
UDAL-PLANTILLA
BILAKAERA
|
|
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
|
IRUÑEKO UDALA |
|
|
|
|
|
|
Funtzionarioak |
890 |
877 |
887 |
863 |
818 |
|
Kontratu administratiboa duten langileak |
369 |
411 |
361 |
378 |
373 |
|
Langile kontratudunak |
|
|
180 |
182 |
180 |
|
GUZTIRA |
1.259 |
1.288 |
1.428 |
1.423 |
1.371 |
|
HAUR-ESKOLEN ERAKUNDE AUTONOMOA |
|
|
|
|
|
|
Funtzionarioak |
54 |
49 |
43 |
36 |
34 |
|
Kontratu administratiboa duten langileak |
|
|
79 |
81 |
93 |
|
Langile kontratudunak |
|
|
71 |
70 |
75 |
|
GUZTIRA |
182 |
? |
193 |
187 |
202 |
|
HIRIGINTZA GERENTZIA |
|
|
|
|
|
|
Funtzionarioak |
15 |
14 |
14 |
18 |
20 |
|
Kontratu administratiboa duten langileak |
9 |
9 |
11 |
8 |
6 |
|
GUZTIRA |
24 |
23 |
25 |
26 |
26 |
Urte honetan 1.364 kontratu sinatu dira.
34 langilek erretiroa hartu dute, 1ek partzialki, eta abian dira ezintasun iraunkorreko 6 prozesu.
GIZA BALIABIDEAK
2020ko hautaketa-prozesuei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira:
Beste deialdi hauek 2020an edo lehenago abiatu eta 2021etik aurrera amaituko dira:
LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA
Udalak eta haren erakunde autonomoek 2020. urterako lan-eskaintza publikoa onetsi dute, Estatuko aurrekontu-araudiarekin bat etorriz, horren barruan honako lanpostu hauek sartuta:
Iruñeko Udala. Lanpostuak berritzea.
Iruñeko Udala. Lanpostuak egonkortzea.
Haur Eskolak. Lanpostuak berritzea.
Haur Eskolak. Lanpostuak egonkortzea.
PRESTAKUNTZA
Jarduera mota hauek dezente murriztu dituen pandemia gora-behera, Iruñeko Udalak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren Plan Taldekatuan jarraitu du 2020. urte honetan, eta, beraz, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileek plan horretako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izan dute.
Plan horren bidez, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileek 25 prestakuntza-ekintzatan parte hartu dute, 68 espezialitaterekin.
Udaleko eta erakunde autonomoetako 226 langilek jaso dute prestakuntza, eta guztira 296 aldi ezberdinetan bertaratu dira prestakuntza-jardueretara. Guztira: 3.980 ordu.
2020. urtean zehar, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean, guztira 10 ikastaro edo prestakuntza-jarduera antolatu eta eman dira, non 91 langilek (65 emakume eta 26 gizon) parte hartu duten, eta beste bat, Prebentzioko Zerbitzuak antolatua, non 3 langilek parte hartu duten.
Gaien edukia Arriskuen Ebaluazioetan deskribatutako arriskuen arabera zedarritu zen:
LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
2005eko urtarrilaren 1az geroztik, Prebentzioko departamentua langile kontratatu berri guztiei honako hauen berri emateaz arduratzen da: beren eginkizunek dakartzaten berariazko arriskuak, hartu beharreko prebentzio-neurriak, Udalak prebentzioari buruz onetsitako prozedurak, udal-lokaletako larrialdi plana, informazioa lan-istripuen kasuan jarduteko moduaz eta Prebentzioko Zerbitzuaren gaineko informazio orokorra. 2020an, 328 pertsonari eman zitzaien informazio hori, Udalarekin kontratu bat lehen aldiz sinatutakoan.
2020an, Iruñeko Udalean baja medikoa eragin duten 82 lan-istripu gertatu dira, eta beste 53 lan-istripu, non laguntza medikoa behar izanda ere, ez duten baja medikorik eragin. Baja eragin duten istripuetatik % 56,1 gizonek eduki dute, eta % 43,9, emakumeek. Ehuneko horretan dagoen aldearen azalpena zera da: istripuen % 77 Udaltzaingoari dagokio eta zerbitzu horretan batez ere gizonak ari dira. Bajarik gabeko istripuetan, % 66 gizonak dira, eta % 34, emakumeak. Istripu horietan, baja eragiten dutenetan bezala, gehienak udaltzainek jasaten dituzte.
Osasun-azterketak.
2020an, osasun-azterketa egiteko 545 hitzordu egin zitzaizkien udal-langileei, eta 445 langile joan ziren; hau da, deitutakoen % 81,7.
Autobabeseko 5 plan gaurkotu dira, Alorren berregituraketaren ondorioz arduradun berriak izendatu diren edo bestelako aldaketak gertatu diren eraikinetan. Eraikin guztiek dituzte ebakuazio-neurriak idatzita.
ANTOLAKETA ETA GIZA BALIABIDEAK
Halaber, Giza Baliabideetako Alorrak erantzuna ematen die hainbat udal-zerbitzuk edo -langilek egindako eskaera guztiei, zalantzak argitzeko edo sortutako gatazka-egoerak konpontzeko, lan-baldintza hobeak lortze aldera. Enplegu publikorako deialdien arloan herritarrek egindako eskakizunei ere erantzuten zaie, eta kasu honetan eskaera nabarmen handitu da.
Era berean, informazio- eta prozedura-euskarria ematen zaie Udaleko erakunde autonomoek egindako kontsultei.
Udal-zerbitzuak aztertzeko eta berrantolatzeko 2017an hasitako antolaketa-azterketen dinamikari dagokionez, Zoonosi eta Elikagaien Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketa-azterlana amaitutzat jotzen du Giza Baliabideetako Alorrak. 2018ko abenduan hasi zen, eta, etenaldi baten ondoren, azaroan berriro ekin zion. Hura ezartzeko faseak jorratzen ari dira gaur egun. Halaber, laguntza eman dio Coworkids programa berriari, zerbitzuaren egutegia diseinatzeko eta langileak kontratatzeko.
2020an zehar, Iruñeko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa (LEP) jorratu du, eta, halaber, Plantilla organikoa prestatu. Era berean, departamentuaren barne-prozesuak hobetzearen alde lan egin du, arinago erantzuteko.
Bestalde, barne-prozesuak gauzatu dituzte langileen mugimendua errazteko eta luzaroko bitartekotasun-egoerak konpontzeko. Hori horrela, burutzak betetzeko deialdiak burutu dira, hala Kultura Zerbitzuan nola Kirolekoan. Orobat, urtea oraindik amaitu gabe, deialdiak garatu dira Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuko lanpostu guztietan, langileak ordezteko, erretiro asko gertatu baitira.
Funtsezko proiektu gisara, aurten Alorraren Digitalizazio planari ekin zaio, azken hiruhilekoan kontratuen sinadura telematikoa abiatuta, halako moduz non kontratuak mugikorrean edo antzeko gailuetan sinatu baitaitezke, Alorrak egiten duen une berean, bai eta kontratuen kopiak aldi berean eskura eduki ere.
Lan-harremanei dagokienez, 34 bilera ofizial egin dira langileen ordezkariekin, eta haietan hitzarmen asko lortu dira, hala nola:
ERREGISTROAK
Udal erregistroek jasotzen dituzte herritarrek eskura ematen dituzten idazki eta agiriak zein posta bidez heltzen direnak, eta haien sarrera balioesten dute (interesdunari eskabideen kopia baliozkotua ematen zaio, edo, behar denean, horren baliokide den jaso izanaren agiria). Horretaz gain, agiri pribatuen kopiak autentifikatu, eta agiri publikoak konpultsatzen dituzte, baldin eta kopia horiek eraginkor izan behar badute Iruñeko Udalean edo haren erakunde autonomoetan tramitatzen diren prozeduretan edo beste administrazio publiko batzuetara bidaltzekoetan.
Iruñeko Udalak aurrez aurreko sei erregistro eta telematiko bat kudeatzen ditu. Aurrez aurrekoak dira Kondestablearen Jauregiko Erregistro Orokorra (Kale nagusia, 2) eta honako helbide hauetan dauden osagarriak: Iratxeko monasterioaren k., 2; Armadaren etorbidea, 2; Zapateria, 40; Descalzos, 72; eta Eslava, 1. Halaber, herritarrek www.pamplona.es webgunean erregistro digitala dute erabilgarri urteko egun guztietan.
|
ERREGISTRO DATUAK |
2020 |
2019 |
2018 |
2017 |
Var 20/19 |
|
Aurrez aurre |
41.411 |
48.003 |
38.839 |
40.935 |
-% 14 |
|
Elektron. |
32.726 |
14.390 |
9.096 |
8.849 |
% 127 |
|
Postala |
5.380 |
7.208 |
7.994 |
6.413 |
- % 25 |
|
GUZTIRA |
79.517 |
69.601 |
55.929 |
56.197 |
% 14 |