Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

EKITALDI INSTITUZIONALAK ETA PROTOKOLOA

Protokolo Zerbitzuaren berezko diren ordezkaritza eta topaketa jarduerak oso murriztuta egon dira 2020an (ikus COVID-19).

Aurten Udalbatzak ez du ekitaldi instituzionalik egin, uztailaren 4an ospatu zen Bost Zaurien botoa (San Agustin parrokia) salbu; ohiko datak baino hiru hilabete beranduago egin zen, eta diseinuan aldaketak egin ziren.

BISITA GIDATUAK UDALETXERA

Urtean zehar, 63 taldek bisitatu dute Udaletxea, hori horrela, urte osoan zehar, modu egonkorrean eta doan eskainitako zerbitzu horren bitartez, 1.413 pertsonak bisitatu dituzte udaletxeko aretoak. Udalak kalitatea neurtzeko sistema bat ezarri du, gogobetetzeari buruzko inkesten bidez, bisitaren edukia, erreserba-sistemaren funtzionamendua eta jasotako tratua neurtzeko, besteak beste.

URTEA 2016 2017 2018 2019 2020
Talde kopurua 124 145 147 172 63
Pertsonak, guztira 3.200 3.600 3.700 4.547 1.413

HARRERA-EKITALDIAK

2020an, alkatea buru izan duten 15 harrera-ekitaldi egin dira, eta Udalbatzak ere hartu du parte horietan.

URTEA 2016 2017 2018 2019 2020
Harrera-ekitaldi 14 12 26 22 25

BESTELAKO EKITALDIAK

Harrera-ekitaldiez gain, alkatea eta Udalbatzako kide batzuk hainbat edukitako beste 8 ekitalditara ere joan dira (sari-banaketak, jardunaldiak eta abar).

Ekitaldi instituzionaletatik kanpo, irailean Aralarko Aingeruari harrera egin zitzaion, tradizionalki apirilean egin ohi dena. Hilabete horretan, Batasunaren Pribilegioaren egunaren inguruan, Katedralera joan ziren Karlos III.a Prestuari errespontsu bat eta lore eskaintza bat egitera, Udaleko kideekin baina ez hiriaren izenean. Abenduan alkatearen bulegoan egin ohi den jaiotzaren inaugurazio-ekitaldia ere aldatu zen, eta soilik Jaiotzazaleen Elkarteko lehendakariarekin egin zen, gabon kantak interpretatu gabe.

Osasun segurtasuneko arauak malgutu zirenean zinegotzien presentzia duten ekitaldiak berriz abiatu ziren, baina gonbidatu kopurua txikituta, eta, askotan, Udaletxeko harrera-aretoan egin ordez espazio handiagoetan eginez, hala nola, Ziudadelako Arma Aretoan edo Kondestablearen jauregian.