Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Udalaren kudeaketa-memoria

Egungo udal-antolaketa 2015eko irailaren 14ko Alkatetzaren Dekretu baten bidez ezarria dago. Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa honako alor organiko nagusi hauek osatzen dute:

  • Gobernu Gardeneko Alorra. Alor hau alkatearen mende dago zuzenean.
  • Gainerako gobernu alorrak zinegotzi ordezkarien mende daude, haiei emandako eskumenekin bat.
    • Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra.
    • Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorra. Hari atxikia da Udal Laguntza Etxean SA merkataritza-sozietatea (ASIMEC).
    • Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra. Alor horri atxikiak dira Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoa eta Gayarre Antzokia Fundazioa.
    • Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra. Horren baitakoa da Birgaitze Bulegoa. Hari atxikiak dira Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoa eta Pamplona Centro Histórico SA merkataritza-sozietatea.
    • Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra. Horri atxikia da Energia Agentzia – Energia Berdea.
    • Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra. Horren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikiak dira Mercairuña SA eta Comiruña SA.
    • Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra.
Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala