Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Gizarte Ekintza eta Komunitate Garapena

Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapenerako Alorrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera.

  • Herritarren sentsibilizazioa eta elkartasuna sustatzea, gizarte-kohesio handiago bat objektibatzeko tresna gisara. Topaguneak sortu eta iraunaraztea, pertsonek, taldeek eta elkarteek parte zein konpromisoa har dezaten auzoetako biztanleen bizi-baldintzen hobekuntzan.
  • Herritarrek nozitzen edo nozitu ahal dituzten premiazko gizarte-egoerei aurrera hartu eta antzematea, eta harrera egitea herritarrei gizarte-zerbitzuetako eta -orientazioko sisteman, auzo-unitateen bitartez.
  • Mendekotasun-egoeren prebentzioa, norberaren autonomiaren sustapena eta beren kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonendako zein mendekotasuna dutenen arta, Etxez Etxeko Zerbitzuaren bidez edota mendekotasuna duten pertsonendako bestelako prestazioetara bideratuz.
  • Bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko ekintzak, ibilbide pertsonalizatuak osatuta. Prestakuntza- eta enplegu-programen garapena, aipatu pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, eta gizarte-enplegu babestuari buruzko proposamenen formalizazioa, haien gizarte- eta lan-sustapenari begira.
  • Pobreziari eta gizarte-bazterkeriari kontra egiteko ekintzak, batik bat, gizarte-larrialdiko egoerei aurre egitera bideratutakoak.
  • Bizileku-baliabideak gizarte-larrialdi baten edo haien inguruabar sozio-pertsonalen ondorioz gizarte-egoera ahulean dauden pertsonendako (adinekoendako apartamentuak, emakumeendako eta haien seme-alabendako etxebizitzak, etxerik gabeko pertsonendako udal-zerbitzua…), eta gizarte-larrialdiko etxebizitzak.
  • Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-harmena adingabeen arrisku- edo -babesgabetasun-egoeretan zein gizarte-gatazkakoetan.
  • Arreta intentsiboa, espezializatua eta pertsonalizatua, genero-bortizkeria nozitzen duten edo nozitzeko arriskuan dauden edota beren autonomia berdintasun-baldintzetan baliatzeko gizarte-zailtasunak dituzten emakumeendako eta haien seme-alabendako.
  • Garapenaren aldeko lankidetza eta nazioarteko elkartasuna garatzeko udal-politika.
  • Lankidetza-hitzarmenak Nafarroako Gobernuarekin.
  • Kanpoko finantzaketa-iturrien atzipena, gizarte-zerbitzuen programak garatzeko.
  • Informazio-sistemak garatzea, gizartearen errealitatea ezagutu eta emandako zerbitzuen plangintzara eta ebaluaziora zuzendutakoak.
Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala