Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Kirola

Udal-programak

Iruñeko Udalak, kirolaren arloan, bi jarduketa-ildo ditu: kirola sustatzea eta biztanleria-sektore guztien jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak abian jartzea.

Horregatik antolatzen ditu jarduerak hala helduentzat nola gazteentzat.

Helduendako mantentze-gimnasia eta aerobica egiteko programan 1.161 lagun aritu ziren 2015ean, eta klaseak hiriko kiroldegietan eta ikastetxeetan eman ziren.

Udalak, halaber, 50 urtetik gorakoendako yoga eskaintzen du jarduera fisikoen eta kirolen artean.

796 lagunek eman zuten izena.

Udalak, era berean, jende gazteagorendako jarduerak eta programak sustatzen ditu.

Adibidez, liga bat antolatzen du areto-futbolean infantiletan, eta 75 taldek eman zuten izena.

Diru-laguntzetarako zenbait deialdiren bitartez laguntzen da diruz.

Laguntzak eta diru-laguntzak

Iruñeko Udalak kirolari lotutako lau laguntza-deialdi egin zituen 2015ean, eta guztira 1.201.000 euro banatu ziren.

Honatx deialdiak: liga nazionaletako lehen hiru kategorietan ari diren taldeentzat, kirol afizionatuarentzat, kirol-eskolentzat, eta kirol-emanaldi, -ikuskizun eta bestelako kirol-jarduerak antolatzeko.

Udalak, zehazki, 436.000 euro eman zizkien lehen hiru kategoria absolutuetako liga nazional ofizial arruntetan 2014/15 denboraldian aritutako 43 kirol-talderi.

17 kirol-modalitatetan ari diren taldeak izan ziren onuradunak:

7, patinajekoak; 4, igeriketakoak; 3na, futbol eta pilotakoak; eta saskibaloian, patinen gaineko hockeyan, beisbolean, eskubaloian, areto-futbolean, piraguismoan, padelean, triatloian, mahai-tenisean, waterpoloan, atletismoan, gimnasia erritmikoan eta voleyan ari ziren talde bana ere.

Kontu-sail horren guztizko zenbatekotik, 180.000 euro baliatu ziren maila nazional gorenean 700.000tik gorako aurrekontuarekin ari ziren taldeei emateko:

Anaitasuna KKAE (90.000 euro) eta Xota FS kirol-kluba (90.000 euro).

Gainerakoa (256,000 euro), gainerako taldeen artean banatu zen.

Gainera, jarduera fisikoan eta kirolean diharduten beste 35 entitatek udal-laguntza jaso zuten, kirol-emanaldiak, -ikuskizunak eta bestelako kirol-jarduerak denboraldian antolatzeko; guztira 55 ekitaldi izan ziren.

Nafarroako hainbat kirol federaziok jaso zituzten 393.796,89 euro, hain zuzen igeriketa, saskibaloi, hipika, judo, gimnasia, urpeko jarduera, olinpiar tiro, pilota, karate, taekwondo, beisbol, patinaje, mahai-tenis eta halterofilia federazioek.

Halaber, diru-laguntza jaso zuten honako kirol-klub hauek: Trikideak, Anaitasuna KKAE, Oberena Elkartea, Pamplona Squash Club, Tenis, Amaya, Natación, Donibane, Aldapa edo Irabia.

Beste entitate batzuek ere diru-laguntza jaso zuten: ANEFIDE, Trofeo Boscos, Unión Ciclista Navarra, Peña Ciclista El Gesto, Berriro Ere I.T., Iruñeko Kirol Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkartea, La Jarana edo Nafarroako Lan Kirolerako Elkartea.

Iruñeko Udalak 186.265,75 euroko diru-laguntza eman zien Nafarroako 11 kirol-federaziori eta 6 kirol-klubi, kirola irakasteko eskolak antolatzeagatik pilotan, txirrindularitzan, piraguismoan, saskibaloian, xakean, eskubaloian, beisbolean, igeriketan, errugbian, mahai-tenisean, padelean edo kirol egokituetan, besteak beste.

Honatx laguntzen onuradunak: CAD Ederki, Ermitagaña txirrindularitza-kluba, Trikideak kirol-kluba, Nafarroako Xake Federazioa, Nafarroako Saskibaloi Federazioa, Nafarroako Eskubaloi Federazioa, Nafarroako Beisbol Federazioa, Nafarroako Kirol Egokituen Federazioa, Nafarroako Igeriketa Federazioa, Nafarroako Padel Federazioa, Nafarroako Pilota Federazioa, Nafarroako Piraguismo Federazioa, Nafarroako Errugbi Federazioa, Nafarroako Mahai-teniseko Federazioa, Oberena Elkartea, Pamplona Atlético kluba eta Navarvoley kirol-kluba

Azkenik, kirol afizionatuarendako udal-laguntzetarako deialdiak 138.000 euro banatu zituen 34 kirol-entitateren artean.

Anaitasuna KKAE (14.167,63 euro), Oberena (11.654,19 euro) Donibane Kirol Elkartea (11.515,81 euro) eta San Cernin Kirol Kluba (10.552,07 euro) entitateek jaso zuten diru gehien.

Eskariak baloratzeko, hiru atal hartzen dira kontuan: kategoria absolutua, kirol-sustapena eta instalazioen alokairua.

Kirol-instalazioak

Iruñeko Udalak bederatzi udal-kiroldegi ditu, eta denboraldian, batez beste, % 73,86ko okupazioa izan zuten.

Astero 752 orduz egon ziren zabalik jendearentzat, eta ordu horietatik 555,50 erreserbatuak egon ziren, klubek, ikastetxeek edota kirol-programek erabil zitzaten.

Kirol-instalazioak Arantzadi, Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, José María Iribarren, Arrotxapea, Mendillorri eta Sanduzelaiko kirol-pista estaliak dira.

Hona hemen zer kiroldegik izan zuten okupaziorik handiena, kluben, ikastetxeen edota kirol-programen erreserbei dagokienez; Ermitagañakoak  (83 orduetatik, % 91 erreserbatu ziren); Azpilagañakoak (bere ordutegiaren % 90,96 erreserbatu zen), eta Mendillorrikoak (erabilgarri zegoen 88,5 orduen 75etan okupatu zen, hau da, % 87).

Sanduzelaiko kiroldegian eskura dauden orduen % 85,54 zeuden okupatuak; Ezkabakoan, % 79,66; Arrotxapekoan, % 78,53; Arrosadikoan, % 62,14, eta José María Iribarrenen % 48,79.

Okupazioaren % 30era ez zen iritsi (% 29,5, zehazki) Arantzadiko kiroldegi estalia.

Bederatzi kiroldegietatik zortzi astelehenetik ostiralera daude zabalik, 8:30etik 22:30era, eta larunbatetan, 08:30etik 21:30era.

Arantzadiko pista da bestelako ordutegia duen bakarra, kirolgunearen instalazioetara egokitua.

Arantzadiko Kirolguneak eta Sanduzelaiko Kirol Hiriak 67.176 sarrera saldu zituzten guztira 2015ean; hau da, 2014an saldutako 103.506ak baino % 35 gutxiago.

Era berean, urte osorako 742 abonamendu saldu ziren (udako denboraldia barne); hau da, antzeko kopurua 2014an saldutako 793 abonamenduen aldean.

Udako abonuek, bestalde, gora egin zuten. Hiru hilabete inguruko iraupena dute, eta 2.016 saldu ziren; aurreko urtean 2.006 saldu ziren.

Halaber, neguko 6 abonu saldu ziren. Abonuak urtarrilaren 1etik ekainaren 15era bitartekoak eta irailaren 16tik abenduaren 31ra bitartekoak dira.

Iruñeko Udalak 30, 90 edo 180 eguneko abonamenduak erosteko aukera ematen die erabiltzaileei, Arantzadiko eta Sanduzelaiko kirol-instalazioen erabilera bultzatze aldera.

2015ean, gora egin zuten 180 eguneko abonamenduek.

Guztira 405 eta 400 abonu saldu ziren, hurrenez hurren.

2014an, 90 eguneko 405 eta 180 eguneko 372 saldu ziren.

Bestalde, 30 eguneko abonuek (hilekoek) gora egin zuten; 2015ean 2.187 erosi ziren, eta aurreko urtean, berriz, 2.122.

Arantzadiko Kirolgunean eguneko 45.671 sarrera eta urteko 353 abonamendu saldu ziren; 1.448 udarako, eta 4, negurako.

Gainera, 30 eguneko 770 abonamendu egin ziren, 90 eguneko 165, eta 180 eguneko 163.

Sanduzelaiko Kirol Hirian, 28.123 sarrera saldu ziren, urteko 389 abonamendu, udako 658, neguko 2, eta 30, 90 eta 180 eguneko 1.417, 240 eta 237 abonu, hurrenez hurren.

2015ean zehar, Nafarroako Pilota Federazioak udalarena den Labrit pilotalekua kudeatzen eta ustiatzen du. Harekin egindako kontratuak honako hauek guztiak hartzen ditu barnean: garbiketa, mantentze-lana, eta ondasunen, makinen eta instalazioen kontserbazioa eta zainketa.

Kontratuaren kostuak 175.400,15 euro egin zuen.

Federazioak eskupilota eta tresna-jokoa bultzatzeko eskolak programatzen ditu, baita pilota-selekzioen entrenamenduak eta afizionatuen lehiaketa ofizialak ere.

Nafarroako eta Espainiako txapelketetako eta Herriarteko Txapelketako finalak ere jokatzen dira, eta San Fermin Txikitoko Nazioarteko Lehiaketa eta Nafarroa-Reunion uhartea Nazioarteko Txapelketa ere bai; orobat, pilota profesionaleko beste jaialdi batzuk ere jokatzen dira.

Aldian behin, izaera sozial edo kulturaleko jarduerak egiteko ere erabiltzen da pilotalekua.

Nafarroako Piraguismo Federazioak, Iruñeko Piraguismo Elkartearekin batera, Caparrosoren errota udal-lokala kudeatzen eta ustiatzen du piraguismo-zentro eta taberna-jatetxe gisa.

Udalak 58.000 euro ordaintzen ditu zerbitzu horren truke, eta mota guztietako jarduerak garatzen dira han, bai aisiakoak, bai kirol arloko entrenamendu eta errendimendukoak.

Mendillorriko Trinkete eta Kirol Pabilioian, zenbait hobekuntza-lan egin ziren, 72.744,15 euro jo zutenak: kirol-zoladura sintetikoaz hornitzea eta hura jartzea kirol-pistan eta jarduera anitzeko aretoan, zolaren kautxuzko babesa jartzea muskulazio-aretoan eta usoen aurkako sareaz hornitzea eta hura jartzea zenbait eremutan.

Belar sintetikoa duten udal futbol-zelaiak ere kudeatzen dira; Sanduzelain, Lezkairuko zalduan eta Arrotxapean daude.

Bereziki, oinarri-kiroleko futbol-taldeen entrenamenduak eta partidak egiten dira haietan. Honako ordutegi hauetan okupatzen dira: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:30era; larunbatetan, 09:30etik 14:30era eta 14:00etatik 21:30era, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:00etara.

Kirol-ekitaldiak eta beste jarduera batzuk

Berriz ere atera zen Iruñetik Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren etapa bat.

Zehazki, hamaikagarren etapa abiatu zen nafar hiriburutik, irailaren 3an, asteazkenarekin, eta helmuga Aralarko San Migel santutegian zegoen.

Udalak 20.000 euroko babes-kontratu bat onetsi zuen, Unipublic SA enpresak kudeatzen duena. Fabián Aru italiarrak –Pro Team Astana taldekoa– irabazi zuen etapa.

Enpresen erronka” kirol-programa bere zortzigarren ediziora iritsi zen, eta nobedade bat bildu zuen barne, “Raid del Camino” hiri-orientaziorako proba, Donejakue Bidea ardatz hartuta.

Lehiaketak helburu du bizi-ohitura aktibo eta osasungarriak sustatzea nafar konpainietako langileen artean, eta aldi berean, haien harreman pertsonalak hobetzea.

Parte-hartzaileek zenbait erronka gainditu behar dituzte, kirol eta aisiako zenbait diziplinatan.

Gainera, nobedade gisa, piraguismo-lehiaketa bat egin zen Argan, eta goma-paletan ere lehiatu ziren.

Proposamena 2007an abian jarri zenez geroztik, 7.000 lagunetik gora aritu dira jardueretako batean.

Mila lagunek baino gehiagok eman zuten izena Iruñeko Lasterketa Zikloturistaren hirugarren edizioan. Proba maiatzaren 24an jokatu zen, eta bi ibilbide izan ziren aukeran: 175 eta 100 kilometro. Irteera eta helmuga Gazteluko plazan izan zen.

Ekainaren 1ean, igandearekin, minbiziaren kontrako lasterketaren lehen edizioa jokatu zen. 5 km izan ziren hiriaren erdigunean barna, Ziudadelan hasi eta Karlos III.aren etorbidean bukatuta.

Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen nafar ordezkaritzak antolaturik, xedea da herritarrak kirolaren bidez gaixotasun horren gainean sentsibilizatzea.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala