Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Udalbatzaren osoko bilkura

Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateaz eta 26 zinegotzi hautetsiez osatua dago. Alkatea da bilkura-burua. Osoko bilkurak hil bakoitzaren lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean hasita, eta hil bakoitzaren hirugarren ostiralean, 9:30ean. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten.

2014an, 18 bilkura egin ziren. Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira (www.pamplona.es), eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago. Urriaren 2an egin zen lehen osoko bilkura elektronikoa: gai-zerrenda eta espedienteak guztiz digitalizatuak ziren eta eskuragarri zeuden, gailu digitalen bidez, alkatearentzat, zinegotzientzat eta Osoko Bilkurako idazkariarentzat, baita urruneko postuetatik ere.

Bilkurak 2010 2010 2012 2013 2014
Ohikoak 15 10 15 12 17
Ezohikoak 1 7 3 7 1
Ezohiko eta premiazkoak 3 1 - - -
GUZTIRA 19 18 18 19 18
Hartutako erabakiak 245 208 247 241 189