Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Babes zibila

Uholdeei aurre egiteko Plana

Uholdeei aurre egiteko Plana 4 aldiz gaitu zen 2015ean.  Arlo hau NOE informatika-aplikazioaren bidez lantzen da;  Tesicnor enpresak 2013an garatu zuen. Uholdeak direnean, egin beharreko lanak agindu eta arintzeko aukera ematen du, larrialdi-mailen arabera.   Terminal guztietatik sar daiteke aplikazioan web bidez, eta alarmak jotzen ditu, ibai-emariaren arabera.  Halako larrialdi-maila jakin baterako, zehatz-mehatz zerrendatzen dira egin beharrekoak, hurrenkera bati jarraiki, eta jasota geratzen da ongi bete diren ala ez.

Arga eta Elortz ibaiak garbitzea

Arga eta Elortz ibaietan garbiketa-lanak egin ziren; hau da, zuhaitzak eta adarrak kendu ziren, izan daitezkeen uhaldiek ahalik eta kalterik txikienak eragin ditzaten ibaiek zeharkatu eta uholdeak gerta daitezkeen auzoetan.  Gainera, hiriko leku adierazgarri batzuetako baldintza estetikoak hobetu ziren, eta Argari dagokionez, zaldainetako irisgarritasun-baldintzak bermatu ziren, ibaia zeharkatzeko.  Izan ere, 2015ean, tarte horretan jardun zen, eta Elortzen, berriz, Etxabakoizko hiri-igogailuaren zubitik hurbileko eremuan. Era berean, enborrak eta adarrak trabaturik gelditu ohi diren leku guztietan, bai eta tamaina handiko zuhaitzak trabaturik gelditutako tokietan ere, hala nola San Pedroko eta Dona Graziako presetan eta El Vergel eta Oblatuen zubietan. 140 m3 enbor atera eta zerrategietara garraiatu ziren, zerrautsa egiteko, eta 90 tona adar eta zabor. Iruñeko Udalak Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena jaso zuen lan horiek egiteko. Lanak Lacunza Hnos. SL enpresak egin zituen.

Sanferminetarako Babes Zibileko Plana

Sanfermin Planak barne hartzen du entzierrorako, su artifizialetarako eta festen programako gainerako ekitaldietarako segurtasun-antolamendua eta, era berean, beharren araberako zirkulazio-etenak edo errefortzuak. 2012an bezala, Babes Zibileko Toki Batzordeak Txupinazora beirazko ontziak sartzea debekatu zuen. 2015ean, Babes Zibileko 108 laguntzaile kontratatu ziren (naranjito deritze), 2011n egindako deialdian onartutakoen zerrendaren bidez.

Izotz- eta elur-plana

Elurrei eta izotzei aurre egiteko Plana eguraldi-baldintzek behartuta gaitzen da, eta xedea da eguraldi txarrak herritarren eguneroko bizimodua ahalik eta gutxiena ukitzea; bereziki, zerbitzu publikoak dauden lekuetarako sarbideetan.   Planaren baitan, Iruñeak 220 pertsona ditu atxikiak garbiketa, obra eta lorategietarako udal-zerbitzuen enpresa kontratistetan. 11 ibilgailu ditu elurra kentzeko xaflekin, eta 2015ean, 3 egunez atera ziren kalera; gatza barreiatzeko gailuak, berriz, 5 egunez erabili ziren.  Gainera, Trinitarios aldeko gatz-biltegian bi silo daude, 100na tonako edukierakoak. Horrez gain, 450 tona gatz soltean eta 30 tona gatz 25 kilogramoko zakuetan gordetzen ditu, ikastetxeetan, osasun-etxeetan eta organismo publikoetan banatzeko, bai eta gatza eskatzen duten auzokideei ere.   Gainera, Gizarte Ekintzako Alorrarekin elkarlanean, atzematen da nork lo egiten duen karrikan eguraldi txarra egiten duenean, Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentrora eramateko.

 

2011

 2012

 2013

 2014

 2015

Elurra kentzeko makinek zenbat egunetan esku hartu behar izan duten

5

7

1

1

3

Gatza zenbat egunetan barreiatu den izotz-iragarpenek eraginda

8

12

2

2

5

tona Erositako gatza

130

140

200

0

213

tona Gatz-izakinak (soltean), abenduaren 31n

450

500

500

600

450

tona Gatz-izakinak (25 kiloko zakuetan); abenduaren 31n

10

 

 

20

 

 

20

20

30

 

 

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala