Udalaren kudeaketa-memoria
Udal-antolaketa 2011ko ekainaren 27ko Alkatetzaren Dekretu baten bidez ezarria dago. Dekretuak xedatzen duenez, Iruñeko Udalaren administrazioaren antolaketa unitate organiko handi hauetan egituratzen da, batzuk zuzenean alkatearen mendean (Alkatetza Kabinetea, Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaritza, Gerentzia), eta beste batzuk, zinegotzien mendean (alorrak).
Iruñeko Udala zortzi gobernu-alorretan antolatua dago, eta alor horiek dekretuak berak ematen dizkien eskumenak dituzte. Hona hemen alorrak:
- Zerbitzu Orokorrak, horren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketako organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikiak dira Mercairuña SA eta Comiruña SA
- Hezkuntza eta Kultura, hari atxikiak dira Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoa eta Gayarre Antzokia Fundazioa
- Herritarren Segurtasuna
- Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
- Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa
- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena, eta haren baitan Hiria Zaharberritzeko Bulegoa dago. Hari atxikiak dira Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoa, Pamplona Centro Histórico SA merkataritzako sozietatea eta Energia Agentzia
- Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola
- Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna