Hiri Bizigarria eta Etxebizitza
Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrak hiria lurraldean sortzea nahi du, hiri-antolamendua planifikatuz eta kudeatuz, xede hartuta naturaguneen eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen babesa, hiri-ingurunearen kalitatearen hobekuntza, eta ekonomia jasangarria eta gizarte-kohesioaren sustapena. Halaber, herritar guztiek etxebizitza duina eta egokia izan dezatela bermatzen laguntzen du; Udalaren alor guztietako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta betearazten ditu, funts publikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz erabil daitezen; eta behar bezala mantendu eta kontserbatzen ditu hiriko ondarea eta azpiegiturak, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.
Hirigintza, Etxebizitza eta Birgaitzea
Hirigintza:
- Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua.
- Hiri-plangintza eta -antolamendua.
- Plangintzaren garapena eta kudeaketa.
- Hirigintza Diziplinako Zerbitzua.
- Hirigintza-lizentziak.
- Jarduera-lizentziak.
- Irekitzeko lizentziak.
- Eremu publikoa obrak direla-eta okupatzeko lizentziak.
- Aurri-egoerak eta eraikuntza-patologiak.
- Betearazpen-aginduak eta ordezko betetzeak, berezko dituen eskumenei dagozkien gaietan.
- Legezkotasunaren kontrola, aurreko gaietan.
- Alor honi lehen egotzitako eginkizunen segimendua eta gainbegiratua, baldin eta Udalaren erakunde autonomoen eta enpresen bidez kudeatzen badira.
Etxebizitza eta Birgaitzea:
- Etxebizitza Bulegoa sortzea eta gizarte-alokairuko etxebizitza-politika sustatzea.
- Bitartekaritza ahalbidetzea etxegabetze-kasuetan.
- Udalarenak diren etxebizitzen kudeaketa, herritarren zerbitzura jarrita.
- Udal-etxebizitzen birgaitze-, mantentze- eta kontserbazio-lanak.
- Jarduketa guztien koordinazioa, etxebizitza- zein birgaitze-esparruetan.
- Udal-ondasunak besterentzea eta behar diren desjabetzeak egitea igogailuak jartzeko bizitegi-eraikinetan.
- Hutsik dauden etxebizitzen udal-errolda sortu eta egunean edukitzea.
- Jarduketak sustatzea hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko.
- Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoan laguntzea Iruñean kalteturik dauden familien alde, Nafarroako Gobernuko zerbitzu baliokidearekin lankidetzan.
Proiektuak, Obrak eta Hiri Kontserbazioa:
Proiektuak eta Obrak:
- Azterlanak egin eta eta proiektuak erredaktatzea.
- Eraikitzeko zein urbanizatzeko obrak egitea.
- Aparkalekuen emakida eta eraikuntzaren segimendua sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.
- Hiriko ondarea eta azpiegiturak birgaitu eta zaharberritzeko obrak eta proiektuak gauzatzea, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.
- Lankidetzan aritzea hala Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko nola Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin mugikortasun jasangarriko politikak ekarriko dituen eraldaketa fisikoak diseinatu eta egiteko orduan (autobus-erreiak, bidegorriak, oinezkoen ibilbideak…).
- Oztopo arkitektonikoak kentzea, beste garraiobideetarako irisgarritasuna hobetuta.
- Iruñeko Paisaiari buruzko Plana bultzatzea, lehentasuna emanez harresi-multzoaren inguruneari.
Hiri-kontserbazioa:
- Kontserbazio- eta mantentze-lanak (bide publikoak, lorategiak, harresiak, hiri-altzariak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza). Plan bat eginen da zerbitzuak publiko bihurtzeko.
- Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.
- Ibilgailu-parkea.
- Hiriko argiteria (kontserbatze- eta mantentze-lanak).
- Hiriko garbiketa.
- Biltegi-parkea.
- Honako hauen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko ura eta elektrizitate-harguneak zein -kontsumoa.
- Aparkalekuen emakiden segimendua eta haien ustiapenaren kontrola.
- Zangak egin eta mantentzea.
- Pasabideak.
Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen segimendua eta kontrola –esleitu aurretikoa zein ondorengoa-, eta Autobus Geltokiaren administrazio-emakidaren segimendua.









