Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirola

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak hezkuntza sustatzen du bere eskumeneko maila desberdinetan, kultura sustatzeko jarduera guztiak bultzatu eta kudeatzen ditu, eta kirol-praktika sustatzen du herritarren artean.

 a) Kultura.

  • Kultur Plan Estrategiko berri bat sortu eta bultzatzea, Iruñeko kultur aberastasuna bere eginen duena, oso-osorik.
  • Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sorturik eta kalitatezko ekoizpenak programatuta.
  • Kultura sustatu eta hedatzea, Iruñeko hizkuntzetan lan eginda.
  • Kultur ekipamenduak sortu eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.
  • Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.
  • Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.
  • Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziozkoak.
  • Kolektibo profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.
  • Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.
  • Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak sustatzea, hala nola Sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.
  • Jarduera-programak sustatu eta garatzea Civivox zentroetan, kogestioko guneak egituratzeko xedeari helduta.
  • Sormena sustatu eta arte plastikoen, antzerkiaren eta musikaren adierazpen garaikideak hedatzea.
  • Programazio artistikoa koordinatzea, Gayarre Antzokia Fundazioaren bidez.
  • Udalaren arte-ondarea handiagotzeko bultzada.
  • Artista gazteen sustapen profesionala, haiei bereziki zuzendutako lehiaketak antolatuta.

b) Hizkuntza Politika.

  •  Euskararen erabilera eta sustapenaren normalizazio-jarduketak sustatzea.
  • Lankidetzan aritzea, elkarrekin lanean, euskararen inguruan ari diren kolektiboekin.
  • Giza-baliabideak zein bitarteko materialak ezartzea, euskaldun guztien hizkuntza-eskubideak bermatzeko.
  • Jarduketak sustatzea euskara ikusgarri egiteko.

c) Hezkuntza.

  • Mantentze- eta sustatze-lanak hezkuntza-instalazioetan: ikastetxe publikoak, Musika Eskola, etab.
  • Ikastetxe publikoak diren eraikinen kontserbatze-, mantentze- eta zaintze-lanak.
  • Instalazio horiek eskolaz kanpoko orduetan erabiltzeko koordinazioa.
  • Herritar guztiei zuzendutako hezkuntza-programak garatu eta sustatzea.
  • Ikastetxeek garatzen dituzten jarduerak sustatu eta guraso-elkarteei (IGE) haien zereginetan laguntzea, diru-laguntzen edo programa berezien bitartez.
  • Lankidetza unibertsitateekin.
  • Araubide bereziko musika-irakaskuntzaren sustapena eta Joaquín Maya Musika Eskolaren kudeaketa.
  • Alor honi Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoa atxikirik egotearen ondoriozko eginkizunak.

d) Kirola.

  • Udalaren kirol-instalazioen mantentze- eta sustatze-lanak.
  • Adin eta mota orotako herritarren jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak sustatu eta abiaraztea.
  • Kirol-programak eta -ikuskizunak garatzea.
  • Lankidetza kirol-entitateekin.
  • Kirol-emanaldien sustapena.

 

Galería fotográfica:

Hezkuntzako Alorretik Zuhaitzaren Eguna, Iruña Ezagutu, Antzerki Lantegiak eta Irakurzaletasuna Sustatzea programak bultzatu zituzten, besteak beste Hezkuntzako Alorretik Zuhaitzaren Eguna, Iruña Ezagutu, Antzerki Lantegiak eta Irakurzaletasuna Sustatzea programak bultzatu zituzten, besteak beste

Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoak 1.087 plaza eskaini zituen, 12 udal-zentrotan banatuta Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoak 1.087 plaza eskaini zituen, 12 udal-zentrotan banatuta

Ziudadelarte programak kontzertuak, antzerkia eta dantza bertikala eskaini zituen udan, bai harresietan, bai Ziudadelan Ziudadelarte programak kontzertuak, antzerkia eta dantza bertikala eskaini zituen udan, bai harresietan, bai Ziudadelan


Patxi Urizen Kumano kodo aldi beterako 61 erakusketetako bat izan zen; 127.218 pertsonak jo zuten erakusketa horietara Patxi Urizen Kumano kodo aldi beterako 61 erakusketetako bat izan zen; 127.218 pertsonak jo zuten erakusketa horietara

Ia 1.400.000 pertsonak parte hartu zuten Udalak 2015eko sanferminetan antolatutako 400 ekitaldi baino gehiagoetan Ia 1.400.000 pertsonak parte hartu zuten Udalak 2015eko sanferminetan antolatutako 400 ekitaldi baino gehiagoetan

Marrazketa- eta pintura-lehiaketak antolatu zituen Udalak, ume zein gazteentzat, baita literatura-lehiaketak ere. Marrazketa- eta pintura-lehiaketak antolatu zituen Udalak, ume zein gazteentzat, baita literatura-lehiaketak ere.


Kondestable jauregiak Pablo Sarasate Museoa hartzen du, biolin-jotzailearen ondarea erakusten duena; kontzertuak eta tailerrak ere egiten dira Kondestable jauregiak Pablo Sarasate Museoa hartzen du, biolin-jotzailearen ondarea erakusten duena; kontzertuak eta tailerrak ere egiten dira

Eguberrietako kanpainak 34 jarduera bildu zituen, eta 13.885 pertsonak parte hartu zuten Eguberrietako kanpainak 34 jarduera bildu zituen, eta 13.885 pertsonak parte hartu zuten

Civivox sareak 1.330etik gora jarduera antolatu zituen 2015ean, eta adin guztietako 380.000 pertsonak parte hartu zuten haietan Civivox sareak 1.330etik gora jarduera antolatu zituen 2015ean, eta adin guztietako 380.000 pertsonak parte hartu zuten haietan


Anitzak dira Civivox sarearen ikastaroak: informatika, dantza, kirola, argazkigintza, sukaldaritza, adimen- eta gorputz-ongizatea eta arte plastikoak Anitzak dira Civivox sarearen ikastaroak: informatika, dantza, kirola, argazkigintza, sukaldaritza, adimen- eta gorputz-ongizatea eta arte plastikoak

Udal-kiroldegiak asteko 752 ordutan daude zabalik, eta haietako 550 erreserbatuta daude ikastetxeek, kirol-programek eta klubek erabil ditzaten Udal-kiroldegiak asteko 752 ordutan daude zabalik, eta haietako 550 erreserbatuta daude ikastetxeek, kirol-programek eta klubek erabil ditzaten


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala