Herritarren Segurtasuna
Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrak herritarrei babesa ematen die eskubideak zein askatasunak balia ditzaten, eta herritarren segurtasuna bermatzen du elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, izan daitezkeen larrialdiei aurrea hartu eta horien ondorioak ahal den arinenak izatea du helburu.
a) Herritarren Segurtasuna
- Lankidetza Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrarekin, Iruñeko Herritarren Segurtasunari buruzko azterlana egiteko. Bertan, toki seguruak eta seguru ez direnak aztertu eta bigarrenak hobetzeko neurriak proposatuko dira auzoko autosegurtasunaren printzipioari helduta, orain arteko poliziaren presentzia handiagoari eta kamera espioien ugaltzeari eutsi beharrean.
- Zirkulazioaren diziplina kudeatzea.
- Ikuskizun publikoen eta aisia-jardueren diziplina kudeatzea.
- Gizabidez jokatzeko diziplina eta beste ordenantza batzuk kudeatzea.
- Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak.
- Ordenantzak eta bandoak betearaztea.
- Lizentziak egiaztatzea.
- Ikuskapenak eta gainerako alorren aldeko laguntza.
- Eremu publikoaren erabileraren kudeaketa, karpena eta aldi baterako instalazioena barne, bai eta horien funtzionamendurako baimena ere.
- Zirkulazioaren erregulazioa eta kontrola.
- Bide-segurtasunarekin zerikusia duten zereginak.
- Ospakizunen eta bilkuren kontrola.
- Ibilgailuak erretiratzeko garabi-zerbitzua kudeatzea.
- Atestatuak egin eta sorospenak ematea istripuetan.
- Polizia judizialaren eginkizunak.
- Babes zibilari dagozkion zereginak.
- Anbulantzien eta suhiltzaileen zerbitzuendako laguntza.
- Delinkuentziaren prebentzioa.
- Salaketak tramitatzea.
- Objektu galduen bulegoko ardura.
- Gizarte-babesa poliziaren esparruan.
- Udal-agintarien babesa.
- Udal-eraikinen babesa.
- Zaintza-talde iraunkorra.
- Ferien, azoken eta antzekoen kontrola.
- Hiriko segurtasun-planak planifikatu eta gauzatzea.
- Aurrekoen antzeko beste edozein eskumen, herritarren segurtasunarekin eta babes zibilarekin zerikusirik izanez gero.
b) Bitartekaritza
- Bitartekaritza-bulego bat sortzea, era ez traumatiko batean konpontzen laguntzeko partikularren arteko arazoak zein Administrazioarekikoak.
- Kultura berri bat sortzea polizia-jardunean, zigorrari baino gehiago prebentzioari begiratzen diona.
c) Mugikortasuna.
- Espazio publikoaren erabilera antolatu eta arautzea, ibilgailuen zein oinezkoen mugikortasuna bermatze aldera.
- Xedapenak eta arauak egitea, ibilgailuen zirkulazioa, trafiko-seinaleak, aparkatzeko tokiak eta bidaiarien zein salgaien garraioa arautzeko, Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorrarekin koordinatuta.
- Semaforoen erregulazioa kudeatzea.
- Zirkulazioa antolatzeko jarduketak zuzendu eta arautzea.
- Hiriko seinaleak.
- Aparkatzeko baimen bereziak ematea mugikortasun urriko pertsonei, bai eta beste edozein baimen ere, baldin eta mugikortasunarekin zerikusirik badu eta hari buruzko eskumena beste inongo organori ez bazaio egotzi.
Helburu horiek guztiak lortzeko, 4 programa handi lantzen dira:
a) Eremu publikoaren kudeaketa
b) Babes zibila
c) Bide-segurtasuna
d) Herritarren segurtasuna
e) Zirkulazioa eta mugikortasuna














