Ogasuna
Aurrekontu luzatua
2015. urtean, Iruñeko Udalak laugarren urtez jarraian berriro aurrekontu luzatuak izan zituen. Izan ere, 2014ko abenduaren 31n, Alkatetzaren ebazpen bidez, aurrekontu luzatuak onetsi ziren 2015erako; hain zuzen, 178.098.632 eurotan gastuetarako, eta 178.733.719 eurotan, diru-sarreretarako. Erakunde autonomoei dagokienez, Haur Eskolen aurrekontu luzatuak 7,73 milioi euro jo zuen, eta Hirigintza Gerentziari dagokionak, berriz, 2,7 milioi euro.
Hainbat kreditu aurreikusi ziren inbertsioak egiteko, hauek adibidez: Arantzadiko eta Sanduzelaiko zaldainen lanetarako (300.000 euro) eta Udalaren Enpleguko Lantegi Eskolen jarduna bermatzeko zein Gizarte Enplegua programarako (126.200 euro). Era berean, hainbat partida jaso ziren aplikazioak eta teknologia berriak garatzeko (850.000 euro). Gorantz doitzeko tartea ere aurreikusi zen Udalak 2014ko bukaeran hartutako konpromiso batzuetarako, 635.087 eurotan; haietatik 500.000 euro hiria zolatzeko inbertsio-kontratura bideratu ziren, eta 135.087 euro, berriz, zirkulazioa erregulatzeko instalazioetan inbertsioak egiteko kontratuari.
Langileria-gastuen kapituluak 75,7 milioi euro jo zuen, eta zenbateko horretan behar adinako kreditua zegoen barnebilduta 2012an bertan behera utzitako aparteko ordainketaren % 24,04 itzultzeko. 2. kapituluko gastu arruntak oro har luzatu ziren, 2015eko aurreikuspenak, zeuden konpromisoak eta aurrekontuak luzatzeak dakartzan mugak erreferentzia gisa harturik. Kapitulu horretako hasierako kredituaren zenbatekoak 68,8 milioi euro jo zuen guztira.
4. kapituluan jasotako diru-laguntzei dagokienez, betiere alde batera utzita Udalari lotutako entitateak (Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, PCH-Iruña Biziberritzen, ANIMSA, ASIMEC eta Iruñerriko Mankomunitatea) finantzatzeko ematen direnak, eutsi egin zitzaien diru-laguntzen plan estrategikoetako zenbatekoei. Emaitzaren zenbatekoa 22,3 milioi eurokoa izan zen.
3. kapitulua (Interesak), berriz, mailegu- eta kreditu-kontratuen konpromiso aurreikusgarrietara doitu zen. Finantza-gastuaren emaitzaren zenbatekoa 2,18 milioi eurokoa izan zen. Azkenik, 9. kapitulua (Finantza-pasiboak) 6.409 eurorekin luzatu zen.
2015eko aurrekontu-aldaketak
Urtean barna, hainbat aurrekontu-aldaketa onetsi ziren, 2015eko udal-partidetan igoera eragin zutenak. Martxoan, hainbat aldaketa-espedienteren bitartez, 11,7 milioi euroko gastu gehigarria onetsi zen. Kreditua hainbat lanetarako osatu zen. Hona hemen; Arantzadiko eta Sanduzelaiko zaldainak, uholde-arriskutik babestea, Fortius proiektuaren paisaia-plana, urbanizazio-kuotak, eremu hondatuetako hirigintza-lanak, dendendako laguntzak, jabe-elkarteen derramak, etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak, eremu publikoetako inbertsioak, Iruñeko ikastetxe publikoetako lanak, kiroldegietako inbertsioak. Urrian onetsitako aldaketek 7,2 milioi euroko kostua eragin zuten, eta epaiak betearaztera bideratu ziren. Azkenik, azaroan, 1,2 milioi euroko kreditua sortu zen 1. kapituluan, urtean barna gauzatutako Gizarte Enplegurako Programaren langileria-gastuak finantzatzeko.
Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak guztira 20,1 milioiko aldaketak onetsi zituen. Hortaz, 2015eko behin betiko aurrekontuak 198,8 milioi euro jo zuen.
GRAFIKOA: BEHIN BETIKO AURREKONTUAREN BILAKAERA (milioi eurotan)
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
258,8 |
239,7 |
199* |
192,4* |
191* |
198,8* |
* Alkatetzaren ebazpenaz aurrekontua luzatu den urte bakoitzeko abenduaren 31n onetsitako aurrekontuaren (178.733.719 euro, 2015ean) eta urte horietan Osoko Bilkurak onetsitako aldaketen (20,3 milioi euro) batura da.
2014ko Kontu Orokorra eta aurrekontuaren likidazioa: datu orokorrak
2015ean, 2014ko aurrekontuaren likidazioa onetsi zen, bai eta ekitaldi horretako Kontu Orokorra ere. Iruñeko Udalaren tokiko sektore publikoak 3,4 milioi euroko aurrekontu-superabitarekin itxi zuen 2014. ekitaldia, SEC 95 sistemaren arabera. Sektore publikoak hauek hartzen ditu barne: Udala, Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen, ASIMEC, ANIMSA eta Gayarre Antzokia Fundazioa. Superabita lortu zen nahiz eta Hirigintza Gerentziak 5,5 milioi euroko gastuak egin zituen, Diruzaintzako Gerakin Lotetsiarekin finantzatuak 2014ko bukaeran, 10,5 milioi euroko diruzaintzako gerakin bateratua zegoen gastu orokorretarako; hau da, 3,6 milioi gehiago 2013an baino.
2013an bezala, aurrekontu-luzapenak baldintzatu zuen 2014ko ekitaldiaren gauzapena, eta era berean, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legearen printzipio eta irizpideen aplikazioak zein baliabide publikoak eraginkortasunez erabiltzea kontrolatzeko neurrien jarraipenak. Horren haritik, Udalak batez beste 29,5 eguneko epean ordaindu zien hornitzaileei 2014an (2013an, aldiz, 42,5 eguneko epean). Zorra 102,8 milioi eurokoa zen, Iruñeko Udalaren tokiko sektore publikoaren egonkortasunari buruzko legearen arabera. Zor bizi hori aurrekontuetako diru-sarrera arrunt bateratu guztien % 54,1 izan zen; hau da, legeak gehienez uzten duen zorraren oso azpitik, hots, % 110aren azpitik.
Iruñeko Udalak 5,4 milioi euroko diruzaintzako gerakin positiboarekin likidatu zuen bere 2014ko aurrekontua gastu orokorretarako (10,5 milioi bateratu). Udalaren aurrezpen gordina 21,5 milioikoa izan zen (2013an, ordea, 18,7 milioikoa); hau da, % 15 igo zen, diru-sarrera arrunten igoerari nahiz funtzionamendu-gastuak atxikitzeari esker. Aurrezpen gordina ekitaldiko diru-sarrera arrunten % 11,8 izan zen. Aurrezpen garbia 13,1 milioi eurokoa izan zen; hau da, diru-sarrera arrunten % 7,17.
2013an, 11,5 milioi euroko inbertsioak egin ziren (19,2 milioi, maila bateratuan). Inbertsioen artean aipatzekoak dira parkeetako eta ibaiko lanen bukaera (Europako finantzaketarekin), etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzak, eremu publikoko jarduketak, Txantreako Erretiratuen Elkartea bukatzeko lanak, ikastetxeetako erreformak, Fortius proiektuari jarraipena ematea (Europako finantzaketarekin) eta hirigintza-hitzarmenak gauzatzea. Diru-sarrera arruntek 182 milioi euro jo zuten (tokiko sektore publikoaren 190,2 milioi euro bateratu). Diru-sarreren mailari esker, azken ekitaldietan izan duten egonkortasunari esker, eta 2014an baliabide publikoak austeritatez eta eraginkortasunez erabiltzeko hartu diren neurriei esker, ordainketak inolako diruzaintza-tentsiorik gabe kudeatu ziren eta ohiz kanpoko finantzaketa-biderik erabili behar izan gabe.
2014ko Kontu Orokorra eta aurrekontuaren likidazioa, herritarrekiko
Iruñeko Udalak guztira 980 euro gastatu zituen maila bateratuan biztanleko 2014an, eta horietatik, 98 euro inbertsioetarako izan ziren. Zenbatekoaren % 46,8, hau da, 459 euro biztanleko, erabili ziren komunitate-ongizatearekin zerikusia duten gastuak estaltzeko: hirigintza, ingurumena, hezkuntza, kultura, kirola eta abar. Gastu horren atzetik dator segurtasunean, babesean eta gizarte-sustapenean egindakoa, zeina gastu osoaren % 22,9 izan baitzen, hots, 224 euro pertsona bakoitzeko.
Bestalde, biztanle bakoitzeko diru-sarrera 988,5 euro izan zen. Diru-sarrera guztien % 28,95 udal-eskumeneko zergetatik etorri zen, eta horrek esan nahi du zergadun bakoitzak, batez beste, 286 euro jarri zituela.
Halaber, maila bateratuan hartuta, 183 euro eskuratu ziren biztanleko, zerbitzuak eman, jarduerak egin eta jabari publikoa erabiltzeagatik kobratutako tasa eta prezio publikoen, ondasun higigarri eta higiezinen salmentaren, ondareko diru-sarreren eta aurrerakin zein maileguen itzuleren bitartez. Transferentzia arruntek (Hiriburutza Agiria, Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetako partaidetza eta beste zenbait ekarpen) biztanle bakoitzeko eragindako diru-sarrera 490 euro izan ziren. Biztanleko beste 30 euro jaso ziren herritar bakoitzeko, kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak zirela medio.
Egindako gastu bateratuak 192,2 milioi euro jo zuen, hau da, % 4,5 murriztu zen 2013ko likidazio bateratuaren aldean; eta behin betiko kredituen gaineko gauzapena % 92 izan zen. Diru-sarrera bateratuek 193,9 milioi euro jo zuten guztira, hau da, aurreko ekitaldian baino % 1,6 gutxiago.
Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak
Ordenantza fiskalek eta indarrean dauden prezioen arauek aldaketa txiki-txikiak izan zituzten 2015ean, aurreko urteetakoekin alderatuta. Kontsumorako prezioen indizea (KPI) hartzen da erreferentzia gisa tasak eguneratzeko. Bada, 2015erako ordenantza fiskalak nahiz prezio publikoak arautzen dituzten arauak aldatzeko proiektua prestatzen ari zenean % 0 ingurukoa zen KPIren aurreikuspena. Arrazoi hori dela medio, ez ziren 2015eko ekitaldian aldatu Iruñeko Udaleko zergen, tasen eta prezio publikoen zenbatekoak, Hirilurreko Kontribuzioaren tasa izan ezik, zeinaren karga-tasa % 0,72 igo baitzen hiri-unitateetarako, zerga horren bidezko diru-bilketa mantentze aldera, hiriko higiezinek pixkanaka pairatzen duten balio-galerari aurre egiteko.
2015eko urrian, 2016rako ordenantza fiskalak eta prezio publikoak arautzen dituzten arauak aldatzeko proiektua onetsi zen. KPIrako aurreikusitakoan oinarrituta, ez zen aldaketarik egin zerga, tasa eta prezio publikoetan, eta, aldiz, 0,69 igo zen Hirilurreko Kontribuzioaren tasa, aurreko urteko arrazoi berberak direla medio. Hala ere, tokiko jabari publikoa okupatzeari loturiko tarifa batzuek nola halako jaitsiera izan zuten, diruaren lege-interesak haien zenbatekoaren kalkuluan duen eraginaren ondorioz; izan ere, 2015ean, interes hori % 0,5 jaitsi zen.
2015ean, hobari berriak onetsi ziren errenta apaleneko jendearentzat prezio publikoetan, bai kirol-instalazioak erabiltzeagatik, bai Joaquín Maya eta Catalina de Oscáriz eskoletan emaniko ikastaroetan matrikulatzeagatik, bai eta Udalak edo udal-erakunde autonomoek antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetako nahiz osasuna sustatzeko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen-emate edo matrikulengatik ere. Azkenik, lehen aldiz, zaintza bereziko zerbitzuak emateko tasaren zerga-oinarria kirol-probek eta ekitaldiek behar dituzten jarduketetara zabaldu zen, betiere haietan parte hartzeagatik prezio bat ordaindu beharra bazegoen, salbu irabazi asmorik gabeko entitateek antolatutako saioetarako.
Inbentarioaren balioa guztira
|
2011. urtea |
778.212.796 euro |
|
2012. urtea |
786.054.852 euro |
|
2013. urtea |
795.155.430 euro |
|
2014. urtea |
799.380.216 euro |
|
Udalbatza aldaketa 2015/06/12 |
793.784.739 euro |
|
2015. urtea (ekitaldi itxiera). 2016/05/17ko TGBaren erabakia |
809.318.720 |
Udal-eraikin eta -lokal guztien balioa 311.532.235,16
|
|
2012 |
2013 |
2014 |
215/06/12 |
[2015/12/31] |
|
Bulego Eraikinak |
13.280.810,10 |
13.280.810,10 |
13.441.411,47 |
13.441.411,47 |
13.441.411,47 |
|
Merkataritza Eraikinak |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
|
Kultur edota Gizarte Eraikinak |
50.724.447,67 |
52.259.033,69 |
52.986.252,78 |
52.986.252,78 |
53.087.764,89 |
|
Irakaskuntza Eraikinak |
89.085.106,74 |
89.603.059,42 |
90.273.260,61 |
90.293.248,61 |
90.663.074,92 |
|
Kirol Instalazioak |
42.093.580,32 |
42.427.751,20 |
42.503.220,72 |
42.503.220,72 |
42.511.497,02 |
|
Osasun Eraikinak |
10.946.587,75 |
11.048.520,43 |
11.105.765,41 |
11.105.765,41 |
11.124.822,30 |
|
Beste hainbat zerbitzu |
19.195.273,25 |
19.574.764,85 |
19.740.149,17 |
19.740.149,17 |
19.775.723,17 |
|
Zerbitzu Galeria |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
|
Etxebizitza |
30.899.709,68 |
31.002.112,69 |
31.044.755,54 |
31.076.342,10 |
31.610.600,93 |
|
Aretoak |
18.755.302,63 |
18.998.171,32 |
19.064.057,07 |
19.093.057,07 |
19.077.911,56 |
|
Trastelekuak |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
|
Garajeak |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
|
Kioskoak |
1.803,04 |
1.803,04 |
21.629,37 |
21.629,37 |
21.629,37 |
|
Beste hainbat eraikuntza |
6.312.383,05 |
6.312.383,05 |
6.221.499,51 |
6.221.499,51 |
6.251.711,48 |
|
ERAIKUNTZAK GUZTIRA |
305.261.092,28 |
308.474.497,84 |
310.368.089,70 |
310.448.664,26 |
311.532.235,16 |
Europak finantzatutako proiektuak
|
Ekimena/Programa Funtsa* |
Proiektua |
Gauzapen-aldia
|
Aurrekontua Iruñeko Udala (€)** |
Europako Finantzaketa (€)
|
|
Kohesio Funtsa |
Ingurumen-jarduketak Iruñeko ibaietan |
2007-2013 Luzatua
Gauzapen bukaera 2015 |
9.951.895,21 |
7.927.699,14 |
|
Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetza-programa |
Fortius proiektua-Iruñeko eta Baionako gotorleku-ondarearen kultur eta turismo balorizazioa |
2012-2014 Luzatua
Gauzapen bukaera 2015 |
3.915.067 |
2.013.931,03 (Jasotzeke: 530.826,96) |
|
FIESTA proiektua Deialdiak: VII. Esparru Programa IEE (Energia Adimentsua Europan)
|
Energia-auditoriak eta etxe-sektorean aholkularitza sustatzeko programa. |
2014-2017 |
162.084 |
121.563 |
|
INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
CREACITY proiektua. Turismo-eskaintza erakargarria garatzea du helburu, hiriko gotorleku-ondarearen balorizazioari lotua, mugaz gaindiko Hondarribia-Baiona-Iruña eskualdearen baitan. |
Proiektuaren gauzapena
Bete da 2016-2019 |
384.617,31 |
250.001,25 |
|
INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
JACOB@CCES proiektuaren helburua da desgaitasuna duten pertsonek kulturan eta ondarean sartzeko dituzten desberdintasunak murriztea, eta haien gizarteratzea sustatzea.
|
Proiektuaren gauzapena 2015
Bete da 2016-2019
|
450.000
|
292.500
|
|
2015eko uztailaren 31ko ebazpena, Red.es Enpresa Entitate Publikoak emana, Espainiarako Agenda Digitalaren hiri adimentsuetarako programa garatzeko laguntza-deialdia arautzen duena (C059/15-AE).
|
BE SMART PAMPLONA proiektua Helburuak: herritarrek, enpresek eta erakunde publikoek nahiz pribatuek Udalarekin duten erlazioa handitu eta hobetzea, eta era berean, bizi-kalitatea Iruñean hobetzea, zerbitzuak Segurtasun, Mugikortasun eta Hiriko Ingurumen arloetan hobetuz.
|
Proiektuaren gauzapena 2015
Bete da 2016-2019
|
2.284.486 |
1.599140, 20 |
|
Hiri Garapen Iraunkorraren Estrategia, FEDER-Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera finantzatua, Hazkunde Iraunkorra 2014-2020 Programa Eragilearen baitan.
|
Proiektua: IRUÑEKO HEGOALDEA Hiri-garapen iraunkorrerako estrategia integratu bat zehaztea du helburu, Iruñeko hegoaldeak bere osoan suspertzeko dituen premiei epe erdian erantzute aldera.
|
Proiektuaren gauzapena 2015
Bete da 2016-2022
|
5.326.000
|
2.663.000
|
