Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

MERKATARITZA ETA TURISMOA

MERKATARITZA

PAMPLONUP BONUAK, KONTSUMOA SUSTATZEKO

Iruñeko Udalak deskontu-bonuak jarri zituen martxan bi fasetan, erosketak sustatzeko hiriko saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzu-establezimenduetan, eta, horrela, COVID-19aren pandemiagatik jarduera geldiarazi behar izatearen ondorioz larriki ukituta geratu den sektorearen garapen ekonomikoa bultzatzeko. Bezeroek 14 euroan erosten ahal zituzten bonuak, 20 euroko balio errealarekin, 6 euroren alde hori Udalaren dirulaguntza zelarik. Irailaren 10etik urriaren 31ra bitarte, 44.969 bonu saldu ziren, eta azaroaren 18tik abenduaren 13ra bitarte, 185.364 bonu. Guztira, 660 enpresaren 682 merkataritza-establezimenduk hartu zuten parte. Haietatik, 458 merkataritza sektorekoak ziren (% 67), 122, zerbitzuetakoak (% 18) eta 102, ostalaritzakoak (% 15).

Iruñeko Udalak, guztira, 1,4 milioi euro jarri zituen, eta ekimenak 4,8 milioi euro baino gehiago mugitu zituen hiriko establezimenduetan egindako erosketetan.

MERKATARITZA DINAMIZATZEKO ETA ANIMATZEKO KANPAINAK (ikus COVID-19)

2019-2020ko Eguberriak. Kanpainaren bigarren zatian, animazio- eta dinamizazio-jarduerak egin ziren hiriaren erdigunean eta auzoetan, guztiak ere jendea hiriko merkataritza-ardatz nagusietara joan zedin.

XIV. Stock Azoka (2020). Martxoaren 5, 6 eta 7an egin zen Iruñeko hainbat merkatari- elkarterekin batera, eta bertan 186 saltokik parte hartu zuten. 2020ko edizioan, lehen aldiz, dendetan beraietan egin zen. Udalak sustapen-materiala (kartelak eta alfonbrak) eman zien parte-hartzaileei, eta publizitatea txertatu zuen komunikabideetan.

Liburuaren eta Lorearen Eguna. Onlineko komunikazio-ekintza bat egin zen: Iruñeko liburu-saltzaileen bideoak editatu eta argitaratu ziren, liburuak gomendatuz eta animoak emateko eta irakurketa sustatzeko mezuak helaraziz.

Merkataritzarekin, hiria, hiriago. Merkataritza dinamizatzeko programa hau ekainean trinkotu zen komunikazio-ekintza baten bidez (kartelak MUPItan, irrati-iragarkiak eta sare sozialak).

Hiru Burguen Erdi Aroko Azoka. Batasunaren Pribilegioa ospatzeko ekitaldietako bat da, eta 2020an irailaren 4, 5 eta 6an egin zen. 70 postu jarri ziren Gazteluko plazan eta Sarasate pasealekuan, erakustaldi eta lantegirik gabe.

Tokiko Produktuen V. Astea. 2020ko urriaren 9, 10, 11 eta 12an egin zen, eta tokiko produktuen azoka izan zuen ardatz, lantegirik eta hitzaldirik gabe. Gazteluko plaza izan zuten topagune 28 ekoizlek eta kontsumitzaile, bezero eta herritarrek. 

2020-2021eko GABONETAKO KANPAINA ‘Iruña oparitu’ (ikus COVID-19)

Eguberritako argiak. Hornidura kontratatzeko lehiaketa publikoa egin zen, eta Iluminaciones Ximénez enpresari adjudikatu zitzaion 156.337 euroan (114.393 euro 2020rako, eta 41.944 euro 2021eko kanpaina-egunetarako).

Altuerako argiztapena, lehen aldiz, hiriko merkataritza-gune nagusietan piztu zen, ez bakarrik Alde Zaharrean eta Zabalgunean. Azaroaren 27tik urtarrilaren 6ra arte iraun zuen.

Eguberriko Azoka. Ohiko Eguberriko Azoka Gazteluko plazan egin zen, behin Nafarroako Artisautza Elikagaien Elkarteari adjudikatuta Bide publikoa okupatzeko lehiaketa publikoa. Jai guztietan zehar, 27 artisauk erakutsi eta saldu zituzten beren produktuak, bai elikagaiak, bai bestelakoak.

Eguberrietako apainketa saltokien atarietan. Alde Zaharreko eta Zabalguneko hainbat tokitan zuhaixken eta dekorazio-irudien banaketa handituz joan da urtez urte, eta, horrela, hiriko eremu gehiagotara iritsi da. Hiriko merkatarien elkarteetako kide diren establezimenduei 400 irudi baino gehiago banatu zitzaizkien.

Eguberriko apainduria erakusleihoetan eta kaleko beste dekorazio-elementu batzuk. Kartoizko apaindura bat diseinatu eta ekoiztu zen, Iruñeko hiri-paisaia erreproduzituta. 500 unitate baino gehiago banatu zitzaizkien merkatari-elkarteetako kide diren saltokiei, eta bazkide ez direnei ere aukera eman zitzaien. Dekorazioa osatzeko, ‘Iruña oparitu’ kanpainaren diseinua zuten poltsa erraldoiak jarri ziren hiriko 10 puntutan, merkataritza-eremuen ardatz nagusietan.

Barneko dekorazioa eta udal-merkatuen 2021eko egutegia. Merkatu bakoitzean, photocall erako gune bat instalatu zen gabonetako apaingarriekin bezeroak erakartzeko eta gabonetako giroa sortzeko. Era berean, hiru merkatuei 11.500 egutegi eman zitzaizkien (8.625 gaztelaniaz eta 2.875 euskaraz), merkatu bakoitzeko postu kopuruaren arabera banatuta.

Sustapen-elementuak eta seinaleak. ‘Iruña oparitu’ poltsa berrerabilgarriak eta produktuak biltzeko gabonetako inspirazioko paper-bobinak diseinatu eta ekoiztu ziren saltokiek erosketetan bezeroei oparitzeko, lehentasuna emanez bazkidetutako saltokiei (600 inguru). Hiriko beste saltoki batzuei ere eskaini zitzaien aukera hori, soberan zegoen materialarekin. 25.000 poltsa eta 800 paper-bobina ekoiztu eta 600 banderola instalatu ziren kanpainaren diseinuarekin.

SANTO DOMINGOKO, ZABALGUNEKO ETA ERMITAGAÑAKO UDAL-MERKATUAK

Iruñeko Udalak eta Santo Domingo, Zabalgune eta Ermitagañako udal-merkatuek hainbat ekintza egin zituzten urtean zehar udal-merkatuen produktua eta marka sustatzeko, produktu eta elikagai freskoen, hurbilekoen eta kalitatezkoen erreferente gisa. Dinamizazio-jardueren eta lantegien ordez komunikazio-ekintzak egin ziren (ikus COVID-19).

Otsaila: Merkatuen Erruleta. Sustapen-ekintza bat da, bereziki ohiko bezeroei zuzendua, eta 2009az geroztik egiten da. 2020an, San Valentin eguneko jaia baliatuta, otsailaren 14an giropen berezia batu zitzaion produktuen ohiko zozketari.

Martxoa: Haurrendako sukaldaritza-lantegiak

2020an, berrio ere, haurrentzako sukaldaritza-lantegiak programatu ziren Aste Santuko oporretan. Halako trebakuntza-saioetan, Iruñeko eta Nafarroako hainbat sukaldarik sukaldaritzako oinarrizko teknikak irakasten dituzte, merkatuko produktu freskoekin egindako plater errazak, osasungarriak eta osoak prestatuz. Menua egitean, kontuan hartzen da jarduera haurrei zuzendua dela bereziki.

Maiatza: NIFF

Hiru udal-merkatuen eta Navarra International Film Festival jaialdiaren arteko lankidetza adostu zen merkatuak sustatzeko “Merkatuak eta Gazteria” gaia jorratzeko proposamena eginez 2020ko Navarra Film Challenge lehiaketan.

Azaroa: sustapen-kanpaina

Eguberrietako promozio-kanpaina egin zen eguneroko prentsan tartekoak argitaratuz ‘Aurtengo Eguberrietan, aukeratu Udal Merkatuak’ lelopean.

Abendua

Ohikoa den bezala, abenduan, 11.200 egutegi banatu ziren bezeroen artean, hiru udal-merkatuetan. 2021eko egutegiek omenaldia egin nahi izan zieten sukaldariei, eta, oro har, ostalaritzaren sektoreari. Hori dela eta, hilabete bakoitza denboraldiko berezko errezeta batekin ilustratu zen, komunitateko sukaldari ospetsuenek sinatuta.

Gainera, bigarren urtez jarraian, hiru merkatuak modu berezian apaindu ziren Eguberriak zirela eta, Udalak lagatako Gabonetako materialak aprobetxatuz Zabalguneko, San Domingoko eta Ermitagañako merkatuak girotzen laguntzeko.

BABESA EKINTZAILEEI ETA ENPRESEI

Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroarekin (NEBZ-CEIN). Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen entitate horiekin Iruñean ekintzailetza bultzatu eta sustatzeko. NEBZi agindu zitzaion Iruñean duen bulegoan ekintzaileei arreta ematea eta hirian enpresak sortzera eta ETEak garatzera eta prestakuntza sustatzera bideratutako programak eta ekintzak kudeatzea.

  • ‘Pentsatu eta ekin’. Merkataritzarekin eta enpresa txiki eta ertainekin lotutako online prestakuntza-programa. 34,5 eskola-ordu eman zitzaizkien 502 parte-hartzaileri, 11 ikastaro eta/edo prestakuntza-modulutan askotariko edukiekin.

Ikastaroak

Saioak

Orduak

Parte-hartz.

1. saioa: Instagram nire saltokirako- Juana Ciganda (Ciganda & Koch)

2

3

74

2. saioa: Sortu bideoak zure mugikorrarekin sare sozialetarako. Ana López

2

3

61

3. saioa: Apaindu zure low cost erakuslehioa bueltarako. Cristina Navarlaz

2

3

48

4. saioa: Saltokiendako Facebooka koronabirusaren garaian. Juana Ciganda (Ciganda & Koch)

2

3

68

5. saioa: Bezeroetan aditu. Nerea Urcola

3

6

40

6. saioa: Handitu zure salmentak Amazon bidez. Aitor Grandes eta Nacho Quintero (Dendary)

2

3

40

7. saioa: Nire saltokirako Whatsappa koronabirusaren garaian. Juana Ciganda (Ciganda & Koch)

2

3

55

Seihilekoko azken saioa: Laino artean gidatzen... Celestino Martínez eta Pilar Zorrilla

1

1,5

45

I. modulua: Ezinbesteko 8 digitalak zure negoziorako

2

3

33

II. modulua: Nola egokitu dezakegu gure negozioa egungo garai latzetan?

2

3

19

III. modulua: Aztertu zure negozioa. Prest al gaude?

2

3

19

Diruzaintzako tutoretzak

30

 

 

Tutoretza digitalak

13

 

 

Guztira: 11 ikastaro eta/edo prestakuntza-modulu

22 saio

34,5 ordu.

502 parte-hartz.

43 tutoretza

‘Iruña, ekintzaile’: 

Negozio-ideiak sortzen eta abian jartzen trebatzeko eta laguntzeko programa da. 2020an mota guztietako ideia eta jarduera-sektoreetara zabaldu zen, eta aurkezpen-jardunaldiaren ordez, adituekin onlineko hiru saio egin ziren. Grabatu eta eskuragarri utzi ziren webgunean kontsultatzeko, eta 1.079 bistaratze izan zituzten.

Masterclassak argitaratu ondoren, 179 hautagairen artean hogei bat pertsona hautatu ziren prestakuntza-prozesuan eta tutoretza- eta mentorizazio-saioetan parte hartzeko, zeinak online edo saio hibridoetan egin baitziren. Abenduan, negozio-ideia zehaztuta edo abian jarrita zuten 18 proiektu ekintzaileak aurkeztu ziren.

 

Prestakuntza-programa

 

Interesdunak

179

Hautatuak (kop.)

22

Programa amaitu zutenak

19

Emandako prestakuntza-saioak

45 

Gutxieneko lanorduak parte-hartzaile bakoitzeko

308 

Sortutako proiektuak

18

Ekintzaileentzako arreta eta bestelako kontsultak

Aurrez aurrekoa (martxoaren 14ra arte)

 

 

 

 

Ekintzak

Unit.

Saioak

Orduak

Bertaratuak

Negozio-ereduaren ibilbidea (Qs)

3

18

36

37

Egin zure zenbakiak

3

3

6

27

Enpresa sortzeko urratsak

3

3

6

28

Kontsultak

5

 

 

6

Guztira

 

24

48

98

 

Martxoaren 15etik aurrera arreta online eman zen.

 

 

 

 


GELTOKI ESPAZIOA

Eutsi egin zitzaion koordinazioari Geltokiren kudeaketaren arduradunekin, autobus-geltoki zaharraren barruan.

AUTOBUS-GELTOKI ZAHARREKO NASEN ERABILERA-LAGAPENAK

Autobus-geltoki zaharreko nasak erabiltzeko baimenak kudeatu ziren. 2020an, 19 aldiz lagatu ziren: 11 alditan, CPAEN-NNPEKen EKOMERKATUA egiteko; 7 alditan, Nafarroako V. Azoka Ekologikoa egiteko CPAEN-NNPEKen eskutik (irailaren 15etik 21era), eta azaroan, Modako pasabidea egiteko, Geltoki gizarte ekimeneko mikrokooperatibaren eskutik.

IRUÑEKO MERKATARITZAREN MAHAI TEKNIKOA

Merkataritzaren Mahai Teknikoa hiriko merkatarien elkarteetako eta Udaleko Merkataritzako Alorreko teknikariek osatua. Aholku-emailea da, eta Alorreko jardueren garapenari buruzko informazioa emateko, iradokizunak jasotzeko eta kontsultak ebazteko sortu zen.

Hilean behin egiten da (urtean 8 hilabetean). 2020ko martxotik, astean behin egin zen deialdia, modu telematikoan, sektorearen egoera zela eta, pandemiaren ondorioz.