Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Hona, besteak beste, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Alorreko eginkizunak: enpresa-lehiakortasuna bultzatzea, sektorea sustatu eta dinamizatzea, asoziazionismoa bultzatzea, eta, era berean, hiria turismo-jomuga gisa indartzea eta haren irudia Espainian eta nazioartean berritzea. Alorra hainbat entitatez arduratzen da, hala nola Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaz, Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroaz edota Jesus eta Maria udal-aterpetxeaz, bai eta udal-merkatuetan jarduerak egiteaz, eta hirian merkataritzan eta turismoan diharduten elkarte eta enpresendako diru-laguntzen deialdia egiteaz ere.