
JARDUERAK
|
Baimendutako jarduerak |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Kirol-jarduerak |
68 |
68 |
66 |
71 |
25 |
|
Eskeko mahaiak eta mahai informatiboak |
59 |
68 |
81 |
91 |
24 |
|
Kultura-jarduerak |
12 |
27 |
17 |
27 |
13 |
|
Erakusketak eta publizitate-kanpainak |
39 |
47 |
51 |
8 |
0 |
|
Informazio- eta publizitate-autobusak |
17 |
11 |
7 |
11 |
2 |
|
Merkataritza-jarduerak |
31 |
25 |
17 |
69 |
42 |
|
Festa-ekitaldiak |
271 |
201 |
186 |
179 |
36 |
|
Desfileak |
68 |
83 |
88 |
112 |
32 |
|
Filmaketak |
24 |
24 |
19 |
32 |
17 |
|
Auzoetako festak |
11 |
12 |
12 |
27 |
0 |
|
Askotariko baimenak |
28 |
53 |
86 |
152 |
122 |
|
Terrazak |
168 |
110 |
104 |
139 |
818 |
|
Guztira |
840 |
818 |
817 |
1.028 |
1.131 |
TERRAZAK ETA ELEMENTUAK BIDE PUBLIKOAN
2020ko amaieran, 746 lizentzia emanda zeuden bide publikoan terrazak jartzeko, eta 80 lizentzia beste era batzuetako okupazioetarako (loreontzi-euskarriak, erakustokiak, etab.).
MANIFESTAZIOAK ETA ELKARRETARATZEAK
Bilera Eskubidea arautzen duen eta apirilaren 21eko 9/1999 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa betez, txostena eman da Gobernu Ordezkaritzak Iruñean baimendutako elkarretaratze eta manifestazio guztiei buruz, eta, gero, zirkulazioa kontrolatu du haietan, normaltasunez egin ahal izateko. Guztira, 693 ekitaldi egin ziren; 548 elkarretaratze eta 145 manifestazio.
OBJEKTU GALDUAK
Herritarrek entregatzen dituzten objektu guztiak erregistratu egiten dira datu-base bakar batean. Gehienak, polizia-zerbitzuek, posta-bulegoek, eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak eta merkataritzako beste entitate batzuek –hipermerkatuek, kasu– entregatzen dituzte. Objektuak udal-egoitzetan gelditzen dira gordailuan, eta bertako langileak jabeak aurkitzen saiatzen dira. 2020an, guztira, 5.364 objektu erregistratu ziren; 2019an, berriz, 9.865. Titularrei 2.956 itzuli zitzaizkien (5.301, 2019an).
BESTE ZENBAIT JARDUKETA
LANDABENGO AZOKA
Guztira 133 salmenta-postu esleitu zitzaizkien beste horrenbeste titularri. Haietatik 59 produktu jangarrien eremukoak dira, eta 74 salmenta-postuk jangarriak ez diren produktuak saltzen dituzte. Ostalaritza-jarduerak ez daude baimenduak. Urteko igande guztietan dago zabalik, uztail eta abuztukoetan izan ezik, 09:00etatik 14:30era (ikusi COVID-19ari buruzko informazioa).