Hiri Ekologia eta Mugikortasuna
Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra hiriko herritarrentzat osasungarria izan behar duen ingurune bat mantentzeaz arduratzen da, osasun-, higiene- eta ikuskapen-baliabideak erabilita, eta hiri-eredu jasangarria sustatzen du, bai Udalaren jarduketa, ondare eta baliabideetan bai hirian berean gauzatuko dena. Halaber, mugikortasun jasangarriko departamentu berezi bat sortu behar du, ahalbidetzeko, hala arauen ikuspegitik nola hirian esku-hartzeari dagokionez, herritarrak modu jasangarri eta eraginkorrean mugitzea, betiere lehenetsita oinez, hiri-garraioan edo bizikletaz ibiltzea, garraio motordun pribatua erabili ordez. Azkenik, Iruña, udal-mailan, autosufizientea izatea sustatu behar du, energiari dagokionez, efizientzia- eta jasangarritasun-irizpideetan oinarrituta.
a) Osasun-zerbitzuak eta osasuna sustatzekoak:
- Ingurumenaren ikuskapena (ura, airearen kutsadura, zaratak...).
- Elikagaien ikuskapena (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).
- Zoonosia (animalien populazioaren eta haien gaixotasunen kontrola).
- Epidemiologia (osasun-inkestak, elikadurazko toxiinfekzioak, osasun-heziketa).
- Desinfekziorako eta intsektu eta arratoiak hiltzeko parkea.
- Komun publikoak.
- Bainuetxeak.
- Bilketa bereziak.
- Laborategia (analisi kimiko eta mikrobiologikoak).
- Hilerria
b) Hiri Ekologiako Zerbitzua:
- Jasangarritasuna sustatzea hirian eta Udalean.
- Pasabide ekologikoen sare bat sortzea, natura integratzeko hiri eraikian.
- Hiriko biodibertsitatea babestea, eta hiriko natur ondarea iraunarazten laguntzea, bai eta animalien eskubideak zaintzea ere.
- Jasangarritasunean murgiltzeko prozesua abiaraztea, udal-arau eta -aurrekontu guztietan eragin behar duen Agenda 21 partizipatibo eta irisgarri bat baliatuta.
- Jasangarritasun-irizpideak eranstea udal-kontratu guztietan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.
- Pobrezia energetikoaren kontra borrokatzea.
- Komunitate-konpostajeko guneen sarea bultzatu eta garatzen laguntzea.
- Hiriko komunitate-baratzeen sarea garatu eta kudeatzea.
- Ingurumen-heziketako programak sustatu eta egitea, herritar guztiei zuzenduta: hala adingabeei, ikastetxeen bidez, nola helduei, Ingurumen Museoa eta beste zenbait tresna baliatuta
c) Mugikortasuna.
- Hiriko mugikortasunaren segimendua egin, berariazko azterlanak enkargatu edo egitea, eta jarduteko proposamenak diseinatzea.
- Mugikortasuna diseinatzea Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera, eta eredu berriaren inguruko prestakuntza eta hedapena planifikatzea.
- Arauetan (Zirkulazio Ordenantza) behar diren aldaketen gidaritza, eta aldaketen sustapena udal-eskumeneko esklusiboak ez diren arauen kasuan (Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana).
- Herritarren kontseiluen, Hiriko Kontseiluaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Behatokiaren erabakitzeko ahalmena sustatzea, mugikortasuna ukitzen duten esku-hartzeetan.
- Bultzada ematea ibilgailuen zirkulazioa baretzeari eta bizikletaren erabilerari, horretarako baliatuz Udalaren arau-, ondare- eta tributu-tresnak.
- Hiri Ekologiako Zerbitzuaren ingurumen-heziketako plana zabaltzea, mugikortasun jasangarria ere barne har dezan.
- Nbici-BiziZ zerbitzuaren bideragarritasuna aztertzea eta proiektua birformulatzea, hiri-mugikortasuneko plan zabalago baten barnean sartuta.
- Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.
- Egungo bidegorri-sarea aztertu eta aldaketak sustatzea, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin elkarlanean.
- Oinezkoen pasealekuak –inguruko herrietakoekin lotuak– egitea, Iruñeko auzoak elkarrekin modu seguru eta atseginean lotze aldera.
- Jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.
d) Energia Berdea:
- Energia-eraginkortasuna sustatzea hala Udalean nola hirian. Udaleko energia-kontsumoak kontrolatu, eta haiei lotutako udal-ekimen guztietan parte hartzea: energia-hornidurako kontratuetan, eraikinen mantentze-jardueretan, eraikin berrien proiektuetan... Hori guztia, Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrarekin batera.
- Energia-autoekoizpena sustatze aldera, udal-arauak aldatzea –eta foru erkidego mailan egiteko ere bultzatzea–, energia-autokontsumorako ereduak ahalbidetuz zergen eta finantzaketaren bitartez.
- Aztertzen hastea energia-kontratuak energia berriztagarriak ekoizten dituzten kooperatibekin egiteko aukera.
- Berariazko helburua: Energia Merkaturatzeko Udal Enpresa bat sortzea, honako eginkizun hauekin:
- Egungo instalazio fotovoltaikoa kudeatu eta hura hedatzen saiatzea, Udalaren eskura dagoen ondarea baliatuta.
- Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea erabil dezaten (energia-aholkularitza).
- Modu aktiboan bultzatzea ekoizle berriak elkarrekin sarean ari daitezen, ekoizle txikien kooperatiba baten sorrera sustatuz, Udalaren babes juridikoaren pean.
- Sortzekoa den energia-merkaturatzaileak eragindako diru-sarrerak berrinbertitzea pobrezia energetikoari aurre egiteko programetan.







