
Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateak eta 26 zinegotzi hautetsiek osatzen dute. Alkatea da bilkura-burua. Udalaren osoko bilkurak hil bakoitzeko lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten. Aurten, ezohiko moduan eta osasun-alarmarekin lotuta, martxoaren 5etik maiatzaren 6ra ez da Osoko Bilkurarik egin (ikusi COVID-19). Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira, eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago. Irailaz geroztik, edozein ordenagailu edo gailu mugikorretatik zuzenean jarraitzen ahal dira Youtube bideo plataformaren bitartez.
|
Saioak |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
Ohikoak |
11 |
11 |
10 |
9 |
13 |
|
Bereziak |
4 |
6 |
5 |
14 |
1 |
|
Konstituziogileak |
- |
- |
1 |
||
|
GUZTIRA |
15 |
17 |
15 |
23 |
14 |
|
Hartutako erabakiak |
163 |
157 |
123 |
233 |
108 |
|
2020AN IZAPIDETUTAKO UDAL-ORDENANTZAK |
|
Iruñeko Udalaren eta haren sektore publiko instituzionalaren esparruan euskararen erabilpena eta sustapena arautzen dituen Ordenantza |
|
21. Ordenantza Fiskalaren Aldaketa, i.1 epigrafeko tasak (EPO, ostalaritza-jardueretarako) bertan behera uzteko 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarte* |
|
2021eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko duten tributuen eta prezio publikoen erregulazioa. - Aldaketen hasierako onespena* |