Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Gizarte Ahalduntzea

GAZTERIA

Gaztediaren Etxea

Gaztediaren Etxeak ehun sozialarekin gehiago artikulatzea eta inplikatzea lortu nahi du eskaera desberdinen eta gero eta zorrotzagoen araberako erantzuna emateko. Bere helburuen artean daude bizi-kalitatea, solidaritatea, autonomia pertsonala eta inplikazio edo parte-hartze boluntarioa sustatzea ere. Jarduera-programen, prestakuntza-eskaintzaren, arreta-zerbitzuen eta Etxearen informazioaren kudeaketaren baitan garatuko dira horiek guztiak. Gaztediaren Etxeak gure hiriko gaztediari zuzendutako hogei zerbitzutik gora kudeatzen ditu 11 lagunek osatutako kudeaketa-taldearekin. Prestakuntza-eskaintzako 25 monitore gehitu behar zaizkie horiei.

- Gazteentzako Informazio Bulegoa

Hauek dira Gazteentzako Informazio Bulegoaren eginkizunak: Informazio gehiago eskuratzen laguntzen duten alderdi guztien berri ematea, bulegora iristen diren lan, lehiaketa, ikastaro eta beka interesgarriei buruzko eskaintza eta deialdiak gazteen artean hedatzea; eta informazioa modu eraginkorrean hedatzeko interesgarriak diren era guztietako hedapen-euskarriak kudeatzea. 2016an, 8.280 lagunek egin zituzten arreta-eskaerak Gazteentzako Informazio Bulegoan. 19 eta 25 urte bitarteko gazteek osatzen dute erabiltzaile-talde ugariena, kontsulten % 25ekin. Hauek dira gai ohikoenak: ikasketak, prestakuntza eta kultura-ikastaroak 3.128 kontsultarekin (guztien % 38), aisia eta jarduerak 2.024 kontsultarekin (% 24) eta sariak eta lehiaketak, 1.288 kontsultarekin (% 16). Kontsulten % 66 aurrez aurre egindakoak dira, % 25 telefonoz eta % 9 posta elektronikoz.

-Gazteentzako Informazio Bulegoan txertatutako beste zerbitzu batzuk

Gaztediaren Etxeak bestelako zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkie gazteei, gai batzuen gainean argibide espezializatuagoa emate aldera edota hiriko gazteen artean informazioa hedatzeko modu berriak praktikan jartze aldera.

*Aholkularitza Espezializatuko Zerbitzua

Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Espezializatuko Zerbitzua Iruñeko Udalak sortutako baliabide bat da 14tik 30 urtera bitarteko gazteei berezkoak dituzten arloetan harrera profesionala, konfidentziala eta doakoa eskaintzeko. Zerbitzuaren jarduera www.pamplonajoven.es webgunera igotzen diren aldizkako artikuluekin eta gazteei zuzendutako bere eskumeneko gaiei buruzko jardueren prestaketarekin eta antolaketarekin osatzen da.

  • Aholkularitza Juridikoa. Horietatik, erdiak baino gehiago, 251, zuzenbide zibilari buruzkoak ziren, 107 lanari buruzkoak, 85 administrazio-izaerakoak, 19 kontsumoarekin zerikusia dutenak, 9 zigor-zuzenbidekoak eta 6 beste esparru batzuetakoak. Hau da pertsona eskatzailearen profila: emakumea (% 55), unibertsitate-ikasketak egin dituena edo egiten ari dena (% 53), 26 eta 30 urte bitartekoa eta Iruñekoa.
  • Gazte-asoziazionismorako Aholkularitza. Urte osoan 252 kontsultari erantzun zitzaien; horietatik 72k elkarteak eratzearekin zuten zerikusia; 62k, giza baliabideen kudeaketarekin eta boluntarioekin; 59k, estatutuak aldatzearekin, 25ek kontabilitatearekin, 21ek diru-laguntzekin eta 13k beste alderdi batzuekin. % 60 gazteekin edo gazteei zuzendutako jarduerak egiten dituzten elkarteak dira eta % 40, gazte-elkarteak.
  • Aholkularitza psikologikoa. Aholkularitza psikologikoak 102 zerbitzu eman zituen 2016an. Horietatik, 53 harreman pertsonalei buruzkoak izan ziren, 38 adimen- eta emozio-osasunari buruzkoak, 4 sexualitateari buruzkoak, 1 elikadura-jokabideari buruzkoa eta 1 jarrera bortitz edo oldarkorrei buruzkoa. Hau da artatutako pertsonaren profila: emakumea (% 68), LH edo Batxilergoa ikasten ari dena (% 46), 19 eta 25 urte bitartekoa (% 34) eta Iruñekoa (% 61).
  • Ikasketei, Irtenbide Profesionalei, Aisiari eta Denbora Libreari buruzko Aholkularitza. 2016an 107 jaso dira, modu honetan banatuta: 42 hezkuntzaz, 9, irtenbide profesionalez, 18 hizkuntzez, 12 enplegu-bilaketaz eta/edo curriculuma prestatzeaz, 12 auzolandegiez, 4 boluntariotzaz eta 10 aisiaz. Artatutako pertsona gehienek unibertsitate-ikasketak zituzten edo egiten ari ziren (% 33), emakumeak ziren (% 56) eta 19 eta 25 urte bitartean zituzten.

*Berriemaileen Sarea

Gaztediaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoaren mendeko Berriemaileen Programa 1996/1997 ikasturtetik aurrera egin da etenik gabe. 2015-2016 ikasturtean 40 ikastetxek parte hartu zuten programan, eta 2016-2017 ikasturtean, berriz, 42k. Ikasturte honetako berritasun gisa, gazteentzako, gazte-elkarteentzako eta gazteen beste eremu batzuentzako profesionaltasun-ziurtagiriak eskaintzen dituzten erakundeei deialdia ireki zitzaien, hau da, bigarren hezkuntzako zentroak edo ikasle-egoitza nagusiak ez diren erakundeei.

*Informazio-klubak

Gai batzuei buruzko posta elektronikoak bidaltzen dira informazioa emateko. Gazteek izena emateko orria bete behar dute Gaztediaren Etxean edo www.pamplonajoven.es webgunean, informazioa jaso nahi duten gaiak aipatuz: etxebizitza, enplegua, Gaztediaren Etxeko jarduerak, udal-jarduerak, ikastaroak eta jardunaldiak, bekak, sariak, ekitaldien agenda, boluntariotza eta Buletin Gaztea. 2016an 248.504 posta bidali ziren 91 txandatan, hain zuzen ere, 2015ean baino % 18 gehiago. 6.254 pertsona daude zerbitzuan izena emanda.

*Bidaiategia

92 erabiltzaile ditu zerbitzuak, 2015eko 120 baino kopuru txikiagoa. Kontsulten % 21 Espainiako helmugei buruzkoak dira eta % 15 ingelesez hitz egiten duten herrialde anglo-saxoiei buruzkoak. Eskatzen den informazio gehien-gehiena turismo arlokoa da, eta maiz lan arloko informazioa ere bai. Zerbitzuak aukera ematen du erabiltzaileek Bidaiategiko funtsak mailegutan har ditzaten beren bidaietan erabiltzeko. Urtean zehar, 13 gaztek hartu zituzten materialak.

*Boluntarioentzako Argibide Bulegoa

Zerbitzu honen bidez, deskribapen-fitxa bat bidaltzen zaie aldian behin Iruñeko boluntario-entitateei, behar dituzten boluntarioen berri eman dezaten. Behin fitxa eta informazio osagarria jasota, den-dena sartzen da Gaztediaren Etxeko Gazteentzako Informazio Bulegoaren informazioaren datu-basean. Une horretatik aurrera, eskariak zabaltzeko prozesua hasten da: eskariak iragarki-oholean jartzen dira ikusgai, haietan interesatuta dagoen orok informazio eska dezan. Eskari guztiekin buletin elektronikoa egiten da, eta hamabostean behin banatzen zaie izena emandako 2.488 pertsonei. 2016an 21 buletin elektroniko bidali ziren, guztira 46.060 posta elektroniko eskariak banatzeko.

Bestalde, eskariak egiten joan ziren entitateekin eta boluntario-eskariak hedatzeko interesa izan dezaketen guztiekin, entitate eskatzaileen datu-basea egin zen. Datu-base horretan, gaur egun, 193 entitate daude izena emanda. Zabaldutako boluntariotza-postuak 179 eskari izan ziren 2016an.

- Aretoak lagatzeko zerbitzua

2016an aretoak lagatzeko zerbitzua erabili zuten pertsona-kopurua 56.306koa izan zen, aurreko urtekoa baino % 4 baxuagoa, orduan 58.681 erregistratu baitziren. Hain zuzen ere, 44.329 pertsona (% 79) talde egonkorretakoak dira eta 11.977 (% 21) unean uneko taldeetakoak. Hileko batez bestekoa 4.692 pertsona ingurukoa da. Erabiltzaile kopururik handiena apirilean izan zen. Hil horretan 5.396 pertsonak erabili zituzten zentroko instalazioak. 2016an, guztira 18.868 orduz erabili zen Gaztediaren Etxea, 2015ean baino % 1 gutxiago.


ERABILTZAILE-KOPURUA

ERABILERA-ORDUAK


Egonkorrak

Aldizkakoak

GUZTIRA

Egonkorrak

Aldizkakoak

GUZTIRA

GUZTIRA

44.329

11.977

56.306

14.875

3.993

18.868

Ikasketa-gela bi helbururekin jarri zen abian: batetik, hiriko ikasle gazteen eskura ikasketa-gune bat jartzea, eta bestetik, instalazioen erabilera goizeko ordutegian optimizatzea, astelehenetik ostiralera, gazteen berezko dinamiken ondorioz, eraikina gutxi erabiltzen delako ordu horietan. Gelak 24 ikasketa-postu ditu eta WIFI-estaldura ere badu. Urtean zehar 868 pertsonak erabili zuten zerbitzua, aurreko urtean erabili zuten 817 gazteak baino % 6 gehiago.

- Ekitaldiak Programatzeko Zerbitzua

Gaztediaren Etxea gizarte- eta kultura-ekitaldiak antolatzen saiatzen da, gazteak dinamizatzeko, eta bide emateko hiriko gazteen arte-, kultura- eta gizarte-kezka eta adierazpenei. Horrela, Gaztediaren Etxea bertara joaten den gazte ororen zentroa izatea da xedea, bertan parte-hartzea, asoziazionismoa, informazioa, garapena, eta abar bideratzeko.

*Ikastaroak

2016an, Gaztediaren Etxeak 100 ikastaro antolatu zituen, eta 1.709 pertsonak hartu zuten parte. Ikastaroen iraupena 6 eta 50 ordu bitartekoa izan zen eta ikastaro bakoitzeko parte-hartzaile kopurua 20ra mugatua zegoen, sukaldaritzakoan izan ezik, 16koa baitzen. Matrikula-prezioa aldatu egiten da iraupenaren arabera (ordu-kopurua) eta parte-hartzaileen adinaren arabera. Ikastaroek gai-aniztasun handia dute, 5 arlotan antolatuta: kirol-jarduerak; dantza eta adierazpena, estetika eta ongizatea, kultura-ikastaroak eta garapen pertsonal eta profesionalekoak, eta informatikako tailerrak. Kirol-jardueren 27 ikastaro, dantza eta adierazpeneko 28, estetika eta ongizateko 19 eta kultura eta garapen pertsonal eta profesionaleko 26 antolatu dira. Informatikako tailerrei dagokienez, 44 egin ziren eta 679 pertsonak hartu zuten parte.

*Kultur ekitaldiak

22 kultura-ekitaldi antolatu ziren. Gazte-kolektiboek garatutako eta udal-oniritzia jasotako jarduerak ez dira horien artean sartzen. Kultura-ekitaldi horietan 1.644 pertsona izan ziren. Ekitaldietan garatutako jarduerak gai hauen ingurukoak ziren: 7 antzezlan (541 ikusle); lehiaketa bat (23 parte-hartzaile); 3 ikastaro-erakustaldi (870 bertaratutako); kontzertu bat (76 bertaratutako); 2 sukaldaritza-lantegi (66 parte-hartzaile); 3 eskulan-lantegi (13 lagun) eta 4 robotika-lantegi (55 lagun).

Jarduera horien guztien artean zeuden Gaztediaren Etxean urte horretan egindako zikloen barnean egindakoak. Gazte Antzerkiaren X. Zikloa (apirilaren 18tik 24ra, sei antzezlanekin), aScena! kontzertuak (bi kontzertu) eta Robotika-goizak (Arduinoko lau lantegi)

*Erakusketak

Erakusketa-programazioa prestatzerakoan, lehentasuna ematen zaie artista gazteen erakusketei eta gazte-gaiak jorratzen dituztenei. 2016an, 9 erakusketa egin ziren eta, guztira, 1.065 lagun bertaratu ziren.

*Aisia-larunbatak

Gaztediaren Etxeak hamar aisia-larunbat antolatzen ditu urte osoan zehar. Gazte-elkarteen parte-hartze aktiboa bilatzen da eta, horretarako, jendeari irekitako jarduerak proposatzeko gonbidapena egiten zaie. Urtean zehar egindako aisia-larunbaten 10 saioetara 860 lagun bertaratu ziren. Saio hauek egin ziren: gaueko aisia, mahai-jokoak, robotika, azoka-arratsaldea, Otaku Day, hiri-dantza, zinemagintza eta argazkigintza dokumentala, zientzia-arratsaldea, beldurrezkoa, antzerkikoa eta munduko kulturen arratsaldea.

*Gazte taldeek eta elkarteek garaturiko jarduerak

Jarduera horiek ez dute zerikusirik Gaztediaren Etxeak antolatzen dituen kultura-ekintzekin, baina haiek garatzeko orduan talde kudeatzailearen babesa, ikuskapena eta jarraipena dute. 2016an, atal horren barruan sartzeko moduko 56 jarduera egin ziren: 6 kontzertu (376 bertaratutako); 13 solasaldi (490 bertaratutako); 12 antzezlan (1.213 bertaratutako); 9 proiekzio (324 bertaratutako); 6 aurkezpen (419 bertaratutako); 1 bilera (25 bertaratutako); 2 ikasturte-bukaera (234 bertaratutako) eta beste jarduera batzuei dagozkien 7 lantegi (464 bertaratutako). Jarduera horietan, guztira, 3.545 lagun izan ziren. 2015ean 58 jarduera antolatu ziren (bi gehiago) eta 3.161 lagun izan ziren (ia 400 gutxiago).

*Beste jarduera batzuk

2016an zehar beste jarduera-mota batzuk egin ziren, Iruñeko Udalak edo Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak zuzenean antolatuta. Udalaren Gaztedia Foroa da, gai hauei buruzko informazio-saioa: etxabeei buruzko araudia, Gaztediaren Etxeko antzerki-taldeekin egindako bilera, gazte-jardueretarako udal diru-laguntzei buruzko saio informatzailea, Mugikortasun Behatokiaren bilera, Gizakien Salerosketaren aurkako Elkartearen prestakuntza-lantegiak edo merkataritzari buruzko hitzaldia.

- Beste esparru eta zerbitzu batzuk

*Zibergela

Zibergela zerbitzuak Interneten doan sartzeko aukera ematen du, hiriko gazteek teknologia berriak erabiltzen ikas dezaten eta haietan presta daitezen. 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua da. Guztizko erabiltzaile-kopurua 9.951koa izan zen, 2015eko 9.902 baino zerbait handiagoa. Aretoko WIFIa 4.752 pertsonak erabili zuten, aurreko urtean baino % 2 gehiagok. Urtean zehar, Ubuntu sistema eragile libreari buruzko beste zerbitzu bat gehitu zen zibergelan, gazteak sistema horrekin ohitzen joan daitezen.

*Iruña Gaztemaker Space

Iruña Gaztemaker Space robotikako eta 3D modelaketako laborategia da. Laborategi horretan, baliabide gutxien dituzten gazteek taldeko proiektu teknologikoak kostu txikienarekin gauzatzeko aukera emango dien tresnak eskura ditzakete. Zerbitzuak 3D inpresioak egiteko aukera eskaintzen du, materialaren kostuaren prezioan; objektuen 3D eskanerra; robotak ekiteko kit-en mailegutza; 3D diseinuak egiteko eta robotak programatzeko azken belaunaldiko bost ordenagailu; eta aholkularitza tekniko pertsonalizatua. Irekita dago irailaren 6tik eta 312 lagunek erabili zuten urte osoan zehar.

- Gaztediaren Etxeari buruzko datuak. 2016. urtea

ZERBITZUAK GUZTIRA

2015

2016

Aldakuntza

Erabiltzaileak

Ehunekoa

93.190

91.447

- 1.743

- 2%

INFORMAZIO ZERBITZUAK

ERABILTZAILEAK

2015

2016

Aldakuntza

Gazteentzako Informazio Bulegoa

7.981

8.280

+ 4%

Aholkularitza Juridikoa

359

477

+ 33%

Asoziazionismorako Aholkularitza

248

252

+ 2%

Aholkularitza psikologikoa

134

102

- 24%

Ikasketa-aholkularitza

182

107

- 41%

Bidaiategia

120

92

- 23%

Boluntarioendako Argibide Bulegoa

640

644

+0,6%

GUZTIRA

9.664

9.954

+ 3%

ESPAZIO-LAGAPENAK

ERABILTZAILEAK

2015

2016

Aldakuntza

Areto-lagapen iraunkorretarako eskaerak

47.005

44.329

- 6%

Noizbehinkako areto-lagapenetarako eskaerak

11.676

11.977

+ 3%

Ikasketa-gela

817

868

+ 6%

GUZTIRA

59.498

57.174

- 4%

PRESTAKUNTZA-PROGRAMAZIOA

ERABILTZAILEAK

2015

2016

Aldakuntza

Ikastaroetako parte-hartzaileak

1.652

1.709

+ 3%

Informatika-lantegi irekiak

636

679

+ 7%

GUZTIRA

2.288

2.388

+ 4%

GIZARTE- ETA KULTURA-EKITALDIAK

ERABILTZAILEAK

2015

2016

Aldakuntza

Kultur jarduerak

1.851

1.644

- 11%

Erakusketak

1.427

1.065

- 25%

Aisia-larunbatak

673

860

+28%

Gazte taldeen jarduerak

3.161

3.545

+12%

Beste jarduera batzuk

70

114

+63%

GUZTIRA

7.182

7.228

+1% (0,6%)

ZIBERGELA

ERABILTZAILEAK

2015

2016

Aldakuntza

Zibergela

9.902

9.951

+0,5%

WIFI erabiltzaileak

4.656

4.752

+ 2%

GUZTIRA

14.558

14.703

+ 1%

Jarduera-mota

Kopurua

2015

2016

Aldakuntza

Aisialdiko eta denbora libreko ikastaroak

95

100

+ 5%

Doako informatika- tailerrak

44

44

0%

Programazio Zerbitzuaren ekitaldiak

22

22

0%

Erakusketak

13

9

- 31%

Aisia-larunbaten saioak

9

10

+ 11%

Gazte elkarteen ekitaldiak

58

56

- 3%

Beste jarduera batzuk

1

7

+ 700%

JARDUERAK GUZTIRA

242

248

+2%

Diru-laguntzak eta laguntzak kudeatzea

    Enpresa-sortzaile gazteendako diru-laguntzak

50.000 euroko zuzkidurarekin egin zen diru-laguntzaren deialdia. Aurkeztutako 30 eskabideetatik 28k jaso zuten laguntza, 41.085,56 euroko zenbateko osoarekin. Pertsona ekintzailearen profilari dagokionez, gazte ekintzaileen % 56,66k 25 eta 30 urte bitartean ditu, gizon- eta emakume-kopurua berdina da eta gehienak autonomoak dira (24). Guztira, 42 lanpostu sortu ziren. Edizio honetan diruz lagundutako gastu-mota aztertu zen, batez ere lokalarekin zerikusia zuten gaietan, hala nola, egokitzea, materialak eta alokairuak edo lizentzia-eskualdatzearen kontzeptua taxi-gidarien kasuan.

Diru-laguntzak, gazteei zuzendutako jarduerak egiteagatik

Deialdiak 51.000 euro inguruko zuzkidura izan zuen. 15 eskabide aurkeztu ziren eta diruz laguntzeko 119 jarduera. Azkenik, 108 finantzatu ziren deialdi horren kontura, eta 14 ez ziren onartu. Hauek izan ziren laguntzen hartzaileak: Nª Sra. de la Paz taldea, Jóvenes para Cristo elkartea, Nafarroako Scouts Católicos taldea, SEI elkartea, Música sin Barreras, Albatro, Garaiz gazte elkartea, I Becchi gazte elkartea, Xavier denbora libreko kluba, Lantegi, Antitele denbora libreko kluba, Noray, Sierra de Alaiz kluba, Dos o Más eta Buztintxurreando Txuri.

Beste jarduera eta programa batzuk

*Udako aisia-jarduerak

  • Jarduera anitzeko programa: 400 plazatarako deialdia egin zen zortzi asteburutan, egun osoko programarekin (larunbata) edo asteburu osoko programarekin (larunbata eta igandea). Guztira 207 gaztek hartu zuten parte, 104 neskak eta 103 mutilek.
  • Pirinioetako Zeharkaldia: 3 gaztek Pirinioetako zeharkaldian parte hartzea lagundu zuen diruz Iruñeko Udalak, Anaitasuna KKAErekin elkarlanean.

*Lehiaketak

Udalak antolatutako gazteentzako literatura-lehiaketara 30 lan aurkeztu ziren. Horietatik 17, 14 eta 16 urte bitarteko kategoriakoak izan ziren eta 13, 17 eta 18 urtekoen kategoriakoak. Narratibari dagokionez, 78 lan aurkeztu dira. Horietatik 57, 14 eta 16 urte bitarteko kategoriakoak dira eta 21, 17 eta 18 urtekoen kategoriakoak. Sarien gastua 4.400 eurokoa da.

*Jarduerak espetxeetan

Espetxean eskulanen 3 lantegi eman ziren Gaztediaren Etxeak kudeatuta, 60 parte-hartzailerekin, eta 6 hilabeteko musika-lantegia Mikel Barrenechea irakaslearekin.

*Entsegu-bonuak

Musika modernoko talde berriei laguntzeko programaren barruan, Iruñeko Udalak diru-laguntza eman zuen 285 entsegu-bonutarako, 12.483,57 euroko gastuarekin. 34 taldek eskatu zuten zerbitzua. Bi baldintza bete behar zituzten: alde batetik, taldekideen hirutik bik, gutxienez, 14 eta 30 urte bitartekoak izan behar zuten; eta bestetik, taldekideen erdiek Iruñeko auzokideak izan behar zuten.

*Prebentziozko esku-hartzearen proiektua Sanferminetarako

Hegoaken bidez, jaien inguruko droga-kontsumoari lotutako arriskuak eta kalteak murrizteari buruzko esku-hartze pilotua egin zen. Jarduketa Errekoleten plazan egingo da, Herri Sanferminak gunean, uztailaren 11n, 12an eta 13an, gaueko 23:00 eta 03:00 artean. 220 lagun izan ziren informazio-gunean eta 44k analisia egin zuten (guztira 57 egin ziren, batzuek bi aldiz egin zutelako). Halaber, abian jarri zen uztailaren 6tik 13ra, gaueko 10etatik goizeko 6etara bitartean, alkohol- eta droga-kontsumoarekin zerikusia duten arriskuen prebentzioan eta murrizketan espezializatutako telefonozko arreta-zerbitzua.

*Gazte-foroa eta sare sozialak

Apirilaren 20rako gazteentzako parte-hartze foroa antolatu zen eta 23 lagun bertaratu ziren. Lehengo Gaztediaren Mahaiarekin alderatuta, ordezkaritza-izaera zuenarekin, egin ziren aldaketak azaldu ziren. Apirilaren 27rako arte eszenikoetako gazte sortzaileen sarea eratzeko lehen bilerarako deialdia egin zen, eta 6 talde desberdinetako 8 gazte bertaratu ziren.

ADINEKO PERTSONAK

Udalak ‘Adineko Pertsonentzako Jarduketa Programa’ prestatu zuen Iruñea Adineko Pertsonentzako Hiri Adiskidetsu bihurtzeko Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Munduko Sarearen barruan. Hauek dira plan honen helburuak: adineko pertsonen aniztasuna aitortzea, adin guztietako pertsonek partekatutako inklusio-kultura sustatzea, haien erabakiak eta bizimodu-aukerak errespetatzea eta zahartze aktiboarekin zerikusia duten premiei eta lehentasunei malgutasunez erantzutea.

OMEk sustatutako proiektuak zahartze aktibo eta osasuntsua sustatu eta bideratuko duten ingurune eta zerbitzuak sortzea du xede. Zahartze aktiboa sustatzeko interesa duten udal guztiei zuzenduta dago proiektua, haien inguruneak eta zerbitzuak hobetzeko eta ikuspegi hori udal-plangintzan txertatzeko.

Udal-programak modu integralean jorratzen ditu adineko pertsonen egunerokotasunari eragiten dioten alderdiak, haien parte-hartzea sustatuz eta, aldi berean, Udala hobetzeko prozesuan haien premiak, ikuspegiak eta iritziak kontuan hartuz.

‘Adineko Pertsonentzako Jarduketa Programa’ hamahiru jardunbide ditu, bost fasetan bilduta.

Lehen fasea, 2017 arterainokoa, Iruñeko adineko pertsonen egungo egoeraren aurrediagnostikoarena da. Horretarako, besteak beste, demografiari, pobrezia-arriskuari, mendekotasun-egoerari edo herritarren partaidetzari buruzko datuak jasotzen dituzten adierazleak ari dira lantzen. Adineko pertsonentzako udal-baliabide eta -zerbitzuen mapa integral bat ere egin da, aire zabaleko guneak, eraikinak, garraioa, etxebizitza, errespetua eta gizarteratzea, parte-hartze soziala, komunikazioa eta informazioa, lana eta herritarren parte-hartzea eta gizarte-zerbitzuak eta osasuna hartzen dituena.

Lehen fasea Adineko Pertsonen Kontseiluari bidaliko zaion txostenarekin amaituko da, gizarteratzeko eta kontrastatzeko eta jendeari ezagutzera emateko. Gainerako etapak hurrengo urtetik aurrera beteko dira.