Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Finantza kudeaketaren balantzea

Datu orokorrak

Iruñeko Udalak, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuak, 195.853 legezko biztanle zituen 2015eko urtarrilaren 1ean, 2015eko abenduaren 17ko BOEn  argitara emandako datu ofizialen arabera. Hori da, hain zuzen, aurrekontuko adierazleak eta ratioak kalkulatzeko erabiltzen den biztanle-kopurua.

Bere jarduna garatzeko, Udalak ondoko erakunde autonomo eta entitateak sortu ditu:

  • Administrazioaren sektore publikoa deitu daitekeenaren barruan, hau da, administrazio-zuzenbidearen arauei lotutako sektorearen barnean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia eta Iruñeko Udaleko Haur Eskolak ditugu.
  • Enpresa publikoen sektorea: bertan kokatzen dira Udala partaide bakarra duten enpresak –hala nola Comiruña SA, Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen SA eta ASIMEC SA–, Udala partaide nagusi dutenak –adibidez, Asociación Navarra de Informática Municipal SA (aurrerantzean, Animsa) eta Mercairuña SA. Partaidetzak ondoko laukian zehaztu dira. Sozietate horiek guztiak merkataritza-lege orokorrei daude lotuta, kontabilitateari dagokionez, baina horrek ez du galarazten beren urteko kontuak (partaidetza nagusia den kasuetan) Udalaren Kontu Orokorrean sartzea.
  • Aurrekoez gain, Udalak Gayarre Antzokia eta Erruki Etxea fundazioak ditu. Horiek, fundazio direnez, estatutu juridiko berezia daukate.

Aurrekontu-egonkortasuna betetzea

Aurrekontu-egonkortasunaren kontrolak eskatzen duen azterketa ekonomikoan entitateak sailkatzeko beste modu bat erabiltzen da:

  • Tokiko sektore publikoa: aurrekontu mugatzailea eta gehien bat entitate publikoen ekarpenekin hornitzen diren entitateak. Hona hemen, zerrendaturik: Udala, Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, Pamplona Centro Histórico-Iruña  Biziberritzen SA, ASIMEC SA, ANIMSA eta Gayarre Antzokia fundazioa.
  • Merkatuko enpresa-entitateak: Comiruña SA eta Mercairuña SA.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012ko Lege Organikoak ezartzen dituen arau fiskalak betetzeari dagokionez, Iruñeko Udalak superabitarekin itxi du 2015eko ekitaldia (14 milioi eurokoa, kontabilitate nazionalaren arabera neurtuta), eta, gainera, gastu-arauaren eta finantza-egonkortasunaren arloko betekizunak bete ditu –finantza-egonkortasuna gainera bere bi alderdietan bete da, zor publikoan (zor-maila TSParen diru-sarrera arrunten % 50,4an), eta zor komertzialean (fakturen ordainketaren batez besteko epea, legezko epearen barnean)–. Azterketa hau Udalaren Tokiko Sektore Publiko (TSP) osorako egiten da, zeina aurreko paragrafoetan adierazitako entitateek osatzen baitute.

Zorra, 2015eko abenduaren 31n, TSParen diru-sarrera arrunten % 50,4koa da (% 54,5koa, 2014an), toki entitateetarako ezarritako % 110eko mugatik oso behera. 2015en ez da beharrezkoa izan zor berria kontratatzea, diru-sarreren aurreikuspenetan 6,4 milioitan ezarritakoa, eta hortaz 8 milioi euro baino gehixeago murriztu da guztizko zor bizia. Zor publiko konputagarriaren bolumen osoa, kontabilitate nazionalaren arabera, 94,7 milioikoa izan da 2014an, guztizko diru-sarrera arrunten % 50,5. 94,7 milioi horietatik, 93 epe luzerako zorrari dagozkio, eta gainerakoa beste kontzeptu konputagarri batzuei (diruzaintzako maileguak eta atzeratutako ordainketak). Comiruña eta Mercairuña sozietateak merkatu-entitatetzat jotzen dira, eta horiek ere betetzen dituzte egonkortasunaren betekizunak, finantza-orekan itxi baitute 2015. urtea.

Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiari dagokionez, honako datu hauek argitaratu ziren 2015ean:

2015   hiruhilekoa

Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldiak

Lehena

-5,50

Bigarrena

-4,85

Hirugarrena

3,50

Laugarrena

-2,19

 

Datu orokorrak entitateen arabera

Hona Alkatetzak 2016ko maiatzaren 27ko 4/EL Ebazpenaren bidez onetsitako Udalaren zein haren erakunde autonomoen aurrekontu-likidazioaren betetze-mailari buruzko datu adierazgarrienak:

Entitatea

Aitortutako betebeharrak

Aitortutako eskubideak

Udala

186.701.811,02

191.499.640,43

Hirigintza Gerentzia

7.962.450,69

10.707.431,46

Haur Eskolak

8.069.405,71

7.731.268,72

 

Hona entitate nagusiak haren erakunde autonomoei egindako ekarpenak, transferentzia arruntez zein kapital-transferentziez bezainbatean:

 

Kontzeptua (*)

Hirigintza Gerentzia

Haur Eskolak

 

Transferentzia arruntak

3.183.450,00

5.291.554,10

Kapital-transferentziak

30.000,00

70.000,00

Guztira

3.213.450,00

5.361.554,10

 

Hirigintza Gerentziaren kontuak Gerentziaren Kontseiluak onetsi zituen, joan den martxoaren 23an. Ikuskatu dira, eta txostenak aldeko iritzia jaso du, ondarearen eta finantza-egoeraren irudi fidelaren islari dagokionez, eta legezkotasun-printzipioarekin bat, aurrekontuez, kontratazioaz eta langileriaz bezainbatean.

Haur Eskolen kontuak haren batzordeak onetsi zituen, 2016ko apirilaren 11n. Horiek ere ikuskatu egin dira. Ikuskapen-txostenak aldeko iritzia eman zuen kontuei buruz (salbu ekitaldi bati egokitu eta hurrengoan, kontabilitatean islatu gabe, tramitatutako fakturak, 155 milakoak 2013tik 2014ra eta 93 milakoak 2014tik 2015era) zein ekonomia- eta finantza-jardunari buruz, legezkotasun-printzipioarekin bat, aurrekontuez, kontratazioaz eta langileriaz bezainbatean.

 

Hona datu esanguratsuenak, Udala partaide duten sozietateei buruz:

Izena edo izen soziala

Jarduera nagusia

Zuzeneko partaidetza (%)

Ikuskatua

COMIRUÑA SA

Txikizkako merkatuak

% 100,00

BAI

P.C.H.I.B., S.A.

Hirigune historikoko hirigintza

% 100,00

BAI

ASIMEC SA

Etxez etxeko laguntza

% 100,00

BAI

MERCAIRUÑA, S.A.

Handizkako merkatua

% 51,00

BAI

ANIMSA SA

Udaleko informatika

% 77,69

BAI

 

Enpresa

Emaitza-kontua

Gastuak

Emaitza-kontua Diru-sarrerak

Emaitza

ekonomikoa

COMIRUÑA SA

483.682,85

524.584,54

40.901,69

P.C.H.I.B., S.A.

3.873.646,25

3.587.110,05                            

-286.536,20

ASIMEC SA

1.110.083,17

1.315.566,56

205.483,39

MERCAIRUÑA, S.A.

6.706.239,00

6.614.189,00

-92.050,00

ANIMSA SA

1.985.393,20

1.876.547,17

-108.846,03

 

Fundazioei dagokienez, hona haien gastu eta diru-sarrerei buruzko datuak:

 

Fundazioa

Emaitza-kontua

Gastuak

Emaitza-kontua Diru-sarrerak

Emaitza

ekonomikoa

Gayarre Antzokia U. F.

2.055.664,00

2.111.946,00

56.282,00

Erruki Etxea

17.527.187,28

19.723.882,21

2.196.694,93

 

 

 

 

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala