, errei zabalera 7 mm, 2 m-ko moduluak eta difusorea, zaldainaren egiturari finkatuak eta 2 m2 -ko polikarbonato babesgarria puntu kritikoetan.
Zaldainetik Hemigway pasealekurako sarbidean, Bacolsa zutabe zilindriko bat jarri da, 8 m-koa, 127 mm-ko diametroa eta 3 mm-ko esp. Eta 2 proiektagailu: Iguzzini MaxiWoddy 52 W 8400 lm LED 3000 ºK.
Iruñeko Udalak Hemingway pasealekuko argiteria publikoaren instalazioa berritu du LED teknologiaren bidez. Horrela, 2018ko amaieran zezen-plazaren hegoaldean eta ekialdean jartzen hasitako teknologia horretako argien instalazioa osatu da.
Jarduketak jarraipena eman dio Iruñeko argiteria publikoan LED teknologia pixkanaka ezartzeko asmoari, ahalik eta eraginkortasun energetiko handiena lortzeko helburuarekin, ona baita energia gutxiago kontsumitzeko eta ona ere argi- eta ingurumen-kutsadura murrizteko.
Proiektuak 34 argi-gunetan jardun du:
Jarduketa egin arte zeuden argiak: Ros marka, Munich oktogonal modeloa, goi-presioko sodio lurrunezkoa, 150 W-eko potentzia.
Instalatutako LED argi berriak: ATP marka, SIGLO XLAC LED55 S2 2 MOTA modeloa, 65 W-eko potentzia eta 2200º K koloreko tenperatura, Driver Tridonic LCO 90/200-1050ez hornitua, ready2mains programatzailerako aukera duena (gehienez 90W). Horri esker, badago argi-maila erregulatzeko aukera aginte-zentrotik elikadura-zirkuituen buruan, argi-maila tokiaren erabilerara egokituta, betiere indarrean dagoen araudia modurik merkeenean beteta
Argiak argiztapen-maila murrizteko kurbarekin programatzen dira, oinezkoen joan-etorri txikieneko orduetan. Murrizketa % 30ekoa da 00:00etatik 05:00etara bitarteko ordutegian; gaueko gainerako ordutegian, potentziaren % 100en funtzionatuko du.
Lekuaren ezaugarriak direla eta, 2200 ºK-ko kolore-tenperatura aukeratu da, ugalketa kromatikoaren indize handia ematen duelako eta argi-kutsadura txikia eragiten duelako.
Berrikuntza hiria klima-aldaketaren aurka egiten ari den jardueren barnean dago sartua. Etekin ekonomikoaz eta Pasealekuko argiztapena eta segurtasuna hobetzeaz gain, berrikuntza-lanari esker 6 Tm CO2 gutxiago isuriko dira urtean.
Datuak:
— Urteko energia-aurrezpena: 14.000 kWh
— Urteko energia-aurrezpena: 2.800 €
— CO2 isuriak murriztea: 6 Tm CO2 urtean
Arriurdiñeta plazako berdegunea zeharkatzen duen bidea argiztatu da, ez baitzuen argirik, eta argi gabeziak zituzten plazako hainbat eremutako argiztapena sendotu da.
Bidenabar, gainerako VSAP argiak kendu eta haien ordez LED teknologiako argiak jarri dira.
Proiektuaren barnean, honako eremu hauek bereizi dira: plaza, haur parkea, pergola, berdeguneko bidea eta etxebizitzen arkupeen ondoko eremua. Honatx lanak: obra zibila, hartuneak jartzea, euskarriak eta argiak paratzea, eta plaza elikatzen duen CM N043 aginte-zentroa berritzea.
Maiteminduen parkearen erdialdearen argiztapena sendotu da, LED teknologiako 5 argi-gune berri paratu baitira, bostak ere beste udal instalazio batetik berreskuratuak.
Obra zibilia ere egin da, hots, kanalizazioak, zimenduak eta kutxatilak, eta instalazio elektrikoa.
250 W-eko 31 VSAP 31 argien ordez LED teknologiakoak jarri dira, Salvi markako Clap S 3000 ºK modelokoak, 52, 55 eta 60 w-ekoak, eta Tridonic markako driver programagarria, gaintentsio iragankor independenteetatik babesteko instalazioarekin.
Bidenabar, hartuneak saneatu eta fusible-kutxak ordeztu dira.
4 VSAP proiektagailuen ordez LED teknologiakoak jarri dira, Iguzzini MaxiWoddy 52 W 8400 lm 3000 ºK markakoak.
Biurdanako kirol- eta aisia-pistetako argiak berritzeko obren barnean, honako lanak egin dira:
Jarduketa horren bidez, aisia- eta kirol-jarduerak garatzeko argi-maila egokiak emateaz gain, energia-kontsumoa % 70 murriztea lortu da eta, gainera, lagungarria izan da ingurumen-kutsadura murrizteko.
Eguzki-argiztapena Ipar Etxabakoizko Zakurrendako Eremuan
4 eguzki-argi-gune jarri dira eguzki-irradiazio ona duen eta kanalizazioak egitea zaila den leku batean, laurak ere berreskuratuak.
Jarduketaren barnean, obra zibilarekin batera, berreskuratutako materiala eta bateria berriak jarri dira.
VSAP argien ordez LED teknologiakoak jarri dira Gipuzkoako etorbidean, Discosa biribilgunetik 3 Reyes hotelera bitarteko zatian
Guztira 250 W-eko 22 VSAP argi-gune kendu eta haien ordez LED teknologiakoak jarri dira, 115 W-ekoak eta Salvi Clap markakoak.
VSAP argien ordez LED teknologiakoak jarri dira Media Luna kalean, Nafarroa Behereko etorbidetik Monjardín lizeora bitarteko zatian
250 W-eko 21 VSAP argi kendu eta haien ordez LED teknologiakoak jarri dira, Salvi Clap markakoak, 85 W-ekoak, 3000 ºK. Horrela, CM N118 aginte-zentroak LED teknologiako argiak elikatzen ditu bere osoan.
Argi-gunea NA-700 Lizarrako errepideko bus geralekuan paratzea, hiltegi zaharraren parean
Argi-gune bat jarri da argirik gabeko gunean, TUC geralekua dagoen tokian, NA-700 Lizarrako errepidean, hiltegia zegoen aldean.
Barne daude obra zibila, euskarria eta LED teknologiako argiak, Schréder markakoa, Teceo modelokoa.
Gipuzkoako etorbidea (Santa Engracia-F.J Sáenz de Oiza). Argiak eta euskarriak ordeztea
Euskarri eta argi deskatalogatuak zituzten DAE TRONIC markako 7 argi-gune ordeztu dira ordezkoak lortzeko. Haien ordez, Bacolsa markako euskarriak eta ATP markako argiak jarri dira, Cónica TLAC LED75 74 W 2200º K modelokoak, driver Tridonic programagarriz hornituak.
Txantreako plaza. Argiztapena sendotzea
Plazako argiztapena hobetze aldera, bi zutabe klasiko ordeztu eta bi deribazio eta bi zimendatze berri egin dira, hiruna proiektagailuko bi zutabe jarrita.
LED teknologiako proiektagailuak Ledvance markakoak dira, Flood Light 50 W 3000ºK modelokoak (3 ale) eta 30 w-ekoak (3 ale).
Obra zibilarekin batera, materialak kendu, instalazio elektrikoa egin eta euskarriak naiz proiektailuak jarri dira.
- — Jarduketak eragindako zenbatekoa: 4.200 €
Lanparak aldatzea
Luminarietako lanparak aldatzeko urteko programazioaren barnean, hainbat potentziatako VASAP Philips SON-T PIA Plus lanparak aldatu dira, eta, bide batez, argiak ere garbitu dira 4.940 argi-gunetan.
- — Jarduketak eragindako zenbatekoa: 302.000 €
Sanferminak. Lan bereziak
Argiteria publikoko udal zerbitzuak euskarria ematen die eremu publikoan egin eta energia elektrikoa behar duten behar guztiei, Udaleko alorrek eskatzen dutenarekin bat. Euskarria, zehazki, argiteria publikoaren aginte-zentroen azpiegituraren bidez eta kontratatutako behin-behineko horniduren bidez ematen da. Honatx alor eskatzaileak: Kultura, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Berdintasuna, Turismoa eta Gazteria.
Iruñeko Caritasek eskaturik, tonbola muntatzeko lanak ere egiten dira, eta halaber,entzierroaren ibilbideko eta zezen-plazara sartzeko galerietan, RTVEren azpiegitura muntatze aldera.
- — Atal honetan egindako lanak 32.000 €-koak izan dira
BESTE KONTSERBAZIO-LAN BATZUK
Matxura handiak konpontzen dira (kutxatila hondatuak konpondu eta berregitea, lurpeko instalazioetako matxurak, borne erreak, kanalizazio itoak, aginte-zentroetako elementuak aldatzea, istripuz botatako argi-puntuak, etab.).
- — Kontserbazio-lan hauetara 300.000 euro bideratu ohi dira urtean.
Atal honen barnean, eremu publikoan gertatutako istripuek instalazioetan eragindako kalteak ere konpontzen dira eta, horretarako, 84.000 € bideratu dira.
OINARRIZKO MANTENTZE-LANAK
Barne hartzen dute instalazioen eragintza-kontrola (piztu eta itzaltzea), eguneko eta gaueko ikuskaritza-zerbitzuak, guardiako zerbitzua, aginte-zentroen telekudeaketa, matxura arinak konpontzea, ustekabean erretako lanparak berritzea, fluxua murrizteko ekipoen funtzionamendua aldizka kontrolatzea, baliabide materialak eta pertsonalak eskura izatea, hiri-argiteriaren inbentarioa eguneratzea.
- — Atal honetara, urtean 883.499,88 € bideratu ziren.
TXOSTENAK
Argiteria Publikoko Zerbitzuak udal alorrei ematen die laguntza teknikoa, bere eskumeneko arloan. Hona hemen esku-hartzerik nabarmenenak:
Proiektuak: Hiri argiteriari dagokion zatian, 14 urbanizazio-proiektu berriri edo hainbat aldaketari buruzko txostena egin da.
Instalazioen harrera: Argiteria publikoko 18 instalazio berriri buruzko txostena egin, edo berrikusi eta jaso dira
Abalak itzultzea: 8 obrari dagozkion abalak itzultzeari buruzko txostena egin da.
Ekitaldiak eremu publikoan: Argiteria-azpiegituraren bidez hornidura elektrikoa eskuratzeko 120 eskaerari buruzko txostena egin da eta laguntza teknikoa eman zaie, eremu publikoan ekitaldiak egiteko.
A kalteak: Hirugarrenek hiri argiteriako instalazioetan eragindako 38 istripu konpondu dira, horiei dagozkien kalteak 84.400€-an balioetsita.
Herritarren erreklamazioei dagozkien eskabideak. Herritarrek eskabideen bitartez egindako 15 erreklamaziori buruzko txostena egin da.
Urtean zehar, honako esku-hartze hauek egin dira, gutxi gorabehera: