Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirola

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak hezkuntza sustatzen du bere eskumeneko maila desberdinetan, kultura sustatzeko jarduera guztiak bultzatu eta kudeatzen ditu, eta kirol-praktika sustatzen du herritarren artean.

 a) Kultura.

  • Kultur Plan Estrategiko berri bat sortu eta bultzatzea, Iruñeko kultur aberastasuna bere eginen duena, oso-osorik.
  • Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sorturik eta kalitatezko ekoizpenak programatuta.
  • Kultura sustatu eta hedatzea, Iruñeko hizkuntzetan lan eginda.
  • Kultur ekipamenduak sortu eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.
  • Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.
  • Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.
  • Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziozkoak.
  • Kolektibo profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.
  • Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.
  • Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak sustatzea, hala nola Sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.
  • Jarduera-programak sustatu eta garatzea Civivox zentroetan, kogestioko guneak egituratzeko xedeari helduta.
  • Sormena sustatu eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.
  • Programazio artistikoa koordinatzea, Gayarre Antzokia Fundazioaren bidez.
  • Udalaren arte-ondarea handiagotzeko bultzada.
  • Artista gazteen sustapen profesionala, haiei bereziki zuzendutako lehiaketak antolatuta.

b) Hizkuntza Politika.

  •  Euskararen erabilera eta sustapenaren normalizazio-jarduketak sustatzea.
  • Lankidetzan aritzea, elkarrekin lanean, euskararen inguruan ari diren kolektiboekin.
  • Giza-baliabideak zein bitarteko materialak ezartzea, euskaldun guztien hizkuntza-eskubideak bermatzeko.
  • Jarduketak sustatzea euskara ikusgarri egiteko.

c) Hezkuntza.

  • Mantentze- eta sustatze-lanak hezkuntza-instalazioetan: ikastetxe publikoak, Musika Eskola, etab.
  • Ikastetxe publikoak diren eraikinen kontserbatze-, mantentze- eta zaintze-lanak.
  • Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa.
  • Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programak garatu eta sustatzea.
  • Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatu eta guraso-elkarteei (IGE) haien zereginetan laguntzea, diru-laguntzen edo programa berezien bitartez.
  • Lankidetza unibertsitateekin.
  • Araubide bereziko musika-irakaskuntzaren sustapena eta Joaquín Maya Musika Eskolaren kudeaketa.
  • Alor honi Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.

d) Kirola.

  • Udalaren kirol-instalazioen mantentze- eta sustatze-lanak.
  • Adin eta mota orotako herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea.
  • Kirol-programak eta -ikuskizunak garatzea.
  • Lankidetza kirol-entitateekin.
  • Kirol-emanaldien sustapena.

 

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala