Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Kultura

Civivox Sarea

Iruñeko Udalaren Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak kudeatzen du Civivox zentroen sarea. 2015ean, 682.181 erabiltzaile izan ditu; 2014an, berriz, 634.827 izan zituen. 682.181 horietatik, 380.872k parte hartu zuten udal programaren 1.371 jardueretako batean (iaz baino 104 gehiago) eta gainerako 301.309 erabiltzaileek eremuen lagapen-zerbitzua erabiltzen dute. Hona sarea osatzen duten zentroek: Kondestable Civivoxa, Juslarrocha Civivoxa eta Zabalguneko, Iturramako,  Mendillorriko, Milagrosako eta Sanduzelaiko civivoxak. Zifra horiek altuenak dira datu historikoak erabilgarri ditugunetik.

Civivoxetan lagatako eremuetara joaten den pertsona kopurua % 7 handitu da.  Mota guztietako 626 (2014an 553 izan ziren) elkarte, kolektibo edo erakundetakoak ziren. 301.309 erabiltzaileetatik, 196.827 izaera iraunkorreko jarduerak egitera joaten dira, 69.348 aldian behin joaten dira, eta 35.134 udalaren beste alor batzuek civivoxetan egiten dituzten jardueretan parte hartzen dute. Aretoak lagatzeari dagokionez, 26.500 ordutan utzi ziren. Iturramako zentroa da gehien eskatzen dena, eta, gero, Juslarrocha eta Kondestable datoz.

 

2015eko urtarriletik abendura lagatako aretoak

Entitateak

Erabilerak

Orduak

Erabiltzaileak

Kondestable

142

2.467

5.565

56.606

Zabalgunea

42

415

817

8.198

Iturrama

119

4.061

6.634

114.268

Juslarrocha

133

2.823

6.268

56.246

Mendillorri

72

1.091

2.656

27.043

Milagrosa

38

578

1.153

11.007

 Sanduzelai

80

1.423

3.787

27.941

Guztira

626

12.859

26.879,25

301.309

 

2015ean, 1.371 jarduera antolatu ziren, 380.872 parte-hartzailerekin. Iturramakoa da parte-hartzaile gehien bildu zituen zentroa, 100.885 baitira. Kondestable jauregiko kopurua ere nabarmentzeko modukoa da: 88.063 pertsona. Haietako askok, gainera, erakusketak ikusten dituzte, jauregia bisitatzeaz gain.

Jardueren artean, diziplina ugariri buruzko ikastaro sorta zabala eskaintzen da, hala nola arte plastikoak, argazkigintza, informatika, dantza, kirola, sukaldaritza, literatura, buruaren eta gorputzaren ongizatea, eta musika. Zehazki, 654 ikastaro eskaini ziren (634, 2014an), eta 141.842 lagunek parte hartu zuten (139.483 izan ziren aurreko urtean). Era berean, 5.693 lagun bertaratu ziren Civivox sarean egindako 130 tertulia eta hitzaldietara, 2014an baino ia 2.000 gehiago; eta antolaturiko 98 txango eta bisita gidatuetara, berriz, 1.939 herritar joan ziren. Udal-zentro horietan egin diren ekitaldien artean, 244 jai eta ikuskizun aipatu behar dira; haietan, 57.407 lagunek parte hartu zuten. Bestalde, 1.672k eman zuten izena antolatutako 8 lehiaketetan (argazkia, gozogintza, eguberrietako txartelak eta marrazkia, kasu)  Erakusketa-eskaintza ere da aipatzekoa, urte osoan egiten baitira zazpi zentroetan. 2015ean, 94.961 bisitari izan zituzten. Azkenik, 13.973 pertsona joan ziren 60 zinema-emanaldietara, eta 1.241, gainerako jardueretara.  Zifra horiei, honako hauek erantsi behar zaizkie: internetera konektatzeko guneen 22.417 erabiltzaileak, irakurketa-aroetara joaten diren 10.000 pertsonak eta Iturramako hiri-bainuetxera joaten diren 29.834 lagunak.

Eskaintza horren barnean daude udan aire zabalean egindako jardueren datuak ere; horietan daude, beraz, Zinemako gauak zikloan proiektatutako 22 filmetakoren bat ikusi zuten 12.570 pertsonak, baita ikastaroren batean izena eman zuten 2.000 lagun baino gehiago horiek ere. Era berean, astelehenetik larunbatera Ziudadelan arratsaldeetan antolatutako ikuskizunen 26.000 ikusleak aintzat hartuta, 1.168 pertsona joan ziren, batez beste, programatutako 25 kontzertuetako bakoitzera; zifra hori iazko kontzertuetara joandako kopurua ia halako bi da, 661 bertaratu baitziren orduan. 

 

Jarduerak

2015eko urtarrila-abendua

Ikastaroak

Tertuliak/
hitzaldiak

 

Txangoak/
bisitak

Jaiak/
ikuskizunak

 

Lehiaketak

Erakusketak

Zinema

Beste batzuk

Jarduerak guztira

Kondestable

90

51

36

39

1

24

--

47

288

Zabalgunea

89

16

10

17

--

7

5

4

148

Iturrama

201

7

10

54

--

10

18

1

301

Juslarrocha

75

10

10

23

1

10

3

--

132

Mendillorri

88

17

12

32

1

8

10

29

197

Milagrosa

50

15

10

12

--

8

--

17

112

Sanduzelai

60

14

10

33

1

10

3

--

131

Atari zabalean / Besteak

3

--

--

34

4

--

21

--

62

Guztira

656

130

98

244

8

77

60

98

1.371

 

 

Parte-hartzaileak 2015eko urtarriletik abendura

Ikastaroetan izena emandakoak

 

Ikastaroetan parte hartutakoak

 

Tertuliak

Hitzaldiak

 

Txangoak
Bisitak

Jaiak
Ikus-
kizunak

 

Lehia-
ketak

Erakus-
ketak

 

Zinema

Beste jarduera batzuk

 

Inter_
neterako konexio-guneak

 

 

Hiri-bainu-
etxea/Irakur-
keta-gelak

 

Parte-hartzaile kopurua

 

Kondestable

1.695

12.960

2.776

234

6.902

238

54.853

--

669

9.431

--

88.063

Zabalgunea

1.219

15.566

448

287

604

238

4.728

73

37

1.184

5.845

29.011

Iturrama

3.482

49.190

233

286

7.985

238

8.750

720

20

3.628

29.834

100.885

Juslarrocha

1.432

18.153

370

287

2.691

238

8.410

229

--

1.636

--

32.015

Mendillorri

1.525

19.794

768

286

2.799

238

5.981

258

274

3.172

 --

33.571

Milagrosa

882

10.256

646

287

390

238

3.393

--

241

728

4.034

20.214

Sanduzelai

1.138

15.363

452

286

2.448

238

8.846

96

--

2.638

 --

30.368

Atari zabalean / Besteak

74

560

--

--

33.588

--

--

12.597

--

--

--

46.745

Guztira

11.447

141.842

5.693

1.953

57.407

1.672

94.941

13.973

1.241

22.417

39.713

380.872

Txango/bisitari eta lehiaketa kopurua zentro guztien artean hainbanatzen da.

2015eko parte-hartzaileak

Udalaren programak

Espazio-lagapenak

Kondestable

88.063

56.606

Zabalgunea

29.011

8.198

Iturrama

100.885

114.268

Juslarrocha

32.015

56.246

Mendillorri

33.571

27.043

Milagrosa

20.214

11.007

Sanduzelai

30.368

27.941

Aire zabalean

46.745

 

Guztira

380.872

301.309

 

Erakusketak

Iruñeko Udalak zabalik du oraindik Pablo Sarasateren ondarearen gaineko erakusketa iraunkorra, musikariak Iruñeko Udalari egindako dohaintzaren funts nagusiak ikusteko aukera ematen duena. Kondestable jauregiko areto batean dago, eta, han, objektuak, partiturak, soinu-elementuak eta ikus-entzunezkoak daude.

2015ean, aldi baterako 61 erakusketa egin ziren, iazko kopuruaren antzekoa, Ziudadelako, Kondestable jauregiko eta Rodezno kondearen plazako erakusketa-aretoen artean. Doakoak izan ziren haiek guztiak, eta gehienek katalogo propioa ekarri zuten. 127.218 bisita jaso zituzten. Erakusketa bakoitzean, batez beste, 1.500 eta 2.500 bisita bitarte izan ziren. Gainera, zenbait erakusketak gainditu egin zituzten zenbateko horiek: David Rodríguez Caballero, Pedro Armestre eta Abel Azcona artistenak edo Nafarroako Komikiaren VI. Azoka., adibidez. Erakusketa gehienek dinamizazio-ekintzak izan zituzten: hitzaldiak, bisita gidatuak edo musika-emanaldiak, adibidez. 7.438 euro bildu ziren katalogoak salduz.

 

ERAKUSKETA

BISITA KOPURUA

Afrika behar-beharrezkoa Alfons Rodríguez

1.108

Luis Garrido. Pintatzen Izarbeibarren

966

Mikel Esparza. Nire jendea eta beste gauza batzuk

1.706

Alicia Otaegui. Zer ote barruan...?

835

Alfredo Sada elkartea. Kale bizidunak

1.082

Gardena taldea: Hiri-paisaia

1.579

Paco García Barcos ++ artista gonbidatuak

La vida instrucciones de uso contra el abuso

1.670

Jokin Manzanos

848

Juanjo Lazcano. Gozamenen lorategia

1.652

José Ansoain Evocaciones

1.192

Dick Recalde. Mapas sin territorio

959

Jesús Alberto Eslava. 1980-2014

1.372

Alfredo Zubiaur. A hidden ecological economy

1.413

José Antonio Olaiz. Objetivo: el segundo elemento

1.861

Pauline Bastard, Raphael Dallaporta, Cécile Mestelan, Regis Perray. Time after time

878

Tomás Sobrino. "Diálogo"

2.536

Emakumeak Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumaren Katalogoan

1.880

30. urteurrena Arte Gaztearen Topaketak

Zehaztu gabe

Keiko Hoshino. Watercolors of Keiko Hoshino

2.469

Víctor Arrizabalaga. El rincón de las palabras

2.123

Mariano Royo

2.261

Juan Carlos Pikabea. Zentzumenaren lilura.

2.964

Josetxo Santos

Curvarte, plegarte

1.390

Artea Oinez

Zehaztu gabe

Virgina Santos. En el bosque

2.572

Mireya Martín Larumbe. Les flugs du sang des morts pavivant les fontains

2.030

Bidasoako maisuak. Inspirazioa eta dedikazioa

2.960

Pedro Marco Landa. Kaos ordenatua

1.492

Patxi Uriz. Kumano kodo

1.524

Jesús Ukar Muruzabal. Cercanías

2.007

Blanca Abajo. Entre suelos y paredes

1.159

Gerardo Sacristán.

1.621

Oberenaren gaineko erakusketa 75. urteurrena

Zehaztu gabe

2015eko sanferminetako kartelak

6.565

Pedro Armestre. Pasioak hartaratuak

11.527

David Rodríguez Caballero. Citadelle

7.527

Julen Alberdi, Sandra Alcalá, Haizea Barcenilla, Edurne González, Claudia Lorenzo, Amaia Molinet, Damaris Pan, David Pavo eta Camilo Torres. Herliebe

2.477

Joaquín Lecumberri. Trantsizioa

2.019

Javier Soto. Lux habitat

3.257

Nafarroako Komikiaren VI. Azoka

5.328

Mikel Cabrerizo. Eremutik at

1.787

Juan Carlos Olaetxea. Disfrute de la naturaleza en el arte

3.450

Moisés Gil Kanpotik barrura.

1.586

Martín Peño. Itxurak. Jantziak

2.147

Julia Juániz. Alas

797

Agustín Bobo, Xabier Barrios, Javier Arbizu eta Alba Armendariz

Artista Gazteak, 2014 lehiaketaren irabazleak:

720

Consuelo Ochoa. Dolua

2.602

Edurne Ibáñez. Artea, moda eta birziklapena.

3.005

Mapamunditarrak 2015. Antipostalak

1.216

Juan Bautista Ilundáin. Ayer & hoy

1.842

Juan Azkárate. Zuhaitzak Power

2.425

Laura Sogues. Conectando

734

Iruña marraztu - 2015

576

Ione Atenea. 24/07

1.309

Afrika behar-beharrezkoa. Elise Fitte-Duval. Dakar. Gorputzez gorputz.

1.926

Alfredo Sada elkartea. Itzalari gorazarrea.

1.728

Sergio Vera. Colossus

1.464

Carlos Pascual eta Emilio Gañán. Elkarrizketak

448

José Mª Monguillot

777

Abel Azcona. Des-hobiratuak

7.870

GUZTIRA

127.218

 

Iruñeko arte garaikidearen eta eskultura publikoen bilduma

Iruñeko Arte Garaikidearen Bildumak 600 artelan baino gehiago biltzen ditu, eta haiek guztiak datu-base batean katalogatuta daude; alorrak egiten du datu-base hori, eta etengabe berraztertzen eta handitzen du lan gehiago edo badauden lanei buruzko datu gehiago agertu ahala.   XX. mendearen azken herenetik gaur egun arte sortutako lanak dira. Nafarroako sortzaile nagusien lanak daude bilduman, baita nazioko zein nazioarteko ospea duten zenbait egilerenak ere. Udalak berak eskuratu ditu pieza gehienak, baina dohaintzetatik datozen piezak ere badira.

Bildumako funts guztiak –pieza bakoitzaren irudiak eta xehetasun teknikoak eta guzti– erakusten dituen webgunea abian jartzea izan zen 2015ean zehar egindako lan nagusia. Bilatzeko eta kontsultatzeko sistema batzuk ditu, eta azken urteotan bilduma ezagutzeko aukera eman duten erakusketa nagusien historiko bat ere.

2015ean, zabaldu egin zen bilduma, 3 obra berri sartu baitziren, haien jabeen dohaintzei esker: ‘Shigatsu No Kabe’, Blanca Abajorena; ‘From the wall of Pamplona with white flowers’, Keiko Hoshinorena; eta ‘Fotografías’, Pedro Armestrerena. Gainera, funts propioak zituen erakusketa bat ere egin zen, ‘Indarretik sotiltasunera”, emakumeek egindako lanen gaineko begirada bat. Bestalde, bildumaren zenbait lan eman ziren bi erakusketa egiteko, bata Baionan eta bestea Madrilen.

2015ean, Iruñeko Udalaren hiri-eskulturen berri emateko eta haiek zaintzeko planaren ekintzak egiten hasi ziren. Horrela, obrak ezagutarazteko, udal-eskulturen webgunea eguneratu zen, eta Jesús Alberto Eslava eskultorearen banakako erakusketa bat egin zen. Aldi berean, kontrola sistematizatzeko, eredu-fitxa bat diseinatu zen, bete beharrekoa. Azkenik, Eduardo Carreteroren “Pablo Sarasate” eskultura zaharberritu zen, eta Dora Salazarren “Bestiarios 1 y 2” lanak kendu ziren.

Liburutegiak

Hirian bederatzi liburutegi publiko dira eta Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren bidez kudeatzen dira: Txantrea, Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, Sanduzelai, San Pedro, Yamaguchi eta San Frantzisko.

Iruñeko liburutegi publikoetako dokumentu-funtsean 253.508 dokumentu daude: liburuak, aldizkariak eta aldian behingo argitalpenak (%83) eta soinukoak, ikus-entzunezkoak eta elektronikoak (%17). Udalak 70.000 euro inbertitu zituen dokumentu berriak eskuratzeko.

Txantrea, San Pedro eta Yamaguchiko liburutegiak dira funts gehien dituztenak (35.000 ale baino gehiago); Milagrosa eta Sanduzelaiko liburutegiak datoz gero (30.000 ale inguru); gainerakoak nahiko urrun daude, 20.000na ale inguru baitituzte.

 

Liburutegia

Liburuak

Aldizkariak Izenburuak

Ikus-entzunezkoak eta soinukoak

Elektronikoak

Gainerakoak

Guztira

Publik.

Erregistro automatikoa

Katalogoa

Txantrea  

31.570

188

6.181

596

9

38.544

46

38.590

Etxabakoitz

19.379

20

2.722

565

--

22.686

4

22.690

Iturrama

15.743

60

5.342

210

6

21.361

31

21.162

Mendillorri  

14.989

19

3.633

146

 

18.787

19

18.806

Milagrosa  

27.770

27

3.538

621

5

31.248

209

31.457

San Frantzisko

16.554

13

2.680

51

11

19.309

13

19.322

Sanduzelai

25.279

98

3.733

79

--

29.189

33

29.222

San Pedro

32.189

176

3.837

610

--

36.812

189

37.001

Yamaguchi  

28.757

17

5.890

134

161

34.959

69

35.028

Guztira

212.230

618

37.556

3.012

192

252.895

613

253.508

 

Maileguei dagokienez, oro har, Iruñeko bederatzi liburutegiek 202.000tik gora liburu utzi zituzten 2015ean, hau da, aurreko urtean baino % 9,40 gutxiago. Yamaguchi eta San Frantzisko liburutegiak dira maileguz dokumentu gehien utzi dituztenak, 30.000 mailegu baino gehiagorekin. Liburuen mailegua nagusitzen da (% 61) ikus-entzunezko eta soinukoen gainetik (%39); halere, Iturrama, San Frantzisko eta Yamaguchiko liburutegietan parekatzen ari da ikus-entzunezkoen eta liburuen mailegua.

 

 

Liburutegia

Liburuak

Aldizkariak

Ikus-entzunezkoak

Elektronikoak

Gainerakoak

Guztira

Txantrea  

14.801

257

9.477

97

0

24.632

Etxabakoitz  

1.288

0

130

8

5

1.431

Iturrama

15.122

298

12.933

2

 

28.355

Mendillorri  

15.507

431

8.696

148

0

24.782

Milagrosa  

10.669

305

5.687

67

0

16.728

San Frantzisko

15.913

320

15.172

57

16

31.478

Sanduzelai

10.561

164

4.322

40

0

15.087

San Pedro

19.580

266

8.015

 

 

27.861

Yamaguchi  

18.446

388

12.456

11

773

32.074

GUZTIRA

121.887

2.429

76.888

430

794

202.428

Iruñeko liburutegi publikoetara egindako bisitei dagokienez,  495.114 pertsona joan ziren haietara, eta San Frantzisko liburutegia izan da bisitatuena: 85.214 bisitari. Liburutegietan izena emandako pertsonak 54.063 ziren, eta, haietatik, 12.039 Yamaguchiko liburutegian zeuden izena emanda; hain zuzen ere, hori da izena emandako pertsona gehien dituen liburutegia; Etxabakoizkoa da gutxien dituena, 678 lagun baitaude han izena emanda. Liburutegi guztietan hazten da urtez urte izena emandakoen kopurua (egonkorra da joera, urtero % 4koa baita). San Pedroko liburutegia izan zen nabarmengarria 2015ean, 329 alta berri bildu baitzituen; orain, 5.467 pertsona daude bertan izena emanda.

 

Liburutegia

Bisitaria

Erabiltzaile berrien alta 2015ean

Izena emandako erabiltzaileak guztira

 

 

Haurrak

Helduak

Guztira

Haurrak

Helduak

Guztira

Txantrea  

69.496

45

206

251

1.168

6.357

8.027

Etxabakoitz

5.171

5

24

29

94

526

678

Iturrama

57.517

94

168

262

814

4.766

6.104

Mendillorri  

79.768

111

129

240

1.226

4.091

5.797

Milagrosa  

45.883

54

130

184

587

4.668

5.623

San Frantzisko

85.214

98

154

252

489

1.155

2.148

Sanduzelai

47.707

60

181

241

899

3.627

5.008

San Pedro

46.332

88

241

329

1.470

5.467

7.595

Yamaguchi  

58.026

65

122

187

670

12.039

13.083

Guztira

495.114

620

1.355

1.975

7.417

42.696

54.063

 

Udal-liburutegiek irakurtzera animatzeko jarduerak egiten dituzte urtean zehar, bai haurrei, bai helduei zuzendutakoak. 313 jarduera programatu ziren 2015ean, eta guztira 24.157 pertsonak parte hartu zuten. Jardueren % 30 haurrei zuzendutakoak dira.

Astean edo hilean behin, liburutegi bakoitzak irakurketaren inguruko zenbait ekitaldi antolatzen ditu, hala nola irakurketa-klubak, ipuin-kontalariak, kontzertuak, zinema-proiekzioak edo hitzaldiak, betiere izaera ludiko eta hezitzailearekin, eta parte hartzera bideratuak. Doanekoak dira guztiak. Jarduera horietako batzuk urtemugak ospatzeko antolatzen dira, esaterako Emakumeen Nazioarteko Egunekoa (martxoaren 8an), Liburuaren Egunekoa (apirilaren 23an), edo Eguberrietan.

Lehiaketak

Iruñeko Udaleko Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak, bestalde, hainbat lehiaketa bultzatzen ditu. Horietako bat Sanferminak iragartzeko kartela aukeratzekoa da; berriz ere bi fasetan egin zen. Lehenbizikoan, epaimahai batek 8 kartel aukeratu zituen. Bigarrenean, Iruñean erroldatutako pertsonek eman dezakete botoa; 5.124 pertsonak hartu zuten parte, hau da, 2014an baino % 47,4 gehiago. 2015ean, “Kilikón” lanak irabazi zuen, Javier Erice Larumbe pintore iruindarrarenak, boto guztien % 29,4 lortuta. Lehiaketaren 3.600 euroko saria erdietsi zuen, beraz.

Aurkeztutako 462 karteletatik, 202 (% 43,9) Iruñetik zetozen, eta beste 97, Nafarroako beste herri batzuetatik; hartara, parte hartutako lanen % 64,9 Nafarroatik heldu ziren. Era berean, Espainiako beste autonomia erkidego batzuetatik jaso dira lanak: 155; horien artean daude Euskaditik etorritako 31, eta Valentziako Erkidegotik eta Madriletik iritsitako 24. Aurten, 8 kartel jaso dira atzerritik (kopuru osoaren % 1,7). Ekainaren 26tik uztailaren 24ra bitarte egin zen epaimahaiak hautatutako kartelen erakusketa, eta 6.565 bisita izan zituen.

Dibuja Pamplona/ Iruña Marraztu’ lehiaketa Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolarekin batera egiten da, eta XV. ediziora iritsi zen iaz; sari gisa, 3.840 euro banatu zituen, marrazteko materialean. Iruñeko udaletxearen fatxada eta ingurua aukeratu zen, eta 14 ikastetxetako 74 ikasle aritu ziren. Hona hemen irabazleak: Daniel Cebrián, Sara Aldaya eta Pablo Clemente, ‘A’ kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. eta 5. Ikasmailetakoak), eta Aitor Ariz, Enrique Larraz eta Michelle Morales, ‘B’ kategorian (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasmailetakoak)

Berriz ere, bi urtez behingo formatuan egin da Iruñeko Artista Gazteak lehiaketan. Beraz, ez zen deialdirik egin 2015ean, eta 2014an irabazitako lanak erakutsi ziren. Erakusketa Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoaren ganbaran egin zen, urriaren 9tik azaroaren 8ra bitarte, Agustín Bobo, Xabier Barrios eta Javier Arbizu artisten lanekin. Alba Arméndariz egileak uko egin zion erakusketan parte hartzeari.

 

Udalaren programak

Kulturako Alorrak kontzertu-ziklo batzuk antolatzen ditu urtero, eta guztiak finkaturik daude jada hiriko kultur programazioan, hala nola “Ziudadelartea”, “Hemengo antzerkiaren erakustaldia”, “Musika, otoitz egiteko garaian”, “Europako Musika Eguna”, “Jazza, kalean”, “La Pamplonesa bandaren kontzertuak” edota “Eguberrietako kontzertuak”. Programa horietan guztietan, 52.595 pertsonak hartu zuten parte, 117 emanalditan. Sanferminetako jardueretako 1.385.860 ikusleak gehitu behar zaizkie zifra horiei.

La Pamplonesa musika-bandarena izan zen entzule gehien bildu zituen zikloa, 15.238 pertsona joan baitziren 23 kontzertutara. Musika, otoitz egiteko garaian zikloak ere jendetsuenetakoa izaten jarraitzen du. Aste Santuaren inguruan egiten da, eta, hartan, 14 emanaldi egin ziren hiriko hainbat elizatan; guztira 5.485 lagun inguru bertaratu ziren. Nabarmentzeko modukoak dira, baita ere, bi piknik musikalak; haietako bat Iruñeko Orfeoiaren koru guztiekin egin zen taldearen izena duen parkean berean; bestea, harresietan egindako Fortius programari akabera emateko antolatu zen. 2.000 eta 3.000 pertsona bitarte bertaratu ziren ekainean ‘Jazza, kalean’ zikloan egindako 4 kontzertuetara, Ziudadelan, ‘Hemengo antzerkiaren erakustaldian’ zikloko 13 emanaldietara eta Gazteluko plazan udako arratsaldeetan txistulari eta gaiteroekin egiten diren dantzaldietara.

Ziudadelartea’ zikloak seigarren edizioa bete du jada, eta, azken lau urteotan, Europak finantzatu du programazioaren % 65, Fortius proiektuaren bitartez –Iruñeko eta Baionako harresi-ondarearen balioa handitu nahi du proiektuak–. Europar Batasunak laguntzen du diruz Fortius proiektua, FEDER-EGEF funtsen bidez, Pirinioetako Lan Komunitatearen POCTEFA Espainia, Frantzia eta Andorraren Lurralde mailako Programa Eragilearen barnean. ‘Harresiak Dantzan‘ programaren barnean, dantza bertikalaren hiru ikuskizun egin ziren Guadalupeko bastioian; horietara, 1.667 pertsona joan ziren, aurreko urtea baino % 43 gehiago.

Bukatzeko, Iruñeko Udalak Eguberrietako programa proposatzen du, Udalaren hainbat alorrek egina; haietatik,  34 Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko arlokoak dira. Kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak, zinema eta tailerrak daude jende guztiarendako programazio horren barnean. 13.885 lagunek hartu zuten parte. Gainera, beste 2.000 hurbildu ziren Udaletxe plazara Olentzerori ongietorria egitera.

 

Programak

Ekitaldi-kopurua.

Parte-hartzaileak

Musika otoitz egiteko garaian

14

5.485

Jazza, kalean

4

2.140

Europako Musika Eguna

3

1.100

Dantzaldia, txistulari eta gaiteroekin

18

2.250

Ziudadelartea

3

1.667

Sabicasi omenaldia

1

300

Piknik musikalak

2

5.500

Hemengo antzerkiaren erakustaldia

13

2.630

Santa Zezilia

1

400

La Pamplonesa banda

29

11.772

Eguberrietako kontzertuak

34

13.885

Ongietorria Olentzerori

1

2.000

GUZTIRA

117

52.595

Bada beste jarduera bat Udalak antolatzen duena: ikastetxeen bisitak Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako figurak bertatik bertara ezagutzeko; 4.410 ikasle egon ziren horietan, 116 taldetan banatuta.

Diru-laguntzak eta lankidetza-programak

Jarduerak antolatzeaz gain, Udalak profesionalak ez diren talde artistikoak sustatzeko zikloak ezartzen ditu, entitateei diru-laguntzak ematen dizkie kultur jarduerak antolatzeko, eta zenbait urtetarako kontratuak eta hitzarmenak sinatzen ditu entitateekin eta musika- zein arte-taldeekin. Azken horien barnean, honako diru-laguntza hauek ematen ditu: La Pamplonesa udal-bandari, 931.241 euro; udal-gaiteroei, 42.594 euro; udal-txistulariei, 56.283 euro; Olentzeroren Lagunak elkarteari, 15.000 euro; Errege Magoen Kabalgata elkarteari, 50.000 euro; eta Iruñeko Orfeoiari, bere 150. urtemugan, 45.000 euro.

Halaber, 377.000 euroko diru-laguntza eman zien 32 entitateri 2015ean kultur- eta arte-jarduerak egiteko. Deialdiak bi laguntza-ildo ditu: bata, ekoizpen-jardueretarako, eta bestea, kultura sustatzeko eta/edo zabaltzeko proiektuetarako.

2015ean diruz lagundutako erakundeak (A epigrafea ekoizpenari dagokio, eta B epigrafea zabalkundeari).

 

Elkartea

Epigrafea

Diru-laguntza (eurotan)

 

Iruñeko Ganbera Abesbatza

A

25.000,00

Almudena González Lobón

A

4.370,57

Análisis cuerpos movimiento. Fuera del eje

A

4.496,65

Arquetipo Comunicación SL

B

4.452,13

Nafarroako Kazetarien Elkartea

B

1.923,78

E 7.2 Elkartea

A

2.740,00

Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea (AGAO)

A

27.884,84

Matakaladanza elkartea

A

1.033,50

Artearen Adiskideak musika-elkartea

B

2.367,20

Nueva Babel elkartea

A

2.000,00

Nafarroako Ganbera Opera elkartea

A

25.000,00

Nafarroako Retina elkartea

B

1.500,00

Tiza elkartea

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala