Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

ZIRKULAZIOA ETA MUGIKORTASUNA

SEMAFORO-INSTALAZIOAK ETA CCTV KAMERAK

2020an, 500 semaforotik gora konpondu dira istripuen eta instalazioetako matxuren ondorioz (semaforoak, CCTV kamerak, zutoin pneumatikoak, zinemometroak eta neurgailuak).

Jarduketa nagusiak:

  • Era guztietako 700 led-ak aldatzea.
  • 17 ohargailu akustiko aldatzea eta itsuendako 17 kontrolagailu banatzea.
  • 44 espira-detektagailu aldatzea.
  • Semaforoak instalatzea Aita Moret kalearen eta Parlamentuaren arteko oinezkoen pasabidean.
  • Semaforoak instalatzea Arcadio María Larraona kalearen eta Navarro Villoslada institutuaren arteko oinezkoen pasabidean.
  • Oinezkoen pasabide berri osoa Nafarroa etorbidearen eta Félix Huarte plazaren artean.
  • Oinezkoen pasabide berri osoa Sarrigurengo etorbidearen eta Arnalt Larrasoañakoaren kalearen artean.
  • 1.000 metro elikatze-kable baino gehiago berritu dira.
  • 181 bidegurutzetatik 41 Hemes sistemak kontrolatzetik Óptimus sistemara igaro dira.

 

 

SEINALE HORIZONTAL ETA BERTIKALAK GALTZADAN.

Seinaleztapenean egindako lan nagusiak honako hauek dira: hiriko bide nagusiak birmargotzea zein autobus-erreiak egitea, hiri-ingurune guztian 230 oinezkoen pasabideen eta gelditze-lerroen saneamendua egiteaz gain.

Halaber, duela 10 urte baino gehiago paratutako 600 seinale berritu eta 939 garbitu dira; seinaleztapen berria (610) instalatu da eskasa zen edo halakorik ez zegoen puntuetan, eta 207 seinaleztapen-zutoinen bertikaltasuna berrezarri da. Bidenabar, seinaleztapenaren egoera ikuskatu eta INCA aplikazioaren inbentarioa eguneratu da.

2020an, 250 oinezkoen pasabide egokitu dira Udal Ordenantza berrira. Gainera, 9 kuxin berlindar eta abiadura moteltzeko zerrenda paratu dira puntu zehatzetan, eta mutiloiak desmuntatu eta berriz muntatu dira, bidegorrien 632 mugarri paratuta.

APARKATZE ARAUTUKO TXARTELAK ETA TAO TOKIAK

TAOk araututako aparkatze-tokien kopurua: 24.412 leku. Horietatik, 9.757 urdinak dira; 270, gorriak; 931, berdeak; eta 13.454, laranjak.

2020an, 28.475 bizilagun-txartel eta 721 jarduera-txartel egin ziren.

SEKTOREA

Bizilagun-txartelak

Jarduera-txartelak

Alde Zaharra

2.618

7

Zabalgunea

5.154 54

Milagrosa-Azpilagaña

4.036

41

Iturrama

6.666

266

Mendebaldea

Erripagaña

Ipar

Etxabakoitz

5.219

176

Donibane

4.842

179

Arrotxapea

4.046

131

GUZTIRA

 

32.581

 

854