Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Giza Baliabideak

Udal-plantilla

Udal-hauteskundeek baldintzatu zuten Udalaren jarduera 2015ean, eta bozek eraginda, gobernua aldatu egin zen. Horrek, aldi berean, udal-plantillaren aldaketa eragin zuen. Udal-plantilla 2011n onetsia zen azken aldiz.   Talde berriak udala bestela kudeatzeko oinarriak ezarri, eta langileria-egitura berria diseinatu zuen, egungo beharrei eraginkortasunez eta efizientziaz erantzuteko.  Horren haritik, 2015ean lanpostu batzuk amortizatu eta berriak sortu zituen.

Plantillaren bilakaera

 

2011

2012

2013

2014

2015

IRUÑEKO UDALA

 

 

 

 

 

Funtzionarioak

1033

987

987

936

901

Aldi baterako langileak

244

286

259

315

372

'HAUR ESKOLAK' ERAKUNDE AUTONOMOA

 

 

 

 

 

Lanaldi osoa

117

117

117

117

150

Lanaldi murritza

20

20

16

16

32

HIRIGINTZA-GERENTZIA

30

30

30

30

33

GUZTIRA

1444

1440

1409

1414

1488

Hautapen-prozesuak

2015ean, hainbat hautapen-prozesu egin ziren bere osoan Musika Eskolako irakasle izateko; oboekoa, baxu elektrikokoa, bateriakoa, gitarra elektrikokoa, bai eta hizkuntza musikalekoa ere.  2015ean, ordea, administrari laguntzaileen hautapen-prozesuak bildu zituen izangairik gehien:  2.791 lagun aurkeztu, eta haietatik, 2.725 onartu ziren. Azterketa 1.490 lagunek egin, eta 1.056k gainditu zuten.

Halaber, ehorzle laguntzailearen eta instalazio anizkoitzen funtzionamendurako laguntzailearen hautapen-prozesuak bukatu ziren, eta beste bi deialdi ere hasi ziren:   Artxiboko erdi mailako teknikariarena eta Gizarte Enplegu Babestuko ibai- eta mintegi-lanetarako 1. mailako ofizialarena.

Negoziaketa kolektiboa

2015ean sindikatuekiko elkarrizketei berrekin zitzaien, Iruñeko Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudunen enplegu-baldintzen gaineko akordio berria 2016an lortze aldera. Lehen akordioa Udaleko aldi baterako kontratazio-zerrendak kudeatzeko prozedurari buruzkoa izan zen.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala