Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Herritarren segurtasuna

Herritarren Segurtasuneko Alorraren ardura da herritarrei babesa ematea eskubideak zein askatasunak baliatu ditzaten, bai eta herritarren segurtasuna bermatzea ere, elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, gerta daitezkeen larrialditasunezko egoeren ondorioei aurre egiten die, eta horiek gutxiagotzen ditu.