Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna

Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera. Alorraren mendean daude, besteak beste, auzo-unitateak, apartamentu babestuak eta etxebizitza komunitarioak, emakumeari laguntzeko zerbitzua, garapenerako lankidetza, familiari laguntzeko programak, gizarteratze- eta laneratze-ekintzak (Lantegi Eskolak, adibidez), Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Iruñeko II. Planaren garapena edo Compañíako Zentroa.