Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Hezkuntza eta Kultura

Hezkuntza eta Kultura Alorrak helburu du hezkuntza udal-eskumeneko maila guztietan sustatzea eta, era berean, kultura sustatzeko jarduera guztiak bultzatu eta kudeatzea. Alorrak, esaterako, Catalina de Oscáriz Arte Eskola, Joaquín Maya Musika Eskola edota Udalaren haur-eskolak kudeatzen ditu erakunde autonomo baten bitartez. Kulturari dagokionez, hainbat alderdi sarturik daude Alorrean, hala nola Ziudadelako erakusketa-barrutiak, hiriko Civivox zentroen sarea, liburutegi publikoak eta Gayarre Antzokia.