Bide-segurtasuna
2015ean, Iruñean, 2.257 zirkulazio-istripu gertatu ziren. Horietatik, 142 harrapatze-istripuak izan ziren. Istripu gehienak alboko talka (588) eta ibilgailu aparkatu bat jotzea (457) izan ziren; kalte materialak eragindakoak 1.831 izan ziren, eta 483tan zaurituak izan ziren, eta bi pertsona hilik gertatu ziren. Gainera, 31 lagun larriki zauritu ziren, eta 584, arinki. 142 harrapatze-istripuetatik, 97 erregulaziorik gabeko pasabideetan gertatu ziren, eta 19, pasabidetik kanpo, eta 105 kasutan, zauritu arinak izan ziren. 122 istriputan bizikletak nahasita egon ziren; 177tan, motozikletak, eta 69tan, ziklomotoreak. Istripurik gehien asteazkenetan gertatu ziren, eta gero, astearte, ostiral eta astelehenetan.
|
|
2005 |
2006 |
2007 |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Istripuak guztira
|
3456 |
3090 |
3004 |
2786 |
2585 |
2757 |
2557 |
2273 |
1928 |
2123 |
2257 |
|
Harrapatze-istripuak |
201 |
180 |
166 |
165 |
171 |
143 |
153 |
146 |
141 |
144 |
142 |
|
|
2005 |
2006 |
2007 |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Hildakoak |
2 |
2 |
4 |
3 |
0 |
6 |
3 |
5 |
2 |
1 |
2 |
|
Zauritu larriak
|
86 |
70 |
71 |
69 |
61 |
33 |
26 |
22 |
31 |
37 |
31 |
2015ean, 431 etilometria-kontrol egin ziren, bai arau-hausteetan, auto-istripuetan eta prebentzio-kontroletan. Guztira 22.118 proba egin ziren: 21.134 negatiboak izan ziren, eta 984, berriz, positiboak. 983 proba positiboetatik, 792ri administrazio-zehapena ezarri zitzaien.
2015ean, bide-segurtasunaren aurkako 388 delitu izan ziren Iruñean; hau da, 2014an baino 70 gehiago. Gehienak etilometria positiboek eragindakoak, eta epaitegira bideratuak. Zehazki, 276 izan ziren, eta 2014an, berriz, 237. Guztira 60 lagun atxilotu zituzten gidabaimenik gabe gidatzen ari zirelako (2014an, 41), puntuak galdu izanaren ondorioz edo epai judizialez gidabaimenik gabe gelditu izanaren ondorioz, edo gidabaimenik ez izatearen ondorioz. Beste 27 lagun (23, 2014an), arduragabekeriaren ondorioz lesio-delitua egiteagatik.
Horrez gain, 14 delitu egin ziren (8, 2014an) etilometria-kontrola egiteari uko egiteagatik; sei, hirian ausarkeriaz gidatzeagatik; bi, substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik; eta homizidio-delitu bi, arduragabekeriaz jokatzearen ondorioz. Berriz ere gainditu zuen norbaitek hiriko abiadura-muga orduko 60 kilometrotan baino gehiagotan. Holakorik ez zen 2014an gertatu, baina bai behin 2013an, eta bitan, 2011n eta 2012an.
2015ean, Udaltzaingoak 101 droga-proba egin zituen; 99tan emaitza positiboak izan ziren, baina auzitegietara bakar bat bideratu zen. Kasu gehienak prebentzio-kontroletan gertatu ziren (83).
Horrez gain, 2.188 zirkulazio-kontrol egin ziren: abiadura radarrarekin kontrolatzea (1.619), dokumentazioa (862), eskola-garraioa (88), hainbat arau-hauste (202) eta etilometriak (217).
Bestalde, trafiko alorreko talde teknologikoak 376.540 ibilgailu kontrolatu zituen radar mugikorrarekin 1.364 kontroletan; guztira, 1.130 salaketa jarri ziren, eta pertsona bat atxilotu zuten abiadurarengatik. Gainera, kabina finkoetan kokaturiko radarrek 4 milioi ibilgailu baino gehiago kontrolatu zituzten, eta 2.438ri salaketa jarri zitzaien. Azkenik, visual car tresnaren bidez (ibilgailu ofizial batean ezarritako tresna batek ibilgailuetako matrikulak irakurtzen ditu), 205 auto atzeman ziren asegururik gabe, lapurtutako 3 eta 356 gaizki aparkatuta, salaketa jaso zutenak. Autobus-geltokiaren aurrean, badago aldi baterako aparkatzeko moldatua dagoen eremu bat, bidaiarien joan-etorria errazteko; bada, eremu horretan 715 salaketa jarri ziren; 2014an, aldiz, 804; 2013an, 537; eta 2012an, 502. Gainera, semaforo batzuetan jarritako argazki-gorri deritzon sistemarekin, 7.423 irudi tratatu, eta 1.272 salaketa egin ziren.
