Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena
Hona Hirigintza eta Etxebizitza Alorraren eginkizunak: Iruñeko hiri-antolamendua planifikatu eta kudeatzea, Udalaren etxebizitza-politika sustatzea, lizentzia orotarako izapideak egitea, hirigintzari buruzko legezkotasuna kontrolatzea eta herritarrei zein Udaleko beste alorrei aholkuak ematea, Iruñean eraikitzeaz eta indarreko antolamendua aplikatzeaz bezainbatean. Bereziki, Alde Zaharra nahi dugu suspertu, Zaharberritze Bulegoaren eta Pamplona Centro Histórico sozietatearen bitartez, bai eta Udal Planaren aurreikuspenak gauzatu ere, Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaz baliatuta.