
UDAL-IKASTETXEAK
|
|
2020/21 ikasturteko matrikula |
|
Udalaren haur-eskolak |
846 |
|
Joaquín Maya Musika Eskola |
948 |
|
Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskola |
298 |
HAUR-ESKOLETAKO MATRIKULA (2020/2021 IKASTURTEA)
|
Printzearen Harresi haur-eskola |
90 haur |
|
Donibane haur-eskola |
102 haur |
|
Hello Egunsenti haur-eskola |
36 haur |
|
Izartegi haur-eskola |
67 haur |
|
Mendebaldea haur-eskola |
80 haur |
|
Haurtzaro haur-eskola |
82 haur |
|
Mendillorri haur-eskola |
94 haur |
|
Goiz Eder haur-eskola (egonaldi osoa) |
79 haur |
|
Hello Azpilagaña haur-eskola (egonaldi osoa) |
82 haur |
|
Hello Azpilagaña haur-eskola (egonaldi murriztua) |
24 haur |
|
José María Huarte haur-eskola (egonaldi murriztua) |
28 haur |
|
Hello Buztintxuri haur-eskola |
82 haur |
ZIENTZIA- ETA INFORMATIKA-GAITASUNA HOBETZEKO PROGRAMAK
MALETA PERIODIKOA ZURE IKASTETXEAN BISITAN. 2020an hasi zen, zientzia, zehazki kimika, modu atsegin eta bisualean hurbildu eta metodo zientifikoa esperimentatzeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleekin. Ordubeteko saio batean, doktoretza egiten ari diren bi ikaslek 12 esperimentutatik 3 edo 4 aukeratu eta kimikako hainbat kontzeptu lantzen dituzte. Ikasleek talde txikietan egiten dituzte esperimentuak, metodo zientifikoa jarraituz.
Parte-hartzea: 2020-2021eko ikasturteko lehen hiruhilekoan (iraila-abendua) Lehen Hezkuntzako 4 ikastetxetako 120 ikaslek parte hartu dute.
IKASLEEK INGURUNEA EZAGUTZEKO PROGRAMAK
IRUÑA EZAGUTU. Ikasleek gure hiria ezagutzea bultzatzen du, Iruñearen historia eta hiri-bilakaera aztertuz. Ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Parte-hartzea: 12 ikastetxetako 649 ikaslek parte hartu dute, 26 taldetan banaturik.
Bisita gidatu irekiak: programaren osagarri, beste talde batzuei irekita dauden bisita gidatuak egiten dira. 2020an, 93 lagunek parte hartu dute 4 taldetan banatuta. Taldeek Alde Zaharreko hiru ibilbide historikoren artean aukeratzen dute: harresietan barnako ibilaldiak; Donejakue bidea Iruñean; entzierroaren ibilbidea, ibilbide historiko eta urbanistiko bat.
OUIPLAY SL-k kudeatzen du programa, Iñigo Arista Kolektibo Kulturalarekin batera.
ARTE-JARDUERAK SUSTATZEKO ETA IRAKURMENA HOBETZEKO PROGRAMAK
ANTZERKI-LANTEGIAK. Haurrek dituzten adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberasteko programa. Hartara, teknikak ere irakasten zaizkie, besteekiko komunikazioa eta harremana errazteko, eta, era berean, beste curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzeko. Programa hau Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat da, dramatizazioa eta jolas dramatikoa landu ditzaten; halaber, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoentzat ere bada, txotxongiloen bidezko dramatizazioa landu dezaten. Saioak astean behin egin dira, ikasturte osoan zehar.
Parte-hartzea: 2019-20ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan (2020ko urtarrila-martxoa) 1.978 ikaslek parte hartu zuten, 99 taldetan banatuta; 2020-21eko lehen hiruhilekoan (2020ko iraila-abendua), berriz, 22 ikastetxetako 1.652 ikaslek parte hartu zuten, 85 taldetan.
Nafarroako Antzerki Eskolak kudeatzen du programa.
IRAKUR DEZAGUN. Irakurtzea bultzatzeko animazio-programa, hiriko ikastetxe publiko eta itunpekoek idazleekin topaketak egin eta ahozko narrazioei buruzko programak txerta ditzaten, bai eta ikastetxeetako irakasleei aholkuak emateko ere.
Parte-hartzea: 2020an, 204 jarduera egin ziren. Guztira, 6.183 parte-hartzaile izan ziren, Haur eta Lehen Hezkuntzako 37 ikastetxetakoak, Bigarren Hezkuntzako 19 ikastetxetakoak, Hezkuntza Bereziko 2 ikastetxetakoak eta Helduen Hezkuntzako 2 ikastetxetakoak. Programan hiru jarduera-mota garatzen dira: irakasleendako mintegiak, oso egokiak liburuei buruzko aipamen eguneratuak emateko (72 orientazio-bilera egin ziren); ahozko narrazio-saioak, hau da, munduko hainbat herrialdetako herri-ipuinak kontatzen dira (118 narrazio), eta topaketak haur-literaturako idazleekin, eta horren baitan, egile horien kontakizunak irakurtzen dira ikastetxera bisitan joan aurretik (14 topaketa).
Fomento de Iniciativas Recreativas y Artísticas enpresak kudeatu du programa.
LECXIT (ikusi COVID-19a)
EN MUDANZA-IBILTARI
Programa honek arte garaikidea Iruñeko ikastetxeetara eramaten du, hau da, ikasleen bizi- eta ikas-lekura, beraientzat pentsatutako arte- eta hezkuntza-proposamen baten bidez. Era horretan, ikasleei arte garaikiderako zuzeneko hurbilketa, sentsoriala zein intelektuala, eskaintzen zaie; haien adierazpen-, dialektika- eta sormen-gaitasunak estimulatzen dira; eta diziplina anitzeko ikuspegitik lantzen ahal diren edukiak proposatzen zaizkie irakasleei (arte plastikoak, hizkuntza, zientziak...).
Ekimen honen bidez diziplina anitzeko erakusketa txiki eta kolektiboak egiten dira, Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko bildumaren jatorrizko lanak erabiliz; erakusketa horiek ikastetxez ikastetxe doaz ikasturtean zehar; zehazki, bi aste egiten dute ikastetxe bakoitzean. 2019-2020ko ikasturtean, “Altxa, ez da ezer gertatzen!” erakusketa ibiltaria ikusi dute Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 9 ikastetxetako ikasleek.
Programak 5.580 euroko gastua du, ikastetxe horietako ikasle eta irakasleekin egindako lantegiak direla eta.
XXX Literatur Lehiaketa, Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. ‘Ipuina’ modalitatea, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleentzat, lau kategoriatan banaturik, ikasmailen arabera; eta, ‘Komikia’ modalitatea, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleendako, bi kategoriatan banaturik adinen arabera. 2020an, guztira 433 lan aurkeztu dira.
IKASKUNTZA ETA ZERBITZUKO PROIEKTU DIDAKTIKOEN SARIETARAKO DEIALDIA. Iruñeko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan ikaskuntza eta zerbitzuko hezkuntza-proiektuak egin eta ezartzeko, eta hiri osoan ikastetxeen konpromiso solidario eta zibikoa ikusarazteko, Iruñeko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publiko eta itunpeko ikastetxeentzako ikaskuntza-zerbitzuko proiektuetarako lehiaketaren hirugarren deialdia egin zuen Alorrak.
Hezkuntza-etapa guztietan curriculum-eskakizun berak ez daudenez, eta proiektuak curriculuma ikastea eta elkartasunezko zerbitzua lotu behar dituela kontuan harturik, parte hartzeko kategoria hauek ezarri dira euskaraz edo gaztelaniaz egin eta ezarritako proiektuetarako, ikastetxearen hizkuntza-ereduaren arabera:
1. KATEGORIA: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako proiektuak
2. KATEGORIA: DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako proiektuak
3. KATEGORIA: Lanbide Heziketako ikastetxeetako proiektuak
Lehiaketako kategoria bakoitzerako, bi sari ezarri dira (1.500 eta 1.000 euro), proiektua hirian inplementatzea ahalbidetzeko.
2020ko edizioan 6 proiektu aurkeztu dira.
Eskola-liburutegiak eta ikasmaterial suntsikorraren gastuak. Hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako laguntzen urteko deialdia, liburutegien funtsa handitzeko eta ikastetxeek egoera ekonomiko txarrean dauden ikasleei familiek eman ezin dieten materiala eman ahal izateko. Ikastetxe publikoetan guztira 9.530 ikasle egon ziren matrikulatuta 2019-2020ko ikasturtean, eta Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako Ikastetxeko 1.204 lagun; banaturiko dirulaguntzen zenbatekoa 110.330 eurokoa izan zen guztira: 38.175 euro, eskola-liburutegietarako, eta 72.155 euro, ikasmaterialerako.
Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskolaz kanpoko jarduera eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzak, eskola-eskaintzaren kalitatea hobetzen laguntze aldera. 2020an, eskolaz kanpoko jarduerengatik, 151.393 euro eman ziren dirulaguntzetan, eta Iruñeko 44 ikastetxeren artean banatu ziren, zeinek guztira, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 19.556 ikasle dituzten.
Gurasoen Elkarteetarako dirulaguntzak, gurasoek Haur eta Lehen Hezkuntzan antolatutako programa eta jarduerak gara daitezen errazteko. 2019-20ko ikasturteko deialdira 31 entitate aurkeztu ziren (27 elkarte eta 4 federazio), eta hasierako 80.000 euroetatik 64.629,33 euro eman zitzaizkien guztira.
Udaleko Arte Eskolak José Vila Marqués ikastetxe ohian dauka egoitza eta marrazketa zein pinturako ikasketa klasikoak garatzen ditu. Marrazketako (2) eta Pinturako (2) ikastaro monografikoak ematen ditu, bakoitzean 350 eskola-ordu eskainita, eta Marrazketa zein Pinturako lantegiak, hiruhilekokoak, ikastaro monografikoetan landutako alderdi hauetako bakoitzean sakontzeko: erretratua, giza irudia, tintak, landa eta hiri paisaiak, pintura azkarra, akuarela eta abar.
2019/2020ko ikasturtean, guztira 66 lagun matrikulatu dira ikastaroetan. Honako lantegi hauek eskaini dira: Anatomia artistikoa eta Giza irudia, Estilo artistikoak eta Teknika piktorikoak, Akuarelaz esperimentatu, Erretratu pintatua, Marrazketa eta pintura azkarrak, Hiri paisaia eta Landa paisaia eta Norberaren proposamen artistikoen lantegia. Guztira 255 lagunek parte hartu dute. Marrazketako irakasle batek, Pinturako irakasle batek eta Lantegietako irakasle batek osatzen dute Eskolako irakasle multzoa.
Eskolak ikasle berrien matrikulazio maila altua izan du 2020/2021eko ikasturtean, hastapen-mailan: 228 haur, guztiz urrunetik egindako kanpaina batean (ikusi COVID). Guztira, 948 ikasle matrikulatu ziren.
Matrikulatutako ikasleak
|
|
2016/2017 |
2017/2018 |
2018/2019 |
2019/2020 |
2020/2021 |
|
Ikasleak, guztira |
1.228 |
1.305 |
1.280 |
1.170 |
948 |
|
Ikasle ofizialak (Ikastetxe-plana jarraitzen dutenak) |
1.045 |
1.057 |
1.044 |
984 |
895 |
|
Ikastaro Monografikoetako ikasleak |
67 |
61 |
66 |
86 |
53 |
Eskolak 22 instrumentu eskaini ditu. Instrumentua ikasten duten ikasleetatik, 159k pianoa hautatu dute, eta instrumentu horretatik urrun, klarinetea, akordeoia, gitarra eta biolina daude, instrumentuko 60 ikasle inguru dutelarik. Instrumentuaz gain, honako irakasgai hauek ematen dira: Musika-hizkuntza, Korua, Harmonia, ikastaro monografikoak eta instrumentu-taldeak, bigarren zikloan (77 parte-hartzaile).
2020. urteko erdialdean, Eskolak 24 ikasle aurkeztu zituen Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean sartzeko probetara; haietatik 16k ikaspostua lortuta gainditu zuten proba, eta 2k, ikasposturik gabe.
Iruñeko Udaleko Haur Eskolak 11 ikastetxek osatzen dituzte, hiriko auzoen artean banaturik daude eta 900 ikaspostutik gora eskaintzen dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz, eta beste batzuk ingelesezko jarduerekin. Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak kudeatzen ditu modu integralean eta deszentralizaturik.
964 ikaspostu eskaintzen ditu 0 eta 3 urte arteko haurrentzat; horietako 848 egonaldi osokoak dira, eta 116, egonaldi erdikoak.
Haurtzaro, Mendebaldea eta Mendillorri eskolek osatzen dute udal-eskolen eskaintza gaztelaniaz. Euskarazko eta gaztelaniazko eskaintza Donibane, Printzearen Harresi eta Goiz Eder eskolek osatzen dute; izan ere, bi hizkuntza-ereduak elkarrekin bizi izan dira bertan 2020-2021eko ikasturtean. Izartegin euskarazko hizkuntza-eredua eskaini da. Hello Buztintxuri, Hello Azpilagaña, Hello Egunsenti eta Jose María Huarte eskolek, azken horrek bakarrik egonaldi erdian, eskaintzen dute gaztelaniazko eredua ingelesezko jarduerekin.
2020an ikasturtea hasi zuten hezkuntza-unitateak eta ikasleak
|
Printzearen Harresi Haur Eskola |
9 unitate / 90 ikasle |
|
Donibane Haur Eskola |
10 unitate / 102 ikasle |
|
Hello Egunsenti Haur Eskola |
3 unitate / 36 ikasle |
|
Izartegi Haur Eskola |
6 unitate / 67 ikasle |
|
Mendebaldea Haur Eskola |
8 unitate / 80 ikasle |
|
Haurtzaro Haur Eskola |
8 unitate / 82 ikasle |
|
Mendillorri Haur Eskola |
9 unitate / 94 ikasle |
|
Goiz Eder Haur Eskola |
7 unitate / 79 ikasle |
|
|
|
|
Hello Azpilagaña Haur Eskola (egonaldi osoa) |
8 unitate / 82 ikasle |
|
Hello Azpilagaña Haur Eskola (egonaldi murriztua) |
2 unitate / 24 ikasle |
|
José María Huarte Haur Eskola (egonaldi murriztua) |
2 unitate / 28 ikasle |
|
Hello Buztintxuri Haur Eskola |
8 unitate / 82 ikasle |
|
GUZTIRA |
80 unitate / 846 ikasle |
Erakunde Autonomoan (Gizarte Lan eta Nutrizioko alorretan), lehenbiziko aldiz sortu dira unibertsitateekin elkarlanean praktikak egiteko programak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin kasu. Azpimarratzekoa da Gizarte Unitateko mintegi bat sortu dela bi gizarte-langilez hornituta, eta hura lankidetza estuan aritu dela beste udal-zerbitzu batzuekin eta Nafarroako Foru Komunitatekoekin, gizarte-arazoei arreta emateko xedez; izan ere, gizarte- eta portaera-zailtasunak prebenitzea gizarte lanaren kezka nagusietako bat da hezkuntza-sistemaren barruan, eta berebiziko garrantzia dauka 0 eta 3 urte bitartekoen zikloan, esku-hartze prebentiboari eta laguntzakoari dagokienez, honako errealitate hauei aurre egiterakoan: etorkinen eta gizatalde kaltetuen gizarteratzea, tratu txarren eta sexu-abusuen atzematea eta elkarbizitza-giroa hobetzea.
2020an, zuzkidurak berritzeko ahaleginak honako hauek hartu ditu xede: Goiz Eder eskolaren egokitze-lanak, non lehenbiziko fasea gauzatu baita, eta Lezkairu Haur Eskola eraikitzeko hasierako lanak; horrela, bada, osatuko da Iruñeko hezkuntza-eskaintza, eta eskoletan 1.000 ikaspostutik gora eskainiko dira. Lezkairu eskola, aurreikuspenen arabera, 2022-2023ko ikasturtean hasiko da jardunean. Halaber, amaitu egin da Mendebaldea Haur Eskola osorik egokitzeko proiektuaren idazketa.