Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Eremu publikoaren kudeaketa

Jarduerak eremu publikoan

2014. urtean, guztira, 831 jarduera baimendu ziren eremu publikoan, hau da, 2013an baino ia 100 gehiago. Horrek erakusten du jardun handia dagoela Iruñeko kaleetan, urte osoan zehar. Baimena eman aurretik, gainerako auzoei erasaten ez dietela baieztatzen da, edo, bestela, erasanak ahalik eta txikienak izan daitezen behar diren neurriak exijitzen dira. Eremu publikoan jarduerak egin dituzten entitateak, pertsonak eta elkarteak oro legearen arabera eratuak dira, aldez aurretik, eta izena emana dute Herritarren Segurtasuneko Alorreko Ikuskizun eta Josteta Jardueretarako Enpresen Erregistroan.

 

Baimendutako jarduerak

2010

2011

2012

2013

2014

Kirol-jarduerak

45

52

38

64

52

Eskeko mahaiak eta mahai informatiboak

32

30

44

51

54

Kultur jarduerak

8

3

26

12

5

Erakusketak eta publizitate-kanpainak

13

14

15

40

33

Informazio- eta publizitate-autobusak

47

29

31

27

48

Merkataritza-jarduerak

22

25

36

20

33

Festa-ekitaldiak

145

200

208

235

274

Desfileak

60

66

55

50

59

Filmaketak

12

6

13

15

17

Auzoetako festak

12

10

12

11

11

Askotariko baimenak

43

32

72

9

54

Terrazak

52

177

73

117

147

Jarduerak Sanferminetan

82

83

91

91

44

GUZTIRA

570

727

714

742

831

Terrazak eta elementuak eremu publikoan

2014ko bukaeran, 638 lizentzia emanik zeuden eremu publikoa terrazen bidez hartzeko, eta 63 lizentzia, bestelako okupazioetarako (loreontzi-euskarriak, erakustokiak, etab.), Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari nahiz dendei lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza 2013ko urtarrilean indarrean sartu zenetik, data hori baino lehenagoko lizentziak berrikusten ari dira, ordenantzarekin bat datozen ikusteko.

 

Manifestazioak eta elkarretaratzeak

Bilera Eskubidea arautzen duen eta apirilaren 21eko 9/1999 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa betez, Herritarren Segurtasuneko Alorrak txostena eman du Gobernu Ordezkaritzak Iruñean baimendutako elkarretaratze eta manifestazio guztiei buruz, eta, gero, zirkulazioa kontrolatu du haietan, normaltasunez egin ahal izateko. Guztira, 1.347 ekitaldi egin ziren; 1.229 elkarretaratze eta 118 manifestazio.

 

Sanferminak

Feria-lekua, seigarren urtez jarraian, Runa parkean ezarri zen, 30.000 metro koadrotik gorako azalera batean, Arrotxapeko eta Vergel zubien artean. Iruñeko Udalak, Erruki Etxearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, entitate horri berorri lagatzen dio Runa parkearen erabilera, feria-atrakzioak 2012tik 2032ra bitarte paratzeko. 2014an, guztira, 79 atrakzio jarri ziren. Europako noria ez-finkorik altuena berriro Antoniutti parkean jarri zen.

Aurreko urteetan bezala, kalean ere salmentarako postu finkoak baimendu ziren. Zehazki, 160 postu Taconeran; 7, Bigarren Zabalguneko hainbat tokitan, eta 5, San Nikolas plazan.

Gainera, 4.200 m2-tan baino gehiagoan handitu zen eremu publikoan festari eskainitako aldea, betiere kontuan hartu gabe Antoniuttiko ostalaritza-instalazioak eta eskualde-etxeenak, horiek ere baimendu baitziren. Zehazki, 11 terraza handitze, 3 karpa barradun Erriberri kalean, 2 mahaitxo-karpa barradun Erriberri kalean, 5 karpa Joan Labritekoaren kalean, Ikastolen Elkarteak Taconeran jarritako instalazioak eta Foruen plazan ezarritakoa, etab.

 

Ganadu-feriak

Sanferminetako zaldi-feria tradizionala Iruñeko Agustindarren industrialdean egin zen, 14.300 metro koadroko orube batean, lur begetalaren gainean, eta Espainiako iparraldeko azienda-feriarik garrantzitsuenetakoa da; hainbat autonomia-erkidegotako abeltzain, tratulari eta zaldi zale aunitz joaten dira. Feria zaldi-aziendari soilik eskainia dago; hau da, zaldi-behor, zaldiko-behoka, asto eta mandoei, beste espezie batzuen artean. 2013an bezala, feria antolatzea enpresa partikular bati esleitu zitzaion (Hípica Zahori, S.L.), eta feria antolatzeaz gain, hainbat ikuskizun ere egin zituen.

Urteko bigarren ganadu-feria Sanmigeletakoa da, irailaren 29an egiten dena, hori ere Iruñeko Agustindarren industrialdean. Feria horretarako, Udalak 122 ukuilu prestatu zituen animaliak hartzeko. Abeltzainek 3 eta 8 euro arteko tasak ordainduta erabiltzen ahal dituzte ukuilu horiek.

 

 

2010

2011

2012

2013

2014

Abelburuak, San Fermin ferian

801

981

790

824

851

Abelburuak, San Migel ferian

208

510

372

354

323

Landabengo merkatu txikia0 2011 2012 2013 2014

Beste urte batez ere, Landabengo merkatu txikiak zabalik iraun zuen, Herritarren Segurtasuneko Alorrak antolatua; guztira, 176 postu zeuden beste horrenbeste titularri esleituak.  Haietatik 72 produktu jangarrien eremuan jarri ziren, eta 104k jangarriak ez diren produktuak saltzen dituzte.

Merkatu txiki ibiltari hori igandero dago zabalik urte osoan, uztailean eta abuztuan izan ezik, eta zabalik egoten da goizeko 9etatik eguerdiko ordu biak arte. Elikagaiak eta ehunak jartzen dira salgai, eta ostalaritza-jarduerak ez daude baimenduak. Igandero, 10.000 lagun inguru joaten dira Landabengo industrialdera, merkatu txikian erosketak egiteko, eta merkatu txikiak hartzen duen eremua trafikorako itxita dago goiz osoan.

 

Objektu galduak

Herritarrek horra eramaten dituzten objektu guztiak erregistratu egiten dira datu-base bakar batean. Gehienak, polizia-zerbitzuek, posta-bulegoek, eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak eta merkataritzaren arloko beste entitateek –hipermerkatuek, kasu– entregatzen dituzte. Objektuak udal-egoitzetan gelditzen dira gordailuan, eta langileak jabeak aurkitzen saiatzen dira. 2014an, guztira, 6.594 objektu erregistratu ziren; 2013an, berriz, 6.584. Jabeei 3.182 itzuli zitzaizkien (3.090, aurreko urtean).