
Partaidetza soziala errazteko xedez, Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak prestakuntza-gunea ireki du herritarrak elkartzeko eta gogoeta egiteko 2016ko azken hiruhilekoan hasi ziren doako ikastaroak abian jarrita. Ikastaro horiek bide eman zioten 2017ko lehen hiruhilekoan APUE Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolari, prestakuntza-eskaintza zabal eta askotarikoarekin.
2016an egindako prestakuntzak, elkarteei eta herritar guztiei zuzendutakoak, hiru ikastaro ditu: wordpress-ekin web-orriak diseinatu eta argitaratzeari buruzkoa, feminismoen eskola ikastaroa eta irabazi asmorik gabeko erakundeetako giza baliabide eta boluntarioen araubideari buruzkoa. 58 pertsonari eman zitzaien prestakuntza, ehundik gora aurreinskripzio jaso ziren arren.
Deialdia, partaidetzaren esparruko irabazi-asmorik gabeko herritarren elkarte eta kolektiboei diru-laguntzak emateko.
2016an, 113 elkartek 445.000 euro jaso zituzten herritarren partaidetzaren esparruko laguntza-deialdiaren bidez. Emandako laguntzen zenbatekoa 27.200 euro handitu da aurreko urtean emandakoarekin alderatuta. Laguntza horien helburua dinamizazio eta partaidetza soziala sustatzea eta ehun soziala indartzea da proiektuak eta jarduerak gauzatuz. 119 proiektu finantzatu dira. Deialdiak hiru epigrafe berezituri diru-laguntza ematea xedatu du eta zenbateko desberdinak bideratu dira diru-laguntza bakoitzerako:
A epigrafea: 50.000 euro. 19 proiektu diruz lagunduta:
B epigrafea: 345.000 euro. 81 proiektu diruz lagunduta:
C epigrafea: 50.000 euro. 19 proiektu diruz lagunduta:
2016an herritarrekin bilerak egiteari ekin zitzaion eta izen hau zuten: Auzo-foroak. Iruñeko auzoetako bizilagunen arazoak, premiak eta proposamenak zuzenean ezagutzea da helburua. Guztira hamahiru Auzo-foro egiten dira, auzo bakoitzari dagokion zinegotziaren presentziarekin. Zinegotziak aurkezten ditu eremu horretarako Udala egiten ari den edo proiektatuta dituen proposamenak eta neurriak. Herritarrek, gainera, hitza hartzen dute beraien auzoak zer behar duen azaltzeko eta eskatzeko. Foroek familia adiskidetzeko zerbitzua dute auzoko forora joan nahi duten familiak artatzeko, familia horiek seme-alabak ludoteka zerbitzuan utz ditzaten. Zerbitzua Prebentziozko Arreta Komunitarioko Zerbitzuak (PAKZ) ematen du foroa egiten den lekuko gela edo barrunbe osagarrietan.
Auzoa |
Zinegotzia |
Data |
Tokia |
|---|---|---|---|
Arrosadía - Santa Maria Errege – Milagrosa - Azpilagaña |
Edurne Eguino Javier Leoz |
18/02/2016 |
Milagrosako Civivoxa |
Txantrea |
José Abaurrea |
23/02/2016 |
Txantreako liburutegia |
Alde Zaharra |
Alberto Labarga |
1/03/2016 |
Kondestable Civivoxa |
Mendillorri |
Laura Berro |
8/03/2016 |
Mendillorri Civivoxa |
Sanduzelai |
Aritz Romeo |
15/03/2016 |
San Jorgeko Civivoxa |
Donibane – Mendebaldea – Ermitagaña |
Esther Cremaes |
22/03/2016 |
Jose Mª Huarte I.P. |
Arrotxapea |
Patricia Perales |
5/04/2016 |
Juslarrotxa Civivoxa |
Lezkairu |
Javier Leoz |
12/04/2016 |
Milagrosako Civivoxa |
Etxabakoitz |
Armando Cuenca |
19/04/2016 |
Nicasio Landa I.P. |
Iturrama |
Iñaki Cabasés |
26/04/2016 |
IturramaKO Civivoxa |
Zabalguneak |
Itziar Gómez |
03/05/2016 |
Zabalguneko Civivoxa |
Erripagaña - Beloso - Bidezar |
Maider Beloki |
10/05/2016 |
Elorri I.P. |
Buztintxuri |
Mikel Armendáriz |
17/05/2016 |
Buztintxuri I.P. |
Foroek 90 laguneko asistentzia izan zuten batez beste, eta guztira 1.170 pertsonak hartu zuten parte. Foro guztiak zuzenean eskaini ziren, streaming bidez YouTuben, bertara joan ezin duten pertsonek parte hartu ahal izateko eta herritarrek planteatutako eskaerak jasotzeko orduan gardentasun-tresna izateko. Foro guztien material grabatua dago Iruñeko Udalaren web-orrian.
Bilera horietan, herritar aktibo gisa, honako gai hauetan parte hartzeko interesa duten pertsonen inskripzio-fitxak jasotzen dira: auzoko partaidetza-guneak; udal-alorrekin lotura duten partaidetza-guneak; biztanle-sektoreekin (adinekoak, gazteak, haurrak) zerikusia duten partaidetza-guneak; askotariko gaiekin zerikusia duten partaidetza-guneak (aniztasun funtzionala / intelektuala / sentsoriala; aniztasun kulturala; LGTBQI; Berdintasuna). 359 pertsonak eman zuten izena herritar aktibo gisa.
Elkarteen Etxea vs Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzua
Elkarteen Etxeak, 2004an San Gregorio kaleko 28an ireki zenak, ateak itxi zituen ekainaren 30ean. Orain, ‘Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzua’ du izena, eta Kondestable civivoxen bigarren solairuan artatuko du jendea, etorkizuneko Partaidetza Zentro eta Lankidetza Zentro – Gunean. Baliabide horren helburua elkarteei kudeaketa hobetzen laguntzea da, baliabide teknikoak eta prestakuntzakoak eta aholkularitza tekniko eta juridikoa eskainiz.
Urteko lehen seihilekoan 3.003 arreta-zerbitzu (aurrez aurre, telefono bidez edo posta elektroniko bidez) egin zitzaizkien 369 elkarteri. Kontsulten % 70 emakumeek egindakoak izan ziren. San Gregorioko aholkularitza juridikoak, urtarriletik ekainera bitartean astean hiru ordu eskainita, 207 arta eman zituen, eta bi ikastaro egin ziren (24 prestakuntza-ordu guztira), diru-laguntzen justifikazio eta aurkezpen arloan eta kudeaketa arloan.
Urriaren 3an martxan jarri zen aholkularitza juridikoko zerbitzua Udaleko Herritarren Partaidetza Zentroan, partaidetza- eta asoziazionismo-gaietan informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzeko gai horretan interesa duten irabazi asmorik gabeko erakundeei, kolektiboei eta herritarrei, ekainera arte Elkarteen Etxean egin ohi zen bezala. Zerbitzua doakoa da eta astean 12 orduz egoten da jendearentzat irekita aldez aurreko hitzordu bidez, aurrez aurre Kondestablearen Jauregiko bulegoetan, 948 420 266 telefonoaren bidez edo helbide elektroniko honen bidez:
Zerbitzu aktiboko bederatzi hiletan 412 kontsulta eta hiru prestakuntza-ikastaro egin ziren. Udalaren web-orria eguneratzeko ere aprobetxatu da. Udalaren web-orrian jasotzen da Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan elkarte bat eratu eta inskribatzeko behar diren agiri guztiak.
Txantrea Hegoaldeko parkearen diseinua
2002. urtean, Iruñeko Udal Plana behin betiko onetsi zenean, Txantreako urbanizazioko hegoaldeko ertza bizitegi-eremu batekin osatzea erabaki zen.
Proiektu horrek 500 etxebizitza baino gehiago (% 17 BOE) eta berdegune handi bat eraikitzea aurreikusten zuen. Parkearen diseinua herritarren partaidetzari irekita zegoen. Parkea hartuko zuen eremuan egin ziren jardunaldi eta bisita gidatuen inguruan egituratu zen partaidetza. Zer egin nahi zen jakiteko eta ehun sozialak diseinurako bere kezkak, iradokizunak eta proposamenak aurkezteko balio zuten. Lehen fasean, taldeko lan-saioen ondorioei, auzoko gako-pertsona eta -kolektiboei eta talde interesdunei egin zitzaizkien hogeita hamar bat elkarrizketa sakon gehitu zitzaizkien. Prozesu osoa publikoki hedatuko zen: prozesuaren argibideen eta emaitzen berri eman zen auzoan kokatu ziren informazio-panelen bidez eta Udaleko webgunean. 1.500 inguru jaso ziren, eta landu egin ziren lehiaketan parte hartzen duten enpresek euren aurreproiektuetan txerta ditzaten zitzaten.
Proiektuaren bigarren fasea 2017an garatzekoa da. Lehiaketan jasotako proposamenetatik hiru eta bost artean hautatu ziren, eta horiek berriz aztertu ziren partaidetza-prozesu baten bidez, bizilagunek haien gaineko ikuspegiak eta iradokizunak egin zitzaten. Bigarren partaidetza-prozesu horren amaierako emaitzak helarazi zitzaizkien hautatutako taldeei, proiektu-lehiaketako azken proposamenetan txertatu zitzaten.
Alde Zaharra arian-arian
‘Alde Zaharra arian-arian’ partaidetza-prozesua martxotik azarora bitartean egin zen Alde Zaharreko mugikortasuna aztertzeko. Prozesua bost fasetan egituratuta eta lau printzipiotan oinarrituta zegoen. Lau printzipio horiek lau lan-ardatz eragin zituzten: Alde Zaharrean oinezkoei lehentasuna ematea eta motordun ibilgailuen sarbidea eta trafikoa murriztea; auzorainoko sarbidea eta mugikortasuna erraztea; zamalanak arautzea; eta oinezkoen eta bizikleten bizikidetza.
Prozesua eta egin beharreko lanak prestatzeko lehen fasearen ondoren, herritarren 782 proposamen jaso ziren ezarritako partaidetza-kanalen bidez: auzoan jarritako postontziak, dinamika parte-hartzaileak edo web-orri hauek: www.loviejosemueve.net (gaztelaniaz) edo www.arianarian.net (euskaraz). Prozesuko beste bi faseak (4.a, Udalaren proposamen teknikoari dagokiona, eta 5.a, inplementazio esperimentalarena), udal-teknikarien analisiaren baitan daude. Teknikariek erabakiko dute proposamen ez-lotesle horietatik zein gauzatuko ziren azkenean.
Lehen ardatzean, oinezkoari lehentasuna eman eta Alde Zaharrean motordun ibilgailuen sarbidea eta trafikoa murriztekoan, beste neurri batzuen artean, sarrerako eta irteerako kameren bidez eta bide-motari, baimendutako abiadurari edo sarbidea mugatua edo mugatu gabea izateari buruzko datuekin haiek seinaleztatuz kontrolatzea proposatu zen. Bigarren ardatzak Alde Zaharrerako sarbide- eta mugikortasun-erraztasunei buruzko proposamenak jaso zituen, hain zuzen ere, garraio publiko, aparkaleku eta antzeko kontuetan, esaterako, Navas de Tolosara hiri-garraioaren geldialdiak hurbiltzea edo Alde Zaharreraino bizikleta-errei sare perimetrala egitea.
3. ardatzean, Alde Zaharreko zamalanak arautzekoan, zamalanetarako egonaldia ez mugatzea, zona horietan aparkatzen duten bizilagun eta gremioen denbora kontrolatzea, kendutako zamalan-eremuak berreskuratzea, esaterako, Zitadela kalekoa, edo Gaztelu plazan berriak jartzea proposatu zen. Azkenik, 4. ardatza, oinezko eta bizikleten arteko bizikidetza jorratzen zuena, bizikletaz ibiltzen direnentzat arau eta erregelamendu argiak ezartzearen eta kontzientziazio-kanpainak egitearen aldekoa izan zen.
Plazara! Redin eta Cruzatarren jauregiaren erabilerak
Iruñeko Udalak abian jarri zuen 2016an Plazara! partaidetza-prozesuaren lehen fasea Redín y Cruzatarren jauregiaren guneak eta erabilerak definitzeko, gaur egun jendearentzat irekita dagoen zentro komunitario sozial eta kultural berri bat jartze aldera.
Gizarte eta kultur, gizarte eta hezkuntza eta gizarte eta komunitate izaera duen Udalaren ekipamendu hau etorkizunean nola izango den diseinatzeko ekarpenak hainbat modutan egin zitezkeen: aurrez aurre, Alde Zaharreko zenbait lekutan sakabanatu ziren iradokizunetarako postontzien bidez; antolatutako kale-dinamiketan parte hartuta edo prozesu horretarako sortutako (www.plazara.net) webgunearen eta info@plazara.net helbide elektronikoaren bidez.
‘Plazara’ herritarren ekimenetik abiatu eta hiru fasetan garatzekoa da: lehenengoan, herritarrek, taldeek edo gizarte- zein kultur-erakundeek egin zituzten ekarpenak eraikinari eman nahi zaizkion erabilerei dagokienez, eta Udaleko zerbitzu teknikoek (Herritarren Partaidetza eta Hirigintza) ideia eta proposamen horiek batu zituzten, zenbait lan-saiotan, parte-hartzaileekin batera, jauregia erabilera berrietara egokitzeko proiektu arkitektonikoa elkarrekin lantzeko. Bigarren fasean, datorren urtean, kudeaketa-ereduaren, filosofiaren eta antolaketaren inguruan eztabaidatu eta akordioak hartuko dira. Azkenik, hirugarren faseak, zentro komunitario berria garatu eta abiatzea izango du ardatz.
Kartela eta txupinazoa jaurtitzea
San Fermin festak iragartzen dituen kartela eta, 2016az geroztik, txupinazoa jaurtiko duen pertsona nor izango den ere herritarren partaidetza-bidez erabakitzen dira. 7 zenbakidun kartelak, ‘Sanmarrazkin’ izenekoak, iragarri zituen 2016ko sanferminak, Iruñean erroldatutako herritarren botoen % 25,9arekin irabazi baitzuen lehiaketa. Kartela Buztintxuri Ikastetxe Publikoko ikasleek egin eta Mikel Mendibil Ainzúa, Patricia Martiartu Fernández, Mikel Santos Martínez eta Eneko Huarte Gaitak aurkeztu zuten. Zortzi kartel finalisten artean 6.078 lagunek eman zuten botoa, 2015ean baino 954 gehiagok. Horrek esan nahi du % 19 handitu zela parte-hartzea. Eguneko batez besteko boto-kopurua bozketa egin den bederatzi urteetako bigarren handiena izan zen: 506,5 boto egunean. Botoen % 72 www.pamplona.es web-orriaren bidez jaso zen, % 23 Civivox sarean jarritako postontzietan eta beste % 5, 010 zerbitzuaren bidez.
2016an lehen aldiz antolatu zen partaidetza-prozesu bat San Fermin jaiei hasiera ematen dien txupinazoa nork jaurti erabakitzeko. Sanferminetako Mahai Nagusia arduratzen da osatzen duten elkarteek aurkeztutako proposamenak bideratzeaz. Proposamenek behar dituzten bermeak lortzen badituzte (mahaiaren heren baten babesa), herritarrek egingo dute haien gaineko bozketa. Jesús Ilundáin ‘El Tuli’ izan zen aurkeztu ziren sei proposamenen artean babes handiena jaso zuena, botoen % 40,3rekin, eta bera izan zen uztailaren 6an txupinazoa jaurtitzeko metxa piztu zuena. 9.830 boto jaso ziren guztira. % 87,5 (8.604) Udaleko web-orriaren bidez jaso dira, 884 boto 010 zerbitzuaren bidez eta 342 Civivoxeko postontzietan.
‘El Tuli’-ren hautagaitza Iruñeko Zabalguneko Merkataritza. Ostalaritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuen Elkarteak eta Iruñeko Erraldoien Kultur Elkarteak proposatu zuten. Hautagaitzaren proposamenetan, ‘El Tuli’-ren meritu indibidualez gain, beraien izaerarekin eta ilusioarekin, berdinak izango ez liratekeen jaiak prestatu zituen belaunaldiko jendeari ere aitortza egin nahi zitzaion. Apaltasunean eta asmamenean oinarrituta, eta garai gogor eta zailean, ondo pasatzeko asmo soilarekin jaiak gizarteratu zituen belaunaldia da.
Udal-egutegia
Lehen aldiz, herritarrek aukeratu zituzten, boto bidez, Udalak urte-amaieran banatzen duen udal-egutegia irudikatzen duten irudiak. Mendillorriko ur-deposituen irudi batek, Daniel Andión Espinalek egindakoak, irudikatzen zuen azala, emandako 3.460 botoek hala erabaki zutelako. Bozketan 661 pertsonak hartu zuten parte. Hautatutako 52 argazkietatik 13 aukeratu zituzten, urteko hil bakoitzerako bat, eta boto gehien jaso zituena, azalerako. Mendillorriko deposituen irudiak 278 boto jaso zituen.
Aukeratutako beste sei irudik egile bera zuten: Kike Balenzategui. Horren irudiak bozkatuenak izan ziren Buztintxuri, Etxabakoitz, Iturrama, Arrotxapea, Sanduzelai eta Lezkairuko zaldua-Santa Maria La Real auzoetan. Halaber, irabazle izan zen Iván Sánchez Sánchezen irudi bat, bozkatuena izan baitzen Erripagaña-Beloso-Bidezar eremuan; Mikel Besga Echávarriren irudia irabazle izan zen Alde Zaharrean; Manuel Matute Royoren argazki bat, Milagrosa-Azpilagaña eremuan aukeratu zuten; eta Íñigo Aranguren Osinagaren argazki bat izan zen Txantrea auzoan boto gehien jaso zituena.
Lehiaketara 759 irudi aurkeztu ziren, 104 parte-hartzailerenak. Bozketarako, epaimahaiak 4 irudi aurre-hautatu zituen hiriko 13 auzo edo auzo-elkarte bakoitzean.
Kultur Aniztasunaren Foroa
Kultur Aniztasunaren Foroaren helburua hiriko pertsona guztien eskubideen eta aukera-berdintasunaren alde lan egitea da, euren jatorria kontuan izan gabe. Lehen bilera abenduaren 15ean egin zen, Alberto Labarga Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zinegotzi-ordezkaria izan zen buru. 24 pertsona joan ziren, esparru horretan lan egiten duten elkarte-ordezkariak zein udal-ordezkariak eta -teknikariak. Kultur Aniztasunaren Foroak hiru lerro estrategikotan lan egiteko asmoa du: erabateko hiritartasuna, arrazakeriaren aurkako edo zurrumurruen aurkako kanpainak eta kultura-aniztasuna. 2017an biltzen jarraitzekoa da.
Beste jarduketa batzuk
Iruñeko Udalak hitzarmena sinatu zuen Txantreako Ekimen Sozialen Erkidego Zentroko (C.C.I.S. Txantrea) erakunde eta kolektibo erabiltzaileekin, beste gauza batzuen artean, antolaketa, erabilera-baldintzak eta ordutegia arautzeko. Zentroa Maria Auxiliadora ikastetxe ohian (Salestarrak) dago, Iruñerria kaleko 24 zenbakian, eta Erruki Etxearen jabetza da Francisco Franco Patronatuaren oinordeko erakunde gisa. Erruki Etxeak, 2014an, akordioa egin zuen Udalarekin udal-kudeaketa izateko eta prestakuntza-jarduerak eta denbora librekoak hartzeko, eta baita Auzoko Unitatea ere. Eraikinak 940 m2-ko bi solairu ditu, 300 m2-ko antzerki-aretoa eta bi patio, 3.000 m2-ko azalerarekin.
Hitzarmen horren bidez, Udalak Txantreako biztanle-sektore desberdinen elkarte-mugimendua babestu eta bultzatu nahi zuen, eta, halaber, talde, belaunaldi eta kulturen arteko elkarbizitza eta elkartasuna sustatu, eremu horretako kolektibo zaurgarrienen bazterketari aurrea hartzeko neurri gisa. Orobat, udal-zerbitzu publikoen presentzia areagotu nahi du, gertutik eta elkarren arteko kudeaketaren bidez antolatuko den herritarren interesekin bat datorren jarduera-eskaintza baten bidez. Helburuen artean dago, baita ere, auzoko entitateen erantzunkidetasuna eta inplikazioa suspertzea.
Udalak Gizarte Ikasketak Sustatzeko Institutua Fundazioa IPES Elkartearekin ere hitzarmen bat sinatu zuen Erraldoien Patio ondoan leku bat aldi baterako lagatzeko Emakumeen Liburutegia- Dokumentazio Zentroa behin-behinekoz hartzeko. Emakumeen Liburutegia-Dokumentazio Zentroak 30 urtetik gora daramatza funtzionatzen 1985etik. Emakumeei, genero-azterketei, feminismoei eta historiari, berdintasunari eta emakumeek kulturari (literatura, poesia, zinema, artea, komikia, etab.) egindako ekarpenei buruzko gaien informazio espezializatu eta eguneratuaren prestakuntza eta hedapena ditu ardatz. Denbora horretan hiriko, Foru Komunitateko, herrialdeko eta nazioarteko erreferente bihurtu da, genero-ikuspegia, emakumeen eskubideen defentsa eta emakumeek beraien premien arabera eskura ditzaketen zerbitzu eta baliabideen hedapena txertatzen espezializatua.